2015 – ANE TORRES – Ostiral Santuko Hitzarmena

Ipar Irlandako parlamentua, non boterea protestante eta katolikoek partekatzen duten.

Irlanda del Norte, ¿modelo de paz?

Ostiral Santuko Hitzarmena edo Belfasteko Hitzarmena (bakanago Stormonteko Hitzarmena ere deitua) (ingelesez, Good Friday Agreement) Ipar Irlandako bake prozesuan mugarri garrantzitsua izan da, Belfasten 1998ko apirilaren 10ean (Ostiral Santuan) Erresuma Batuko zein Hego Irlandako gobernuek sinatua, eta Ipar Irlandako alderdi politiko nugusi gehienek (DUP kenduta) berretsia. Hego eta Ipar Irlandako hautesleek ere berretsi zuten 1998ko maiatzaren 23an egindako bi erreferendumetan.

La paz gruesa de Stormont

John Hume 2008an. David Trimble eta berak Nobel Saria jaso zuten 1998an, Ipar Irlandako arazoari bake-soluzioa eman ahal izateko egin zuten ahaleginagatik.
David Trimble 2007an. John Hume eta berak Nobel Saria jaso zuten 1998an, Ipar Irlandako arazoari bake-soluzioa eman ahal izateko egin zuten ahaleginagatik.

Protagonista nagusiak

Bai akordioaren aurreko negoziazioetan eta baita sinatzeko orduan ere, hauek izan ziren protagonista nagusiak:

  • Tony Blair, garaiko britainiar lehen Ministroa. IRAtik gertu zegoen Sinn Féin alderdiarekin hitz egitera lortu zuen, Ulsterreko unionistekin hautsi gabe.
  • Bertie Ahern, Irlandako Errepublikako Lehen Ministroa.
  • David Trimble, Ipar Irlandako indar politiko nagusia zen Ulsterreko Alderdi Unionistaren liderra (UUP). Oposizio gogorra izan zuen bere alderdian Akordioa sinatzeak eragingo lizkiekeen kalteak zirela-eta.
  • Gerry Adams, Sinn Féineko liderra zena eta unionistek onartu zuten lehen irlandar errepublikazaleen arteko solaskidea. Nazionalismoaren sektore erradikalenak erakarri eta mantentzea lortu zuen.
  • John Hume, garrantzian Ulsterreko bigarren alderdia zen Social Democratic and Labour Party alderdi katolikoaren liderra. Urte asko eman zuen bitartekari lanetan eta AEBk ere bakearen alde egiteko ahaleginetan ibili zen.
  • George Mitchell, estatubatuar senatari ohia eta Bill Clinton estatubatuar presidentearen aholkulari ohia. Mediadore lana egin zuen eta Mitchell Plana deritzona sortze lanetan ere bai. Dokumentu hau Akordiora iristeko azken negoziazioen oinarria izan zen.

Hitzartutako puntu nagusiak

  • Ipar Irlandako etorkizun politikoa hango hiritarren gehiengoak erabakiko zuen.
  • Alderdi guztiek bitarteko baketsu eta demokratikoak erabiltzeko konpromisoa.
  • Ipar Irlandako Biltzar Legegilearen eraketa.
  • Gehiengo bikoitzaren araua (cross-community principle) asanbladaren erabaki garrantzitsuak hartzekoan: komunitate errepublikar-katolikoen ordezkarien gehiengoak eta unionista-protestanteen ordezkarien gehiengoak onartu behar dute.
  • Ministeritzak alderdi desberdinen artean proportzionalki banatzerakoan D’Hondt metodoa erabiliz, Ipar Irlandako botere exekutiboaren eraketa.
  • Talde paramilitarren desarmea.
  • Militarizatuta zegoen Ulsterreko Errege Polizia polizia zibil batean bilakatzea.
  • Britainiar tropek atzera egitea.
  • Su-etena errespetatzen zuten erakundeetako kide ziren preso paramilitarrentzako baldintzapeko askatasuna.
  • Ipar Irlandaren subiranotasunari buruzko irlandar erreklamazio konstituzionalaren aldaketa.
  • Britainiar Legebiltzarrak Irlandako 1920ko Irlandaren banaketa aldarrikatzen zuen Gobernu Legea eliminatzea.
  • Gaelikoaren errekunozimendu ofiziala Ipar Irlandan.
  • Ipar Irlandako Giza Eskubideen Batzordearen eraketa.
  • Bi urtetako epea ezartzea paramilitarren armak deuseztatzeko.
  • Eskualdeko agintaritza publikoan sartu ahal izateko, aukera berdintasuna sustatzeko xedean behar ziren neurriak hartzera.
  • Ipar Irlandan jaiotako edonork, identifikatzekoan, britainiar edo irlandar edo bi gauzak aldi berean erabiltzeko eskubidearen errekonozimendua, horrela nahi izanez gero. Era berean, bi gobernuek, etorkizuneko statusa edozein dela ere, bi naziotasunak manten ditzaketela onartzea.
  • Britainia Handiko Erresuma Batua eta Ipar Irlanda eta Irlanda tituluak erabiltzeko aukera, aurreko Erresuma Batua eta Irlandako Errepublika tituluak ordezkatuz.

Onartzeko erreferendumak

1998ko maiatzean, Hitzarmenaren inguruan erreferendum ezberdinak egin ziren:

  • Ipar Irlandan egin zutenak Hitzarmena soilik hartu zuen, baiezkoa ala ezezkoa eskatzen zuelarik.
  • Irlandako Errepublikan, aldiz, Irlandako Konstituzioa Hitzarmenarekin uztartzearen onarpenaz galdetu zuten, behar izango zen aldaketa egiteko onarpena eskatuz. 2 eta 3 artikuluak aldatu beharko ziren horretarako, Ulster eskatzen zeneko testua eliminatuz.

Hauek izan ziren emaitzak: [1]

Partaidetza indizea Bai Ez Totala
Ipar Irlanda %81 676.966 (%71) 274.879 (%29) 951.845 (%100)
Irlandako Errepublika %56 1.442.583 (%94) 85.748 (%6) 1.528.331 (%100)

Ondorioak

Urteak aurrera, Hitzarmenak nolabaiteko arrakasta izan zuela esan daiteke, bakea eta egonkortasuna ekarri baitzuen.

2005eko uztailaren 28an, Behin-behineko Irlandako Armada Errepublikarrak su-etena iragarri zuen. 2008ko irailaren 3an, IRA ofizialki desmantelatuta zegoela kontsideratu zen, Arma Kontseilua ez baitzebilen operatibo eta ez zegoen anotolatzeko gaitasunik zuen lider talde bat. [2] [3]

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s