2015 – AIORA GARMENDIA – Les Binks

Les Binks

Datu pertsonalak
Izen osoa James Leslie Binks
Jaio 1947ko apirilaren 5a (68 urte)
Portadown (Ipar Irlanda)
Musika
Musika tresnak Bateria
Generoa Heavy metal, Hard rock
Loturak beste musikari batzuekin Judas Priest, Roger Glover, Axis Point
Webgunea

James Leslie Binks (1947ko apirilaren 5a, Portadown, Ipar Irlanda), 1977-1979 bitartean, Judas Priest heavy metal bandako bateria izan zen musikari ipar irlandarra da. Banda hori utzi eta gero, Axis Point, Lionheart eta Tytan bandetan ere aritu da lanean, gaur egun, folk musika egiten duen Faintin’Goats banda irlandarrarekin kolaboratzen duelarik noizbehinka.[1]

Lana

1974an hasi zen Deep Purple bandaren baxu zen Roger Gloverrekin lanean, The Butterfly Ball and the Grasshopper’s Feast albumean sesio-musikaria izan zelarik. Urte berean sartu zen Ingalaterrako Fancy bandan eta Wild Thing eta Something to Remember diskoetan parte hartu zuen[2].

Gloverri esker –Sin After Sin ekoiztu zuenetako bat izan zen hau-, 1977ko martxoan, Judas Priest bandan sartzeko aukera izan zuen eta, 1978an, Stained Class eta Killing Machine albumak grabatu zituzten. 1979an, berriz, Unleashed in the East zuzenekoa etorri zen, baina, urte bereko uztailean, Killing Machine Tour sustapen bira egiten ari zirenean, banda utzi egin zuen, Dave Hollandek bere ordea hartu zuelarik. Haiekin egon zen bitartean, Beyond the Realms of Death abestiaren riff nagusia idatzi zuen, bandarekin egin zuen konposizio-lan bakarra, alegia.

Ondoren, Charlie Whitney gitarrak Axis Point bandan sartzeko aukera eman zion eta haien ekoizpenetan parte hartu zuen.

1981ean, Lionheart bandan sartu zen, Dennis Stratton (Iron Maiden bandako kide ohia) eta Jess Cox (Tygers of Pan Tang bandako kide ohia), beste batzuen artean, lagun izan zituelarik. Hala ere, urtebete besterik ez zuen honetan ere iraun, eta 1983ra arte, Tytan bandan aritu zen.

Urte asko eman zituen musikatik kanpo eta The Shackers bandarekin izan ziren bere agerpen publiko bakarrak. Egun, Faintin’ Goats folk bandarekin elkarlanean aritu ohi da noizean behin.

Diskografia

Roger Glover

  • 1974: The Butterfly Ball and the Grasshopper’s Feast

Fancy

  • 1974: Wild Thing
  • 1975: Something to Remember

Judas Priest

  • 1978: Stained Class
  • 1978: Killing Machine
  • 1979: Unleashed in the East (zuzenean)

Axis Point

  • 1979: Axis Point
  • 1980: Boast of the Town

Tytan

  • 1982: Blind Men and Fools (single)

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s