2015 – MAIALEN TREKU – James Purefoy

James Purefoy
James Purefoy
Datu pertsonalak
Izen osoa James Brian Mark Purefoy
Jaio 1964ko ekainaren 3a (51 urte)
Ingalaterra Taunton, Somerset (Ingalaterra)
Bikotekidea(k) Holly Aird (1996-2002)
Lan nabarmenenak A Knight’s Tale
Rome
Resident Evil
Solomon Kane
IMDB IMDBko fitxa

James Brian Mark Purefoy (Taunton, Somerset, 1964ko ekainaren 3a) ingeles zinema eta telebista aktore, ekoizle eta zuzendari bat da. Lan ezagunenetako bat Joe Carroll irakasle-hiltzailearen papera izan zen, The Following seriean[1].

Biografia

James Brian Mark Purefoy Tauntonen jaio zen, Somerset, 1964ko ekainaren 3an. Gurasoak Anthony Chetwynd eta Shirley Purefoy izan zituen eta seme zaharrena izan zen.

Berehala utzi zituen ikasketak eta Europako hainbat tokitan pasatu zuen nerabezaroa. 18 urterekin aurkitu zuen bere bokazioa izango zena eta Interpretazioa ikasten hasi zen.

Antzerkian, telebistan eta zineman ere egin du lan. Royal Shakespeare Companyko kide, 24 obra baino gehiagotan egin du lan, ”Macbeth” lanetik hasi eta ”Les enfants du paradis” arte.

Aktore lan zabalean, Vanity Fair edo Resident Evil aipa ditzakegu beste batzuen artean eta telebistarako egin zuen Roma drama, Marco Antonioren papera egin zuelarik.

Hasiera batean berak egin behar zuen V-ren papera V for Vendetta filman, baina, grabatzen hasi eta astetara, bertan behera utzi zuen proiektua, ez baitzuen denbora guztia maskarakin egon beharra aguantatzen, Hugo Weavingek bere ordea hartuko zuelarik[2].

Holly Aird ingeles aktorearekin seme bat du.

Filmografia

Urtea Filma Pertsonaia Oharrak
1992 Angels Victor
1995 Feast of July Jedd Wainwright
Sharpe’s Sword Jack the Lord Spears kapitaina
1997 Jilting Joe Joe
1998 Bedrooms and Hallways Brendan
1999 Mansfield Park Tom Bertram
Women Talking Dirty Daniel
2000 Lighthouse Richard Spader
Maybe Baby Carl Phipps
The Wedding Tackle Hal
Don Quixote Sansón Carrasco
2001 Tomorrow Andrew Spender
A Knight’s Tale Sir Thomas Colville/Eduardo, Galesko printze beltza
2002 Resident Evil Spence Parks
2003 Photo Finish James
Lena: The Bride of Ice Harper doktorea
2004 George and the Dragon George
Blessed Craig Howard
Vanity Fair Rawdon Crawley kolonela
2005 Rome Marko Antonio 2 denboraldi, 2005–2007
Blackbeard: Terror at Sea Edward Teach/Blackbeard
2006 Goose on the Loose Kenneth Donnelly
Beau Brummell: This Charming Man Beau Brummell
2009 The Philanthropist Teddy Rist Telesaila
2010 Solomon Kane Solomon Kane
Ironclad Marshall
2011 Camelot King Lot Telesaila, Starz. 1.1 eta 1.2 atalak
Injustice William Travers
Revenge Dominik Wright Telesaila, ABC. 1.17 eta 1.18 atalak
2012 John Carter Kantos Kan
Richard II Mowbray Telefilma
The Following Joe Carroll Telesaila

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: James Purefoy Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s