2015 – ENPRESA – 1. ebaluazioaOSATZEN – Dudak III

Aitziber

  • 9.4 puntua sartzen da? eta sartzen bada zer da bertatik ikasi beharrekoa?

Aiorari esan nion bezala, … ez du ematen galdera posiblea…

  • 148 orrian bertako eskematxoa besterik ikasi behar da ez?

Bai

  • 9.6 puntuko kokapen-estrategiak ikasi behar dira?

Bai, baina zure hitzekin, zuri burura etortzen zaizuna…

Ainhoa

  • Kaixo Koro, lehia monopolista ez dut oso ondo ulertu aiorari eman diozun azalpenean, beste era batera azalduko zenidake?

Ea ba! Produktu desberdindu bat, hetereogeneoa (ez homogeneoa). Erosle asko eta saltzaile asko. Enpresak erraz sartu eta irten daitezke sektorean. Adibidea: autoak (helburu bera dute=garraioa, baina denak desberdintzen saiatzen dira…)- Hori esan diot Aiorari.

Enpresa kopuru handi batek produktu bera, baina, ezaugarri bereziekin edo modu berezian eskaintzen duen merkatu-egoera da; enpresa bakoitzak merkatuan eragin mugatua du eta sarrera hesi nabarmenik ez dago.

Monopolio-lehiaren adibideak auzo bateko jatetxeak izan daitezke, jatetxe kopurua handi samarrak izanik: jatetxe guztiek produktu bera eskaintzen dute, baina ezaugarri bereziekin; horren ondorioz, enpresa bakoitzak badu prezioa finkatzean erabaki-ahalmena.

Beste adibide bat supermerkatuak dira: hainbat markatako produktuak existitzen dira, baina, ezaugarri antzekoak dituztenak.

Monopolio-lehiak ezaugarri komunak ditu lehia perfektuarekin, monopolioarekin nahiz oligopolioarekin:

  • lehia perfektuan, enpresa kopurua handia da eta ez dago sarrera-hesirik, baina produktua ez da homogeneoa
  • monopolioan, enpresak ez du besterik gabe prezioa onartzen eta badu ahalmena prezioa ezartzeko
  • oligopolioan, enpresen arteko itunak izan daitezke.

Ez dakit horrela hobeto ulertuko duzun (Mervelleuse wikipedia!, je je).

Ane

  • Apa Koro! Galdera bat daukat, merkatu-azterketaren faseak gainetik gure hitzetan azalduko dizkizugu edo azpizenburuka?

Zure hitzekin eta burua erabiliz!

Aiora

  • Galderatxo bat, testuak nolakoak izango dira? Eta horiekin ondoren zer egin beharko dugu?
Zer ikusia izango dute guk emandako bi gaiekin: lan arloa eta marketina. 2-3 lerroko albiste pusketak dira, aste honetakoak. Guk emandako kontzeptu bat edo birekin lotzea eskatzen da eta hori esplikatzea. Lerro parea nahikoa! Gehiagok ez du denborarik emangoooo!
Beno! Banoa debureooo! Iluntzean jarraituko dut zuekin komunikatzen, je je… Ondo segi! Eta lasai… Hau xuabe-xuabea izango da-eta! Mahai-bueltan komentatzea bezala… bakarka, klaro! Gero arte!

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s