2015 – HISTORIA – 2. ebaluazioa-1. zatia – Dudak III

Iep! Nola doa hori?

Ainhoa

Apa Koro! 9.4 puntun alderdi liberalen ez ditut ulertzen elkarteen legea  eman zuten eta zinpekoen bidezko epaiketak hasi ziren esaldik.

Beno… ia-ia ordua da (20:20 dira…) eta galdera bakarra daukat… Garrantzi handikoa, gainera…. Ondo-ondo esplikatzen saiatuko naiz… denak, gainera!

Alderdiak

  • Alderdi dinastiazaleek (Kontserbadorea eta Liberala) ia berdinak ziren elkarren artean. Gutxitan egiten zuten talka. Adostasuna oinarrian: Konstituzioa. Liberalek neurri progresistagoak eta laikoagoak bideratzen zituzten, eta kontserbadoreek ez zituzten berriro kentzen
  • Alderdi Kontserbadorea:
    • Gizarte talde boteretsuenak.
    • Gobernuan egon zirenean
      • II. Karlistada amaitu (1976)
      • Kubako gerra amaitu (1998)
      • Hitzarmenak Elizarekin
      • Euskal Foruak aldatu
  • Alderdi Liberala
    • Lehengo demokratak (Seiurteko Demokratikoan, txasko!), erradikalak eta errepublikazale moderatuak (erradikalenak sistematik kanpo egongo ziren!) osatzen zuten: bankariak, militarrak, funtzionarioak…
    • Gobernuan egon zirenean
      • Gizonezkoen sufragio unibertsala
      • Elkarteen Legea (Elkartzea ilegala izan ohi zen garaian, orain araua aterako da eta alderdi, sindikatu, mendizale-elkarte… sortu daitezke)
      • Zinpekoen bidezko epaiketak hasi ziren (Juizioetan juradoa erabiltzen hasi)
  • Sistematik kanpo: gehienak. Mende bukaeran, Cánovas eta Sagasta desagertu ondoren, indartsu agertuko diren taldeak: errepublikazaleak (erradikalak! Ez erradikalak Alderdi Liberalean sartzen joan ziren), nazionalistak eta langile erakundeak (Elkarteetan bilduta daude: PSOE…). Nabarmen geratuko da hau 1917an (Errusiako Iraultza, langiles…).

(Ai!! Ze ondo esplikatu deten!)

Beste galdera bat, zer die defentsa juntak?

1917ko krisian daukazue hori, lehenengo puntuan. Hau jartzen du:

  • 1916an sortu ziren Defentsa Juntak Infanteriako adarrean, militarrek bizi zuten egonezinaren adierazgarri gisa. Sindikatu militarren antzera jardun zuten hasieran eta honako eskaera hauek egin zituzten:
    • Antzinatasunean oinarrituriko gradu goratzeak ezartzea.
    • Jardunean ari ziren ofizialei proba fisikoak eta profesionalak kentzea.
    • Hutsik geratutako postuen mantenua.
    • Izendapenetan errege faboreak desagertzea.
    • Soldaten igoera bizi kostuaren arabera egitea.
    •  …

Aitziber

Kaixo Koro!

Estatuaren interbentzioa ekonomian (10.4) nola galdetuko zenuke, galdera oso bezala edo bertako kontzepturen bat?
eskerrikasko,
Beno… Gai horri eskaini diodan balioa ikusita, biak izango lirateke posible: osoa ala kontzepturen bat tipo PROTEKZIONISMO…

Estat Catalari buruz zer esan beharko genuke?

Diktaduraren aurkako saioetako bat da:
  • Beste batzuen antzera, hutsean geratu zen, baina nazioartean ezagutu zuten.
  • 200 bat gizon (erbesteratu kataluniarrak, italiar antifaxistak…) , Macia buru, Ipar Katalunian antolatu ziren Espainia “inbaditzeko” asmoz.
  • Frantziako gendarmeriek geratu zuen, baina epaiketak oiartzun handia izan zuen nazioartean eta Primo de Riveraren diktaduraz hitz egin zuten han.

Koro, gauza bat Jakako altxamendua galdetuz gero donostiko ituna azaldu beharko genizuke edo aipatzearekin nahikoa litzateke?

Jakako altxamendua galdetuz gero, galdera HORI da eta bestea aitatu bakarrik egin behar duzu, han ateratakoaren ondorioa delako. Donostiako Ituna galdetuz gero, igual: Donostiako Ituna esplikatu eta Jakako altxamendua iatatu, haren ondorioetako bat izan zelako…

Benooo… Gero arte! 21:30ean, berriz! Aioooooo!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s