2015 – SARA PECHARROMAN – Ribadelagoko hondamendia

Ribadelago
Vega de Terako urtegia (hautsi zena)

Ribadelagoko hondamendia deritzo 1959 urtarrilaren 9an Vega de Terako presa hautsi eta urtegia lehertu zeneko hondamendiari, Ribadelago herria (Zamora) suntsituta geratu zelarik. 144 biztanle hil ziren.

Hondamendiak solidaritate handia piztu zuen, bai bertan eta baita nazioartean ere.

Hondamendia

Vega de Terako urtegia, Tera ibaiaren ibilbidean kokaturiko, Sanabria (Zamora) eskualdean, ustiapen hidroelektriko txiki bat da eta Moncabileko jauzia deritzon laku artifizial eta ubide sistema handiago baten parte da.

Urtarrilaren 9ko gauan, horma euskarriaren 150 metro baino gehiagoko altuera zuen zati bat eraitsi zen eta 8 milioi metro kubikok baino gehiagok alde egin zuten.

Herria, ibaian behera 8 kilometrotara, berehala harrapatu zuen urak; hausturaren eta uholdearen ondorioz, danbada gogor bat sentitu zen eta bertako biztanleek ez zuten ezer asko egiteko betarik izan. Urak eraikuntza asko suntsitu zituen eta, herriaren kokalekua eta azpiegituraren ondorioz, lehen laguntzak ez ziren hurrengo eguneko goizera arte heldu. Sanabriako Lakuan desagertutako 144 gorputzen artetik, 28 besterik ez zituzten aurkitu[1].

Arrazoiak

Urtegiko langileek esandakoaren arabera, instalazioek eraikitze oker baten ondoriozko huts larriak zituzten[2].

Ricardo Fernandez Cuevas izan zen Vega de Terako urtegiaren hausturaren arrazoiak ikertu behar izan zituena. Bere hipotesiak 19tik 21arteko horma-bularren funtsik gabeko zimendatzean oinarritu zituen. Zioenez, oker prestatuta zegoen eta harriaren kalitatea lekukoa baino okerragoa zen. Fernandez Cuevasen ustez, hausturaren mailako gainazal iraunkorra oso ahula zen. Prozesuari dagokionez, berriz, Ricardo Fernandezen ustez, seguruenik 22 eta 21 horma-bularrak ez zeuden zimendatzeari egoki loturik. Lehen haustura gertatu eta berehala, alboko horma-bularrek eman zuten, 18, 19 eta 20ak. Bertan zuloa ireki zen eta apurka-apurka bi alboetako horma-bularrak ematen hasi ziren. Ezkerraldeko ertzak ahal izan zuenari eutsi zion eta eskuinaldekoa gainezkabidera arte heldu zen eta oso gogorra zenez, zutik iraun zuen urtegiaren gainerakoa salbatuz[3].

Ondorioak

Materialez baliaturik eta kokaleku ilun batean, Badajozko Plana eredu gisa hartuz, ibaiean behean beste herri bat eraiki zen, Ribadelago de Franco deitua, suntsitutako herritik -Ribadelago Zaharra- kilometro bat hego-ekialderantz, bizirik irtendako eta etxea galdu zuten bizilagunak ostatatzeko. Presa abandonatu egin zuten eta gaur ere hondamendian hartu zueko antzeko itxuran dago[4].

Zamorako Audientzia Probintzialeko geroagoko prozesu judizialak obra arduradun bati soili leporatu zion erru osoa; bitartean, Moncabrileko Hidroelektrikako zuzendaritzako kideek, ustiapeneko jabeek, prozesuan nabarmenduak, horren askatasun gabeziako zigor arina izan zuten sekula ez zirela gartzelatuak izan, eta jarritako errekurtsoen ondoren, Gobernuarengandik indultatuak izan ziren.

Erregimen frankistak sekula ez zien espedientea ireki arduradun politiko posibleei eta momentu oro hondamendiaren berriaren garrantzia txikiagotzen saiatu zen; kalte-ordainak eskasak izan ziren:

  • 90.000 pezeta hildako gizonezko bakoitzarengatik
  • 60.000 pezeta hildako emakumezko bakoitzarengatik
  • 25.000 pezeta hildako haur bakoitzarengatik.

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s