2015 – LANDER NIETO – Aleksandr Pichushkin

Aleksandr Pichushkin

Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Александр Пичушкин
Ezizena Mailuaren asasinoa,Xakearen asasinoa’
Jaio 1974ko apirilaren 9a(41 urte)
Mytishchi (SESB)
Serie-hiltzailea (49 pertsona gutxienez)

Aleksandr Pichushkin (Errusieraz: Александр Пичушкин), (Mytishchi,Moskuko Óblast, Errusia, 1974ko apirilaren 9a – ) Mailuaren hiltzailea -horrela hil ohi zuen- edo Xakearen asasinoa -Xake taulak dituen koadro kopurua (64) berdindu nahi omen zuen hildakoekin- deitu zitzaion errusiar serie-asasinoa da. 1992tik 2006ko ekainean harrapatu zuten arte, berak 61 zirela esaten bazuen ere, 49 pertsona hiltzeaz salatu zuten.

Biografia

Pichushkinek Moskuko janari denda batean egiten zuen lan.

1992an, hasi zen, jada, hiltzen. 18 urte besterik ez zuen ikaskide bat erail zuenean, estoldatik behera botaz, bere hiltzeko asmoetan ez ziolako lagundu.

Era berean, eskale bat eraikuntza batetik behera bota zuela aitortu zuen.

Hortik aurrera, Pichushkinek behin eta berriro egin zituen erasoak eta, 2001era arte, ez zuten dena asasino bakar baten lana izan zitekeen susmoa izan.

Pichushkinen modus operandia beti zen berdina: biktima engainatzen zuen eta mailuz hiltzen zuen. Zenbaitetan, eskaleren bat garagardo edo vodka bat edatera gonbidatzen zuen, mozkortzeko xedean. Emakumeekin zitak ere egin ohi zituen edo lankideekin, zerbait hartzera gonbidatu eta gero, erailtzen zituelarik[1].

2006ko ekainaren 16an hartu zuten atxilo Pichushkin, bere Moskuko etxean. Bere biktimetako baten etxean, hiltzailearen datuak zeuden, semeari mezua utzi ziolako, hark jakin zezan nora joan zen. Hantxe agertu ziren idatzita Pichushkinen izena, telefonoa eta abar. Ez zuen trabarik jarri eta segituan aitortu zuen dena.

Etxean, xake-taula bat zuen eta, biktimak hil ahala, txanpon bat ezarriz joan zen laukietan. 61 zeuzkan okupatuta, baina fiskalak ez zuen 49 besterik frogatzerik lortu[2].

Xakearen hiltzaileak, errekorra hautsi nahi omen zuen, Errusiako hiltzaile handienari irabaziz. Andrei Chikatilo zen hori, 1994an, 53 nerabe eta ume hiltzeagatik heriotza-zigorrera kondenatu eta exekutatu zutena.

2007ko irailaren 10ean, Pichushkinen aurkako epaiketa hasi zen; biktimen familiak hantxe agertu ziren, erasotzeko asmoz, baina blindatuta zegoen kubo batean agertu zuten jendaurrean. 48 hilketa leporatu zizkioten eta beste 3 saiakera ere bai eta errudun aurkitu zuten. 2007ko urriaren 29an, sententzia konfirmatu eta bizitza osorako kartzela-zigorra esleitu zioten Pichushkini.

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s