2015 – ASIER URIARTE – Carl Sternheim

Carl Sternheim
Carl Sternheim
Datu pertsonalak
Jaio 1878ko apirilaren 1a
Leipzig (Alemania)
Hil 1942ko azaroaren 3a (64 urte)
Brusela (Belgika)
Bikotekidea(k) Eugenie Hauth, Thea Löwenstein, Pamela Wedekind, Henriette Carbonara

Carl Sternheim (Leipzig (Alemania), 1878ko apirilaren 1aBrusela (Belgika), 1942ko azaroaren 3a) alemaniar dramaturgo eta idazlea izan zen. Alemaniar Espresionismoaren kide, bere obran Gilen II.a Alemaniakoaren garaiko burgesia berriaren moralari egindako satira da bereizgarri nagusietako bat.

Biografia

Carl Sternheim Leipzigen jaio zen, Alemanian, 1878ko apirilaren 1ean. Aita judu bankaria izan zuen eta ama, berriz, langile klaseko protestante bat. Carlek Hannover eta Berlin artean pasatu zuen bere haurtzaroa.

1897 eta 1902 artean, filosofia, psikologia eta zuzenbidea aritu zen ikasten Munich, Göttingen eta Leipzigeko unibertsitateetan, baina ez zen sekula graduatu.

1900ean, Weimarren hasi zen lanean freelance idazlea izan zelarik eta hortxe ezagutu zuen bere lehen emaztea, Eugenie Hauth, urte berean ezkonduko zirelarik. 1906an, bikotea banandu egin zen.

1907an, berriz ezkondu zen, oraingoan, Thea Löwenstein idazlearekin eta bi seme-alaba izan zituzten. Emakume aberatsa, familiak Schloss Bellemaison eraikitzeko aukera izan zuen Munichen eta, Sternheimek artista askorekin lan egin ahal izan zuen han, Mechtilde Lichnowsky, Max Reinhardt edo Frank Wedekind, beste batzuen artean, eta bere arte bilduma propioa egiten joan zen.

1908an, Franz Bleirekin aritu zen elkarlanean, Hyperion egunkari literario espresionista ateratzeko xedean eta Franz Kafkaren lehen 8 prosa-lanak atera zituzten. Noizean behin, Die Aktion egunkari espresionistarekin ere kolaboratu zuen.

1912an, familia osoa Belgikara joan zen bizitzera eta, 1918an, I. Mundu Gerra bukatu ondoren, berriro aldatu zuten bizilekua, oraingoan, Saint-Moritz eta Uttwilera joan zirelarik, Suitzan. 1927an, Sternheim eta Thea banandu egin ziren.

1930ean, berriro ezkondu zen, oraingo honetan, Pamela Wedekind aktore eta abeslariarekin, baina, 1934an, berriro dibortziatu zen.

Beste ezkontza bat ere egin zuen, baina hura ere gaizki atera zitzaion eta, azkenean, Henriette Carbonararen ondoan bukatu zuen.

Sternheim Bruselan hil zen II. Mundu Gerra garaian eta Ixelles hilerrian eman zioten lur.

Sternheimek ospe handiko lagunak izan zituen ondoan: Gottfried Benn, Carl Einstein, Franz Pfemfert, Walther Rathenau, Ernst Stadler, Hugo von Tschudi, Fritz von Unruh eta Otto Vrieslander beste batzuen artean. Alemania Naziak bere obraren gaineko debekua ezarri zuten, ez judu jatorrikoa zelako bakarrik, alemaniar burgesiren korrupzioan eroritako moralari iseka gogorra egiten zielako ere bai[1].

Bibliografia

  • Aus dem bürgerlichen Heldenleben (19111922)
    • Die Hose
    • Der Snob
    • 1913
    • Das Fossil
    • Die Kassette
    • Bürger Schippel
  • Chronik von des zwanzigsten Jahrhunderts Beginn, istorio laburrak, 1918
  • Kampf der Metapher, entsegua (1917)
  • Die Marquise von Arcis, drama (1918)
  • Europa, eleberria, 2 bol. (1919/1920)
  • Manon Lescaut, drama (1921)
  • Oscar Wilde: His Drama, drama (1925)
  • Vorkriegseuropa im Gleichnis meines Lebens, memoriak (1936)

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s