2015 – RAUL ERAUSKIN – Bogdan Filov

Bogdan Filov
Bogdan Filov

Coat of arms of Bulgaria.svg
Bulgariako lehen ministroa
1940ko otsailaren 16a – 1943ko irailaren 9a
Monarka Boris III.a
Aurrekoa Georgi Kyoseivanov
Ondorengoa Petur Gabrovski

Jaiotza 1883ko apirilaren 9a
Stara Zagora, Bulgaria
Heriotza 1945eko otsailaren 2a (61 urte)
Sofia, Bulgaria

Bogdan Dimitrov Filov (Bulgarieraz, Богдан Димитров Филов) (Stara Zagora, 1883ko apirilaren 9aSofia 1945eko otsailaren 2a) bulgariar arkeologo, arte historialari eta politikoa izan zen. Muturreko eskuinekoa, Bulgariako lehen ministro izan zen II. Mundu Gerra garaian, 1940 eta 1943 artean, eta Bulgaria Ardatzarekin bat egin zuen zazpigarren herrialdea izan zen.

Biografia

Bogdan Dimitrov Filov Stara Zagoran jaio zen, Bulgarian, 1883ko apirilaren 9an, baina Alemaniar Inperioan hezi zen, Leipzig, Friburgo eta Würzburgen.

1906ko maiatzaren 1ean Sofiako Museo Arkeologiko Nazionalean egin zuen lan.

1907tik 1909ra bitartean, Bonn, Paris eta Erroman izan zen arkeologia eta numismatika ikasten.

1918an, Trebenishta deskubritu zuten, Peresadyesko nekropoli bat, urre eta burdinazko gauza ugari zituena.

1910 eta 1920 bitartean, Filov Museo Arkeologiko Nazionalaren zuzendari izan zen. 1912an, antzinako hiria zen Kabileren lehen ikerketak egin zituen.

1920an, Filov arkeologia eta artearen historiaren irkasle izan zen Sofiako unibertsitatean. Arkeologia katedra ezarri zuten unibertsitatean eta Filov esleitu zioten[1][2].

1937an, Bulgariako Zientzien akademiko presidente egin zuten Filov.

Karrera politikoa

Bulgarian unibertsitateko Historiako irakasle izan baino lehen, Filov Alemanian aritu zen ikasten.

1939an, Obra Publikoen ministro egin zuten eta, germanofilo sutsua, 1940ko otsailaren 16an, Bulgariako lehen ministro egin zuten. Boris III.a Ardatzarantz hurbildu nahian zebilen une hartan, III. Reicha etorkizuneko garaile baitzirudien.

Hala ere, eta Adolf Hitler horretarako ahaleginetan bazebilen ere, bai Boris III.ak eta baita Filovek berak ere, garbi zuten ez zutela Bulgaria II. Mundu Gerran sartzerik nahi, SESB erraldoiaren aurka. Bai, ordea, mendebaldeko aliatuei gerra deklaratzea onartu zuten, AEBri eta Erresuma Batuari.

1943ko abuztuan, Boris III.a hil egin zen eta, 1943ko irailaren 9an, Filovek Ministro Kontseiluaren presidente kargua utzi egin zuen, 3 erregenteetako bat izatera pasatuz, Simeon II.a errege berria adinez txikia baitzen, 6 urte besterik ez zituen-eta. Neurri hau ez zetorren 1879ko konstituzioarekin bat, Nazio Asanblada Handia ezartzen baitzuen horretarako. Hala ere, Legebiltzarrak onartu egin zuen.

1944an, Armada Gorria Bulgarian sartu zen eta armistizioa sinatu zuen SESBekin; orduan, Erregentzia Kontseilua disolbatu egin zuten eta, 1945eko otsailaren 2an, Filov, beste kideekin batera, epaitu eta exekutatu egin zuten.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bogdan Filov

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s