2015 – JON EGUREN – Félix Burriel

Félix Burriel
Datu pertsonalak
Izen osoa Félix Burriel Marín
Jaio 1888ko maiatzaren 2a
Zaragoza
Hil 1976ko azaroaren 10a (88 urte)
Zaragoza ()
Bikotekidea(k) Ángela Rincón
Eskultorea

Félix Burriel Marín (Zaragoza, 1888ko maiatzaren 2a1976ko azaroaren 10a) aragoiar eskultorea izan zen.

Biografia

Aurrezkiaren alegoria, Zaragozan
Julio Monreal y Ximénez de Embúni dedikaturiko bustoa Zaragozan

Félix Burriel Marín 1888ko maiatzaren 2an jaio zen Zaragozako San Blas kalean. Aita Gregorio Burriel Aramburo nekazaria izan zuen eta 4 seme-alabetatik bigarrena izan zen Félix. Gaztetan zezenketan aritzeko intentzioa azaldu bazuen ere, badirudi gerora ideia hori baztertu egin zuela erabat.

1901ean, eskultura munduan murgildu zen, Arte eta Ofizioen Eskolan eta Francisco Borjarekin ikasi zuelarik.

10 urte geroago, Zaragozako Villahermosako Guaqui fundazioaren modelatu lehiaketako saria lortu zuen.

Gero, Madrilera joan zen eta Arte eta Ofizioen Eskolan sartu zen.

1912an, bere maixu izango zen Mateo Inurria eskulturearen estudioan hasi zen lanean. Handik gutxira, Madrilgo Arte eta Ofizioen Eskolako Eskultura Sari BErezia lortu zuen eta, 1915ean, jaioterrira itzuli zen[1].

Regino Borobio arkitektoarekin batera, Bilboko Sagrado Corazón de Jesús monumentua eraikitzeko nazioarteko aurreproiektu lehiaketa irabazi zuen.

1926an, Zaragozako Aldundiko beka bat irabazi zuen eta Erroma eta Parisera joan zen harekin. Esperientzia hau oso esanguratsua izango da bere obra osoan.

1929an, ama hil zitzaion eta Zaragozara itzuli eta Marcos Zapatari monumentua egin zion. Urte berean, Ángela Rincónekin ezkondu zen San Felipe elizan.

Industria, Nekazaritza eta Merkataritza taldea ere egin zuen Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan, Ebroko Ur Konfederazioaren pabilioarentzako.

1930ean, Tendillan (Guadalajara) Bihotz Sakratuari egin zion monumentua eta, 1933an, berriz, Juan Pablo Boneti Torres de Berrellénen eta Domingo Mirali Jacan.

Espainiako Gerra Zibila bukatu eta gero, Gerran Eroritako Ikasleei dedikatu zien monumentua egin zuen Zaragozako unibertsitate gunean.

1946an, Bihotz Sakratuaren estatua bat egin zuen Zaragozako Jesuiten elizaren fatxadarako, San Pedro Nolasco enparantzan.

1962an, trafiko-istripu larria jasan zuen eta lanetik urrun ibili beharrean izan zen. 8 urte geroago, hanka hautsita jarraitzen zuen eta ezertarako gogorik gabe zegoen oraindik. Zaragozan hil zen 1976ko azaroaren 10ean.

Obra

Maiz alderatu dute Burrielen obra Aristide Maillol frantsesarenarekin. Analogia hau Burrielel egindako bilutsik dauden emakumeen marrazkietan oinarritzen da, Maillolen eragina baitute.

Lanak

  • Monumentua Marcos Zapatari (1928)
  • Bizitzaren pausoaren alegoria eta Musa (1931)
  • Ebroko Ur Konfederazioaren bajoreliebeak (1934)
  • Monumentua Aurrezkiari eta Julio Monreal eta Ximénez de Embúni (1944)
  • Zaragozako 7 Hitzen kofradiaren Hirugarren Hitza pausoa eta San Juan Evangelista: Kristo gurutzean, Amabirjina eta San Joan (1948).

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s