2015 – AINHOA ETXEBERRIA – Wanda Wasilewska

Wanda Wasilewska
Wanda Wasilewska
Datu pertsonalak
Jaio 1905eko urtarrilaren 21a
Krakovia (Polonia)
Hil 1964ko uztailaren 28a (-60 urte)
Kiev (Errusia)
idazle, kazetari eta Poloniako Alderdi Komunistako militantea

Wanda Wasilewska (Krakovia, 1905eko urtarrilaren 21aKiev, 1964ko uztailaren 28a) idazle, kazetari eta poloniar Alderdi Komunistako militantea izan zen.

Biografia

Wanda Wasilewska Krakovian jaio zen 1905eko urtarrilaren 21ean. Aita Leon Wasilewski izan zuen, Poloniako Alderdi Komunistako arduradunetako bat.

Filosofia ikasi zuen Varsoviako unibertsitatean (Uniwersytet Warszawski) eta Poloniar literatura Unibertsitate Jagelonikoan (Uniwersytet Jagielloński).

1927an lortu zuen doktoretza eta, ikasten aritu zen bitartean, Gazte Sozialisten Batasuneko eta Langile Unibertsitarioen Batasuneko militante izan zen. Ikasketen ondoren, irakasle izan zen hasieran eta kazetari gero, Robotnik bezalako egunkarietan lan egin zuelarik.

1939ko Poloniaren inbasioaren ondoren, Lviv-era joan zen bizitzera eta berehala lortu zuen sobietar hiritartasuna. Kazetari izan zen Czerwony Sztandar eta beste hainbat argitalpenetan.

Wanda Wasilewskak garrantzi handia izan zuen II. Mundu Gerran Armada Gorriaren poloniar dibisioa sortzeko orduan. SESB-en laguntzarekin, Angersetik hasieran egin zion aurre Poloniako gobernuari eta Londrestik 1940az geroztik.

Poloniako Herri Errepublika sortzen lagundu zuen.

Gerra amaitu zenean, Kieven geratu zen bizitzen eta SESBeko Sobiet Gorenaren kide izan zen[1].

1964ko uztailaren 28an, Kieven hil zen eta hantxe eman zioten lur.

Wanda Wasilewskaren hilobia

Obra

Errealismo Sozialista deritzon mugimenduan murgildu zen. Hau izan zen bere obra:

  • Królewski syn (1933)
  • Oblicze dnia (1934)
  • Kryształowa Kula Krzysztofa Kolumba (1934)
  • Ojczyzna (1935)
  • Legenda o Janie z Kolna (1936)
  • Płomień na bagnach (1940)
  • Pieśń nad Wodami (trilogie : 1940, 1950, 1952)
  • Tęcza (1944)
  • Po prostu miłość (1945)
  • Gwiazdy w jeziorze (1950)
  • Rzeki płoną (1952)
  • Pokój na poddaszu (1954)
  • Że padliście w boju (1958)

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s