2015 – JON UNANUE – Rodney King

Rodney King
Rodney King
King 2012ko apirilean
Datu pertsonalak
Izen osoa Rodney Glen King
Jaio 1965eko apirilaren 2a
Sacramento (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 2012ko ekainaren 17a (47 urte)
Rialto (Kalifornia) (AEB)
Bikotekidea(k) Crystal Waters
Danetta
Cynthia Kelly
Taxi gidaria.

Rodney Glen King (Sacramento (AEB), 1965eko apirilaren 2a – Rialto (Kalifornia), 2012ko ekainaren 17a) estatubatuar taxista izan zen. 1991ko martxoaren 3an, baldintzapeko askatasunean zegoenea -lapurretagatik- Los Angeleseko poliziak jazarri eta izugarrizko jipoia eman zion eta horrek eman zion ospea [1].

Biografia

Rodney Glen King 1965eko apirilaren 2an jaio zen Sacramenton, baina Altadenan hezi zen. Aita Ronald izan zen, baina 1984an hil zitzaion, 42 urte besterik ez zuenean [2].

Crystal Watersekin ezkondu zen aurrena eta Danettarekin gero. Azken bikotekidea Cynthia Kelly izan zuen. 3 alaba izan zituen.

1989ko azaroan, Kingek Monterey Parkeko denda batean egin zuen lapurreta, jabea bate batez jo zuelarik. Errudun egin zuten eta 2 urteko kartzela-zigorra esleitu zioten.

Gertaerak

1991ko martxoaren 3an, taxista lanean ari zela, poliziak jazarri zion autopistan zehar eta abiadura handian. Argiek eta sirenek horrela eskatzen bazioten ere, ez zuen geratu nahi eta semaforo eta seinale batzuk saltatu zituen, Lake View Terrace distritoan geratu zen arte. Alkohola edanda gidatzeagatik aurrekari penalak zituen eta badirudi fenciclidina kontsumituta zuela; ez zuen amore eman eta lurrera bota zuten, geldiarazi eta, esposatuta, 4 polizien artean egurtu zuten erabat.

Poliziei arma lapurtzen saiatzeaz salatu zuten, baina eszena hau ez da dena grabatuta geratu zen bideoan agertzen. Gero egin zioten elkarrizketan, Kingek baldintzapeko askatasunean zegoela esan zuen eta kartzelara itzultzeko beldur.

George Hollidayk grabatutako bideoa mundu guztian zabaldu zen, behin eta berriro ere, komunikabideetan agertzen zutelarik.

Los Angelesko distritoko fiskalak gehiegikeriaz salatu zituen 4 poliziak. Istilu galanta piztu zenez, epaiketa Simi Valleyra eramatea erabaki zen, gehiengo zuria zuen Ventura Countyko auzoa. Ustearen kontra, Simi Valleyko inor ez zen zinpeko izan, Los Angelesetik ekarri baitzituzten eta San Fernando haranetik, gehiengo zuria zirelarik. 1992ko apirilaren 29an, zinpekoek salaketa gehienak bota zituzten atzera.

Absoluzioak haserrea piztu zuen eta azken 30 urteetan izandako istilu larrienak izan ziren AEB-n arrazen artean. 1992ko apirilaren 29an hasi ziren eta 53 pertsonek galdu zuten bizia, 2.000 zaurituta geratu zirelarik. Milaka milioi dolarretan baloratutako kalteak eragin zituzten.

2012ko ekainaren 17an, hilda aurkitu zuten bere piszinan, bera bakarrik itota. Alkohol, marihuana eta kokaina hartuta zegoela adierazi zuten gero.

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s