2015 – ELI MOYUA – 1978ko Sanferminak

Egin 1978 sanferminak 01.jpg

1978ko SanferminetanEuskal Herriko gatazkarekin loturiko istilu larriak gertatu ziren Iruñean eta Hego Euskal Herriko beste hainbat tokitan, zeinetan espainiar poliziak neurrigabe eta bortizkeriaz jokatu zuen. Istilu horien ondorioz, IruñeanGerman Rodriguez eta DonostianJoseba Barandiaran gazteak hil zituen poliziak tiroz eta hamarka zauritu izan ziren, horietako asko balaz. Istiluen abiapuntua 1978kouztailaren 8an, Sanferminetako zezenketa baten ondoren, Espainiako Polizia Armatua Iruñeko zezen plazara bortizkeriaz sartzea izan zen, han burutzen ari zen amnistiaren aldeko pankarta baten inguruko gorabehera bat aitzaki. Poliziaren eskuhartzea tentsio politiko handiko giro batean gertatu zen, aurreko hilabeteetan ugari izan baitziren talde parapolizialen erasoak Iruñean. Zezen plazatik istiluak Iruñea osora zabaldu ziren eta horietan hil zen German Rodriguez. Istiluak Hego Euskal Herriko hainbat tokitara hedatu ziren hurrengo egunetan. Donostian, Iruñeako gertakarien biharamunean, Joseba Barandiaran hil zuen poliziak tiroz. Uztailaren 12angreba orokorrerako deia egin zen Hego Euskal Herrian gertakari horiengatik protesta egiteko. Zigor operazio moduan, uztailaren 13an, poliziak Errenterian neurrigabeko indarrez hartu eta hainbat txikizio eta lapurreta egin zituen herriko kaleetan. Gertakarien garaian, Rodolfo Martín Villa gobernazio ministroa zen polizien arduradun nagusia; horrela, Nafarroako gobernadore zibila bere kargutik kendu eta Iruñeko istiluetako polizia buruak lekuz aldatu zituen; haren hitzetan, istiluetan poliziaren jokabideak “erroreak” izan ziren, baina “bestea krimenak” ziren. [1]

Aurrekariak

Frankismoaren azken garaian, 1973ko Iruñeko Sanferminak giro erreibindikatibo bizian ospatu ziren. 1973ko ekainean lan gatazka handiak izan ziren eta ehundaka atxilotu izan ziren horien ondorioz. Iruñeako lagunarteek elkartasuna adierazteko plazaratutako kartel zenbait zentsuratuak izan ziren. Jaien hasiera alaitasun giroan hasi bazen ere, uztailaren 9ko zezenketaren ondoren, lagunarteek atxilotuen askatasuna eskatu zuten pankarta batzuk zabalduz. Berehala, megafoniatik plaza hustutzeko agindua eman zen. Lagunarteek pankartak jaso eta men egin zioten aginduari.

1974ko eta 1975eko Sanferminak jai giroan ospatu ziren, istilu eta gertaera larririk gabe. 1976koetan berriz, Franco hilda, tentsio politiko bizian ospatu ziren. Sanferminetako ospakizun alaien alde, lagunarteek jaien politizazioaren aurkako mezua zabaldu zuten. Hala ere, urte hartako uztailaren 11an 2.000 lagun bildu ziren amnistia eske manifestazio batean eta poliziak haien aurka oldartu eta erako indiskriminatuak egin zituen Iruleko Alde Zahar osoan. Bestelakoan, urte hartako Sanferminak lasaitasunezko jai giroan garatu ziren.[2]

Espainiako Trantsizioan arrunta zen Hego Euskal Herrianbiolentzia politikoa. Besteak beste, Espainiako Polizia Armatuak (kalean grisak deitzen zitzaien horiexek) gogor jotzen zuen manifestazio eta beste protesta eta erreibindikazioen aurka. Iruñean, hain zuzen, gazte bat hil eta beste bat larriki zauriturik utzi zuten poliziek 1977ko Amnistiaren Aldeko Astean.[3] 1977ko azaroan ETAk Joaquín Imaz Iruñeko Polizia Armatuaren komandantea erail zuen. Haren lekua betetzeko, Fernando Ávila Espainiako Legioaren komandantea izendatu zuten Iruñeko polizia armatuen buru. Kargu hartzean, “lankide bat ordezteaz gainera, hiriari (Iruñeari, hain zuzen) eskarmentu ematera zetorrela” adierazi zuen, “hiria oso erreboltaria zelako”. Testuinguru horretan, 1978kourtarrilaren 11nIruñeanETAren aurkako polizia operazio batean, etakide batzuen eta Espainiako polizien arteko tiroketa bat gertatu zen, erakundeko bi kide eta polizia inspektore bat hilda suertatu zirelarik[4]

1978ko lehen hilabeteetan zehar, talde parapolizialetako kideek eraso zenbait burutu zituzten Iruñean abertzale eta ezkertiarren aurka, bereziki polizia eta militarren aurkako atentatuen erantzun moduan. 1978komaiatzaren 9anETAk Guardia Zibilaren Land Rover bat pasatzean bonba bat lehertarazita guardia zibil bat hil zen Iruñean. Horren aldeko hiletaren ondoren, istilu larriak izan ziren talde faxista bat (batzuen arabera, Guerrilleros de Cristo Rey taldekoak) Iruñeako Alde Zaharrera erasoka sartzean. Horietan, LKIko egoitzaren eta beste hainbat lokalen aurka oldartu ziren eta makilakadaz eta borraz armaturik han zegoen jendearen aurka jo zuten. Istiluotan borroka latzak sortu ziren. Horietako batean, Juan Antonio Eseverri, Guardia Zibileko tenienteordea, kale jantziekin, arma zuriz zauriturik geratu eta zazpi egun geroago hil zen. Testigantza batzuen arabera, guardia zibila istiluak sorrarazi zituen talde parapoliziala zuzentzen zuen.[5][6][7] Hilketa honengatik hamarka lagun atxilotu eta horietatik bost espetxeratu zituzten.[8] Sanferminen atarian, ekainaren 25ean, lagunarteen ordezkari talde bat itxialdi bat hasi zuen biharamunera arte udaletxean. Hantxe, uztailaren 3an, espetxeratuen familiarteko eta lagunak izan ziren itxialdia egin zutenak uztailaren 6ra arte, noiz jaiak hasi behar ziren. Hain zuzen, txupinazoa ezin izan zen bigarren solairutik bota, ohi bezala, han itxialdikoak zirelako eta lehenengo solairutik bota zen ondorioz. Udaletxearen fatxadan, alderik alde, Para san Fermín todos en casa (euskaraz, Sanferminetarako, denak etxera) zioen pankarta bat zegoen. Une horietan, Iruñeko espetxean matxinada txiki bat izan zen: sute bat piztu eta preso batzuek bere burua kolpatu zuten. Poliziak espetxea hartu eta hortik denbora gutxira Eseverriren hilketagatik espetxeratutako hiru preso aske geratu ziren.[9] Uztailaren 7an, La Unica peñako kideek zezen-plazatik ez ateratzea erabaki zuten, peñako kide bat Eseverri auzia dela eta espetxean jaraitzen zuelako. Kanpoan bildurik ziren poliziak zezen-plaza indarrez husteko zorian egon ziren, baina azken orduan inongo eskuhartzerik gabe erretiratzeko agindua jaso zuten.[a 1]

Istiluen hasiera

Zezen-plazako ate honetatik sartu zen polizia

Gertakari larriak uztailaren 8an piztu ziren, arratsaldean, eguneko zezenketa bukatutakoan. 20:45 aldera, lagunarteen ohiko ateratzen hasi aurretik, zezen plazako hondarretan bildutako jendearen artetik talde batek amnistiaren aldeko pankarta zabaldu zuen. Beste sektore bat protestaka hasi zen, eta orduan liskarrak hasi ziren, hitzez, kolpeka nahiz objektuak jaurtikiz. Hura aitzakia izan zen 200 bat polizia zezenen sarbidetik barneratzeko. Une horretan 20.000 pertsona inguru zeuden zezen-plazan.[10]

Poliziak ke-poteak, gomazko pilotak eta su errealeko armekin tiroka sartu ziren zezen-plazara, Rubio komisarioaren agindupean, inolako begiramendurik gabe. Jendea ahal bezala atera zen, zaldien patiotik, ateetatik, edo bertan geratu zen ahalik eta hobekien babesturik, ezkutaturik. Lagun talde batek plazatik kamioi-hozkailu batean sartuta egin zuen ihes, zezenen haragia eramateko erabiltzen diren horietako batean.[11] Polizien aurka ere oldartu zen jendea, edonolakoak botaz, botilak eta beste. Zezen plazako erizaindegian 55 zauritu artatu zituzten. Balaz zaurituak zazpi izan ziren. [11]

Lagunarteek sortutako ikerketa batzordeak -Ángel Ruiz de Erenchun abokatua tartean zen- informe hau eman zuen:

« Azkeneko zezenaren ondoren -zezentokian azaldu zen bederatzigarrena- seigarren tendidutik 50 pertsona inguru jaitsi ziren zezentokira, pankarta berde bat zabaldu zutelarik. Bertan, letra zuriz honakoa irakur zitekeen: “ERABATEKO AMNISTIA PRESOAK KALERA. SANFERMINAK PRESORIK GABE”. Tendidu horretatik eta pankarta zabal-zabalik, zezentokiari bira ematen hasi ziren tendiduetan iritziak zatitzen ziren bitartean: batzuek txalotzen zuten bitartean, besteek txistukatu egiten zuten.Hirugarren tendiduaren erdialdean, identifikatu gabeko pertsona bat, 45-50 urte ingurukoa, zezentokian zeudenak iraintzen hasi zen bere inguruko hainbat pertsonak zezentokira zenbait kuxin eta hustutako xanpain botilak jaurtitzen zituzten bitartean. Zezentokian zeudenen erreakzioa (100 bat pertsona) berehalakoa izan zen. Talde bat tendiduraino igo zen eta kuxinak nahiz xanpain botilak jaurti zituztenekin irainak eta kolpeak trukatu zituzten. Liskarra amaitu baino lehen zezen-plazako publikoa garrasika hasi zen ahobatez: “Sanfermin, Sanfermin”.

Barealdia zetorrela ematen zuenean, lagunarteko txikiak kailejoietik sartu ziren, atea ireki bezain laster, beraien pankarta eta txarangekin. Atzetik eta segundu gutxira, polizia armatuko 40 kide indarrez sartu ziren, istiluen aurkako materialez hornituta, eta Miguel Rubio jaunarekin batera, orduko Iruñeako komisario nagusia. Hasiera batean, ikus zitekeen nola Rubiok aginduak ematen zituen zezentokian zeuden gazteen aurka joateko eta ondorioz, polizia armatuko kideek, zein Iruñeako hornidurakoak baitziren, eraso bortitzari hasiera eman zioten gomazko pilotez, gasezko ontziez eta borrez baliatuz.[12]

 »

Istiluak hirian eta German Rodriguezen heriotza

Bitartean, poliziak su-armak erabiltzen jarraitu zuen inguruko karriketan ere, jendea oldarturik Gobernu Zibilaren inguruan erasoka ari zelarik, poliziak harrikatuz eta. Halako batean, 22:15 aldera, Orreaga etorbidean, zezen plazatik hurbil, Germán RodríguezLKIko ekintzailea hilik suertatu zen, tiro batek kopetan jota. Gazte batzuek ikusi zuten erortzen, eta ospitalera eraman zuten, balaz zaurituriko beste batekin. Han ez zuten ezer egiterik izan haren bizia salbatzearren. German Rodriguez erori zen tokian 35 bala-inpaktu aurkitu zituzten.[11]

Istiluetan 150 zauritu baino gehiago kontatu ziren, haietako 11 balaz zaurituak. Egun haietan barne-ministroa zen Rodolfo Martín Villak emandako informazioaren arabera, sei ordutan eta Iruñeko erdigune aldean erabili zen istiluen aurkako materiala 7.000 gomazko pilota eta 130 bala izan zen.

Poliziei irratiz emandako aginduak betirako geratu ziren grabatuta:

« ¡Defender el área cojones, y defenderlo ahí como sea! Adelante, cambio. Dad la vuelta a la plaza, preparad todas las bocachas y tirad con todas las energías, y lo más fuerte que podáis, no os importe matar[13]  »

Televisión Española kateak zezen-plazan grabatu zituen irudiak uztailaren 9an bakarrik igorri zituzten, ondoren artxibo guztiak desagertu baitziren. Irudi horiek, 2005ean, 78ko Sanferminak dokumentalaren egileek, Juan Gautier eta José Ángel Jiménezek, telebista frankofono batetik berreskuratu zituzten.

Istiluak gau osoan zehar izan ziren, eta biharamunean Euskal Herriko beste toki askotan ere heriotza hari erantzuteko borrokak egin ziren -José Ignacio Barandiaran gaztea hil zuen poliziak tiroz Donostian-. Urte hartako sanferminak etenda geratu ziren egun hartatik aitzina, Udalak erabakita, jendartean konmozio handia eragin baitzuten gertaera latz haiek guztiek. Informazio biltzeko, gertaerak argitzeko eta erantzukizunak eskatzeko Batzordea osatu zen Iruñean, eta geroago Batzorde hark txostena osatu zuen, non azaltzen baitziren egun hartako gorabeherak eta poliziak egindako eta eragindako triskantzak, are lapurretak ere, argazki eta grabazioz osaturikoa.

Ikerketa batzordeak Rubio komisarioaren aurka kereila bat planteatu zuen.

Iruñean tiroz zaurituak hurrengoak izan ziren:[14]

  • Ricardo Azcona Latasa, ezkerreko belaunean tiroz zauritua.
  • Fermín Ilundáin, besoan tiroz zauritua.
  • Philippe Bidegain, bizkarrezurrean tirokatua.
  • 2 zauritu Unibertsitate-ospitalean, horietako bat izterrean tiroz zauritua.
  • José Ramón Vélez Mendizábal, urdailean eta jejunoan (arean eragina) zulaketa.
  • Javier Arteta Pascual, ezkerreko eskuan tiroz zauritua.
  • Jesús Mª Ibarrola Baranda, izterrondoan tiroz zauritua.
  • Miguel Fdez. Diaz de Cerio, toraxean tiroz zauritua.
  • Tomás Saso Clemente, gluteoan tiroz zauritua.
  • Jesús García Martínez, besoan (humeroaren haustura) tiroz zauritua.

Gertaerak azkenean epaiketarik gabe artxibatu zituzten.

Egoera sozio-politikoa

Urte nahasia Iruñean

Espainiako beste zenbait gunetan bezala, Nafarroan ere Espainiako Trantsizio politikoa jasaten ari ziren eta horrekin batera bortxa politiko latza pairatu zuten, Iruñean batez ere. Francoren heriotzaz geroztik, ohikoak ziren Polizia Armatuarekin kaleetan zeuden istiluak. 1977ko maiatzeko amnistiaren aldeko astean, liskarrak oso biziak izan ziren eta Iruñean bi hildako egon ziren. Horrez gain, ETAren bortxa areagotzen joan zen; azpimarratzekoa da esate baterako, 1977koazaroaren 27anIruñeako zezen-plazan izandako Joaquín Imaz komandantearen hilketa, Polizia Armatuaren agintean zegoena. Hura ordezkatzeko, eta berak horrela eskatu ondoren, Fernando Ávila komandantea etorri zen, Espainiar legiotik.

1977koabenduaren 9an Diario de Navarra egunkariak ohar bat argitaratu zuen (3. orrialdean) Fernando Ávila komandanteak El Alcázar eskuin muturreko egunkarian -militar nahiz polizien deklarazioak argitaratzen zituen- egindako zenbait deklarazioei erantzunez. Ávila komandanteak Imaz komandantearen postua eskatu zuen; izan ere, bera zen hurrengoa promozio berdinean. Ávila komandanteak ez zuen polizia-gorputzetan esperientziarik postua hartu zuenean.

Orduko Nafarroako El País aldizkariko berriemaileak, Fermín Goñik, jakin zuen Ávila komandantea Iruñeara joan zela bere laguna ordezkatzeaz gain, erreboltaria zen hiri horri eskarmentu bat ematea. Testuinguru hartan, 1978kourtarrilaren 11nIruñean burututako polizia-operazio batean, ETAko kideen eta Polizia-zerbitzu nagusiaren artean tiroketa izan zen, non elkarteko bi kidek eta polizia-inspektore batek bizia galdu zuten.

1978ko hilabeteetan emandako bortxa egoera hau areagotu egin zen Guerrilleros de Cristo Rey elkartearen ekintzen ondorioz, zein Iruñeako kaleetan ibiltzen baitziren kate eta beisbol bateekin. 78ko Sanferminak dokumentalean Ignacio Llanok, Nafarroako gobernadore zibila izan zenak, aitortu zuenaren arabera:

« Eskuineko muturreko taldeen ekintzak Ordena Publikoko Indarrek pasibotasunez begiesten zituzten.  »

Maiatzaren 1eko ospaizunean, Ordena Publikoko Indarrek aldarrikapen manifestaldietan egindako interbentzioaren ondorioz soilik Iruñean izan ziren istiluak. Hori dela eta, zenbait indar politikok gobernadorearen eta Ávila komandantearen, zein interbentzioak zuzentzen baitzituzten, kargu-uztea eskatu zuten.

Maiatzaren 17an, Sanferminak baino zenbait aste lehenago, Chapitela kalean talde frankisten irteera batean jazotako liskarretan labankada batez “guerrilleroetako” (frankistak) kide bat hil zen eta hori Guardia Zibiletako tenienteordea zen Juan Antonio Eseverri izan zen.

Ondoren, gaua komisarian pasa zuten 52 pertsonen atxiloketa eman zen, horietako lau espetxeratuak izan ziren hilketa horretaz salatuak. Hori dela eta, uztailaren 3an espetxeratuen senideak nahiz lagunak Iruñeako udaletxean giltzaperatu ziren protesta gisa. Itxialdi hori luzatu egin zen eta ondorioz Sanferminei hasiera ematen zien suziriaren (Txupinazo) jaurtiketa atzeratu egin zen, lehenengo solairutik jaurti baitzen eta ez ohikoa zen bigarren solairutik. Entzierroan zehar banatu zuten komunikatua honela amaitzen zen:

« Hemen giltzaperatuta bagaude, preso guztien berehalako askatasuna eskatzeko da eta horrela, denen artean, hurrengo Sanferminetako festei begira giro aproposa lortzeko.  »

Trantsizio politikoa Nafarroan

Euskal Herriko eta Nafarroako (orduan oraindik ez ziren bi autonomia desberdin eta estatutu bakarra edukitzearen eztabaida zegoen) trantsizio politikoak, Espainiako gainerako herrialdeekin alderatuta, bortxa politika handiagoa izan zuen. Zenbait gertaera nabarmendu ziren: Gasteizko martxoaren 3ko sarraskia, Jurramendiko hilketak, 1977ko Amnistiaren Aldeko Astea, 1978ko Sanfermineko gertaerak, 1979koTuterako kontzentrazio ekologista batean jazotako Gladys del Estalen heriotza eta kaleetan nahiz errepideetan egindako kontroletako istiluetan izandako hildakoak. Horrez gain, ETAren iraunkortasunak ere (baita 1977an erabakitako amnistiaren ondoren ere) trantsizioa zailtzen zuen. Mario Onaindiaren adierazpenaren arabera:

« 1977ko urtarrilatik 1977ko ekainera Euskadi eta gainerako Espainiaren artean sekulako amildegia sortu zen. 1976an amnistiaren aldeko borroka amaitu zen Espainiako gainontzeko lurraldeetan eta orduan hasi zen Euskadin; izan ere, gelditzen ziren presoak ETAkoak ziren. Kanpoan normalkuntza hasten zen bitartean, hemen errepresio krudela zegoen. (…) Garai honetan ETAko atentatu gutxi zeuden.[15]  »

(Mario Onaindia Trantsizioaren Memorian)

1977ko bilakaera politikoa

1977ko maiatzean, hainbat indar politiko euskaldunek, horien artean Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Euskadiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE), Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarrak (ESEI), Euskadiko Partidu Komunistak (PCE-EPK), Euskal Kristau Demokraziak (EKD) eta Eusko Abertzale Ekintzak (EAE-ANV) Kompromiso Autonomikoa sinatu zuten[16], hauteskunde konstituziogileetatik ateratako euskal parlamentari eta parlamentari nafarrek idatziko zutela etorkizunean autonomia estatutua adostu zutelarik. Hauteskunde horiei begira, Konpromisoa sinatu zuten zenbait alderdik (EAJ, PSE-EE eta ESEI) zerrenda komun bat aurkeztu zuten Senatuan, Autonomia Frontea. Nafarroan, euskal abertzaleek (gutxiengoa) Nafarroa gainerako euskal probintziekin batera autonomia berdinean sartzea eskatzen zuten. Euskadiko Alderdi Sozialistako kide ziren nafar sozialisten antzera, NafarroaEuskadin sartzearen aldekoak baitziren. Bestetik, frankismotik zetozen politikariek eta erreforma politikoa egitearen aldekoak zirenek, Zentro Demokratikoaren Batasuneko kide zirenek (Nafarroan gehiengoa), integratze horren aurka zeuden. Alianza Foral Navarra alderdiak, zein erreformaren errezeloa zuten frankistek osatzen zuten Alianza Popular alderdiaren bazkide nafarrak baitziren, elkartasun hori ukatzen zuten.

Hauteskundeak –ETAren inguruneak biltzeari uko egin zion 1977ko maiatzako amnistiaren aldeko aste odoltsuaren ostean- euskal-nafar ingurune politikoa osatzen zuten talde politiko anitzen benetako boterea zehazteko tresna izan ziren. Nafarren kasuan, Nafarroako euskal nazionalismoarentzat zartada izan zen, alderdi moderatuentzat, bereziki. Diputatuen kongresuan, EAJk bultzatutako zerrendak (Nafarroako Batasun Autonomista) botoen %7a lortu zuen, baina ez zuen ordezkaritza lortu. Bestetik, hauteskundeetara joan ziren alderdi abertzale ezkertiarrek (Nafarroako Batasun Ezkertiarra) botoen %9.5a lortu zuten, baita ordezkaritza ere. Emaitza honakoa izan zen: Nafarroak hautatutako 5 diputatuetatik 3 UCDkoak ziren (botoen %29) eta 2 PSOEkoak (botoen %21). Gainera, 4 senatarietatik 3 UCDkoak ziren eta laugarren senataria Manuel de Irujo euskal nazionalista izan zen, Autonomia Frontearen zerrendatik hautatua. Carlos Garaikoetxearen arabera, ETAren ingurugiroa hauteskundeetan ez egotea alderdi eskuindarra hauteskunde horietan irabazle izatearen zergatietako bat izan zen.

Hauteskundeen ospakizunaren ondoren Eusko Kontseilu Nagusia (1977koekainaren 19a) sortu zen, zein lau probintzietan hautatutako diputatu nahiz senatari guztiek osatu baitzuten. Hala eta guztiz ere, Zentro Demokratikoaren Batasuneko parlamentari nafarrek (3 diputatu eta 3 senatari) ez zuten talde horretan parte hartu Nafarroa autonomia bateratu batean sartzearen aurka baitzeuden.

Bestetik, Adolfo Suárezen gobernuak ez zuen Konstituzioa onartu baino lehen Euskal Herria eta Kataluniari autonomia ematearen gaiari ekin nahi; izan ere, beraien ustez Estatutuak Konstituzioan ipinitakoan oinarrituta egon behar ziren. Hori dela eta, Espainia guztiarentzat erregimen aurre autonomikoa proposatu zuen, etorkizunean Estatu Autonomikoa finkatu nahian. Hainbat hilabetetan zehar, Eusko Kontseilu Nagusiak proiektu aurre autonomiko bat landu zuen, zein Batzarrak onartu eta ondoren Gobernuak berretsi behar baitzuen. Proiektuaren zirriborroa (“Erregimen Trantsitorio Aurre Autonomikoaren Lege-Dekretuaren Proiektua Euskal Herriarentzat”) PSE-EEk eta EAJk adostu zuten, zein 1977koirailaren 17an Batzarrak onartu baitzuen Euskadiko Ezkerraren abstentzioarekin. Nafarroako parlamentuko ordezkari gehienak Nafarroa gainerako probintziekin autonomia bakar batean sartzearen aurka zeudela jakinik, proiektuak aurre autonomia aurre ikusten zuen Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiarentzat. Gainera, etorkizunean Nafarroa bertara bil zitekeen bere parlamentuko ordezkariek eta Nafarroako Foru-Kontseiluak horrela erabakitzen bazuten. Hala eta guztiz ere, gobernuarekin negoziatzeko aukera noiz edukiko zain geratu ziren. Negoziaketan hainbat oztopo azaldu ziren eta garrantzitsuena Nafarroaren eztabaida izan zen, non UCDk batzarrean parte hartu ez zuten parlamentuko ordezkarien gehiengoa lortu zuen (bederatzitik sei). 1977ko abenduan, UCDkNafarroa 4 probintzietako organo aurre autonomikoan sartzearen aukera onartu zuenean auzia konpondu zen. Ondorioz, Nafarroa zegokion foru-organoaren menpe geratu zen eta aldi berean EAJkUCDren eskaria onartzen zuen, non adosten zen Nafarroaren gehitzeak erreferenduma eskatzen zuela. 1977koabenduren 30ean egindako akordio batean, Nafarroako Kontseilu Parlamentarioak (UCD, PSOE eta EAJko diputatu nahiz senatari nafarrez osatuta) akordioa argitaratu zuen eta etorkizuneko Konstituzioan irudikatzeko erabakia hartu zen aldi baterako xedapen gisa.

1978ko bilakaera politikoa

1978kourtarrilaren 4an, Eskualdeetako atxikitako ministro zen Manuel Clavero Arévalok, aldarrikatutako Lege-Dekretu baten bidez, Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen euskal erakunde aurre autonomiko gisa. Dekretuaren arabera, 3 probintzia euskaldunek eta Nafarroak Kontseiluarekin bat egiteko aukera zuten (horrela aurre autonomiako kide bilakatuko ziren eta lau probintzietako autonomia osatzeko lehenengo pausoa izango litzateke). Kontseiluarekin bat egiteko erabakia berriro hasi zen, lehenik, probintzia bakoitzean aukeratutako diputatu eta senatariekin, eta azken batez, Batzorde Nagusien erabakiaren bidez, euskal probintzien kasuan, eta zegokion foru-organoan. Hala eta guztiz ere, Clavero Arévalok ez zuen kontuan hartu Nafarroaren negoziatzeko gaitasun aparta. Horrek lurrikara eragin zuen UCDn eta Fernando Abril Martorellek ez ohiko eragiketa burutu zuen, honako sarrera zuen Lege-Dekretua EAOn (Estatuko Aldizkari Ofiziala) argitaratu zuenean:

Nafarroari buruzko aipuan non lege-dekretuan adierazten den beste aurrekari historiko batzuk dituela, nolabait ere aurretik juzgatzen da ez dela goi-barrutiko inongo lurralde-entitateko partaidea. Nafarroaren egoera berezia ikusirik, zeinek foru-erregimena duen, 1841ekoabuztuaren 16an legearengatik aitortua, Euskal Herriko Kontseilu Nagusian sartzeko edo ez sartzeko erabakia nafar herriari dagokio, data bereko beste lege-dekretu batean araututako prozeduraren arabera.

Lege-Dekretu berri honekin, EAOn aldarrikatu zena, aurrekoa aldatzen zen; izan ere, Gobernuak eta Nafarroako foru-diputazioak atxikimendua onartuko zutela adosteaz gain, baldintza gehigarri bat gehitu zen: organo horretaz gain, atxikimendua Nafarroako herritarren arteko erreferendumaren bidez onartu beharko litzateke. Abril Martorellek ikuskatu zuen bezela:

« Nire ustez, ez da sekula horrelako oharrik duen dekreturik izan: “Ondoren irakurri behar duzuenari ez egin kasurik”[17]  »

1/1978 Lege-Dekretuan idatzitako organoak aukeratzeko arauak urtebet geroago ezarri zituzten, Konstituzioaren onarpenaren ostean.

1978ko Sanferminetan jazotako gertaerak izan ziren egunetan, Espainiar Konstituzioko testua zein izango zen negoziatzen ari ziren, non eredu autonomikoa zehazten zen. Nahiz eta txosten konstituzionalak, 1977ko abuztuan sortua, ez zituen EAJko ordezkariak barne hartzen, hauek UCD eta PSOErekin “euskal auziaren” inguruko hainbat negoziazioetan parte hartu zuten. Nafarroako estatusari dagokionez, 1978an zehar, negoziazioak Konstituzioko antolaketa osagarria nola idatziko zen zehazteko egiten zituzten, non 1977ko abenduan UCD, PSOE eta EAJk egindako paktua irudikatuko zen eta Nafarroa euskal autonomiara gehituko balitz nola arautuko zen zehaztuta geratzen zen. Carlos Garaikoetxeak, orduko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak dioenaren arabera, 1978kourtarrilaren 25ean maratoi-negoziazio bat mantendu zuten Espainiar Gobernuko maila goreneko ordezkariek eta Abril Martorell lehendakari ordeak zuzendutako bere alderdi UCDk. Horrez gain, negoziazio hartan Landelino Lavilla eta Miguel Herrero de Miñón zeuden; Nafarroako UCDko ordezkariak ere, horien artean Jaime Ignacio del Burgo; PSOEko ordezkari batzuk, Enrique Múgica buru; Euskadiko Alderdi Sozialistako ordezkari nafar eta euskaldunak, esate baterako, José María Benegas edo Gabriel Urralburu nafarra; eta EAJ alderdia Carlos Garaikoetxea eta Juan Ajuriaguerra buru zirelarik. UCDren hasierako jarreraren arabera, hauek erreferendumean gehiengoa lortu nahi zuten, baina ondoren jarrera hori leundu egin zen Nafarroa euskal autonomian sartu zedin. Azkenean, botoen gehiengo bakuna hitzartu zen. UCD eta PSOEk proposatu zuten kontsulta soilik behin egitea, baina azkenean adostu zen beste kontsulta bat egingo zutela kontsulta bat egin eta handik bost urtera. Akordio hau Kontituzioaren aurreproiektuan aurkeztua izan zen zuzenketa gisa 1978kourtarrilaren 30ean eta aho batez onartua izan zen. Azkenik, Kontituzioak Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra barne hartu zuen; ondorioz erreferendumean, zein “aginpidedun foru-organoak” iragarri baitzuen, horrela erabakiko balitz, Nafarroa euskal autonomian sartuko litzateke.

Konstituzioa onartzeko erreferendumak Nafarroan emaitza positiboa lortu zuen. Euskal nazionalistek abstentziorako deialdia egin zuten; izan ere, haien ustez konstituzioak ez zituen beraien eskariak jasotzen. Azkenean, abstentzioa %33.37koa izan zen bi urte lehenago erreforma politikoa onartzeko egindako erreferendumean (abstentzioa %26.37) baino zazpi puntu handiagoa, non abstentziorako deialdia legeztatu gabeko alderdi ezkertiar demokratikoak egin zuen; eta hamabost puntu handiagoa 1977ko hauteskunde orokorretan egindako erreferendumarekin alderatuz (abstentzioa %17.76). Horrez gain, Espainiako multzoarena baino zerbait handiagoa izan zen (abstentzioa %32.89), baina Euskal Herriakoa baino txikiagoa (abstentzioa %55.35). 1978ko Konstituzioa erroldako gehiengoaz onartua izan zen Nafarroan %50.88arekin (%76.42 boto mesedegarri %66.63ko parte-hartzearekin).

1979ko bilakaera politikoa

Gerora, Konstituzioa berretsitakoan, Nafarroako kasuarentzat eta 1979kourtarrilaren 26an egindako dekretu baten bidez, zehaztu zen Nafarroako Parlamentua izango zela Nafarroa Eusko Kontseilu Nagusira gehitzeko eskaria egingo zuen nahiz horren aukeraketa nola egingo zen erabakiko zuen foru-organoa. Batzorde Orokorretarako eta Nafarroako Parlamenturako lehenengo hauteskundeak eta 1979ko udalerriko hauteskundeak aldi berean gertatu ziren. Behin hautatuta, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko parlamentariek beraien probintziak Kontseilu Orokorrarekin elkartzea adostu zuten bitartean, Nafarrokoek aurkakoa adostu zuten (gaia 1979ko abenduan eztabaidatu zen, Euskadiko Ezkerrak proposatuta; proposamena abenduaren 17an gaitzetsi zen Foru Erregimen Batzordean, 4 boto euskal nazionalista alderdiaren alde, 7 UCD eta UPNren aurka eta 4 abstentzio PSOEn, plenora iritsi gabe).

1982ko bilakaera politikoa

Bere aldetik, Nafarroan autonomia 1841eko Lege Hitzartuaren (Nafarroak erreinua izateari utzi) eguneratzearen bidez lortu zen, Nafarroako Foru Diputazioaren eta Gobernuaren arteko ituna izan zen, zein erabaki baitzen ez berrestea Nafarroako Foru Hobekuntzarekin 1982an.

Espainiako Konstituzioko laugarren xedapen iragankorra Nafarroako Foru Hobekuntzan garatu zen, non zehazten zen “aginpidedun foru organoa” Nafarroako Parlamentua zela (atxikimendurako erreferendumaren deialdia erabakitzeaz gain, nahiz eta Konstituzioan ez zehaztu Euskal Herriko autonomia-erkidegoaren bereizketa egiteko ekimena ere bere esku zegoen); halaber, Euskal Herriko Autonomia Estatutuan, zeinek aurreikusten zuen Nafarroa Euskal Herriko autonomia-erkidegoari atxikituko balitz, Kongresuak eta Senatuak bilera bateratuan ezarri beharko zutela ezarritako baldintzetatik zeintzuk jarri beharko lirateke Estatutuaren erreformarako, beti “aginpidedun foru organoaren” onarpena barne hartuz, estatutu berriaren onarpena lege organikoaren gisa eta azkenik, 4 probintzietan erreferenduma (ez dago legeztatuta ea onarpena 4 probintzietan bateratuta eman behar den edo bakoitza bere aldetik egin behar duen).

1978ko Sanferminak kulturan

1978ko Sanferminen oroitarria

Sanfermines 78 dokumentala

Sanfermines 78 gertakari haiei buruz 2005 urtean plazaratutako dokumentala da, Juan Gautier eta José Ángel Jiménezen zuzendaritzapean, eta 2003 urtean German Rodriguezen heriotzaren 25. urteurrenean egindako oroimen-ekitaldien haritik. 1978ko irudiak, horietako batzuk ordura arte argitaragabeak, lehen aldiz argi gertakari haiek bizi zituzten pertsonen egungo testigantzekin lotzen ditu, horien artean orduko gobernadore zibila zen Ignacio Llanorenak eta polizien buru zen Miguel Rubiorenak. Bietako inork ez du argitzen nork eman zuen zezen plazara indarrez sartzeko agindua. Ordurarte argitaragabeko irudien artean, TVE Espainako telebistak behin bakarrik emititu zituen irudiak zeuden, gerora telebistako artxiboetatik desagertu baina dokumentalerako Frantzian berreskuratu ahal izan zirenak.[18] Filmak dokumental luzemetraien zuzendaritza onenarentzako saria irabazi zuen Cádiz.doc zinemaldiko 2005eko edizioan.[19]

Oroitarria, piedra de toque

Gertakarien 30. urteurrenerako, Sanfermines 78 gogoan! taldearen eskutik, Eguzki Bideoak taldeak Oroitarria, piedra de toque dokumentala ekoiztu zuen 2008 urtean.

Erreferentziak

  • Comisión de Investigación de las Peñas de Mozos de Pamplona: Así Fue, 1978ko abuztua.
  1. 6. orro.

Beste erreferentziak

  1. (Gaztelaniaz) San Fermines 78. Rodolfo Martin Villa. Noiz kontsultatua: 2014-10-05.
  2. group=a , 3-4. orrialdeak.
  3. (Gaztelaniaz) Arrotxapeko historiaren txokoa, Semana Pro-Amnistía de 1977: Arrotxapea, tiros, piedras y barricadas.
  4. (Gaztelaniaz)Un policía y dos miembros de ETA, muertos en un tiroteo en Pamplona. El País 12/1/1978
  5. (Gaztelaniaz) «Acuchillado un subteniente de la Guardia Civil en Pamplona», El País, 1978-05-11.
  6. (Gaztelaniaz) «Falleció el subteniente de la Guardia Civil apuñalado en Pamplona», El País, 1978-05-18.
  7. (Gaztelaniaz) «Pamplona: el subteniente Eseverri estaba al frente de los incontrolados», Informaciones, 1978-06-15.
  8. (Gaztelaniaz) «Navarra, problema de Estado», La Aurora. Noiz kontsultatua: 2014-10-06.
  9. (Gaztelaniaz) «Más fiesta que política en la inauguración de los sanfermines», El País, 1978-07-07.
  10. (Gaztelaniaz) «Un muerto en violentos enfrentamientos con la policía en Pamplona», El País, 1978-07-09.
  11. abc(Gaztelaniaz) «Treinta años sin Germán», Diario de Noticias, 2008-07-08.
  12. (Gaztelaniaz)http://sanfermines78gogoan.org/?p=1664
  13. (Gaztelaniaz)http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20130416/397789/es/El-mismo-entrar-todo-igual-impunidad8
  14. (Gaztelaniaz)https://info.nodo50.org/IMG/pdf/german_rodriguez._en_memoria.pdf
  15. (Gaztelaniaz)dialnet.unirioja.es/descarga/articulo/3428059.pdf
  16. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1977/05/11/espana/232149604_850215.html
  17. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/1995/10/15/sociedad/813711625_850215.html
  18. (Gaztelaniaz) «Los Sanfermines más tristes», lavanguardia.com, 2013-07-08.
  19. (Gaztelaniaz) «El documental ‘SanFermines 78’ gana el certamen Cádiz.doc», elpais.com, 2005-09-16.

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s