2015 – HISTORIA – 1. errekuperazioa – Prestatzen… II

Ei… Eredua jarri nahian nenbilen, baina Maialen nerbiosila daukat…

Maialen

  • Kaixo Koro,
    Galdera bat, La Granjako sarjentuen altxamendun, Maria Kristinak La Granjako  Sarjentien altxamenduan 1812ko konstituzioa onatu beharra izan zuen. Hori esatea nahikoa da?
    Eskerrikasko,
Ba… ez… Hau da apunteetan jartzen duena:
Hasieran hauxe jartzen dizu:
La Granjako sarjentuen altxamenduan 1812ko konstituzioa onartu beharra izan zuen. Bere agintaldian liberal progresistak eta moderatuak txandaka gobernatu zuten. Liberalen arteko zatiketa gero eta nabarmenagoa zen eta, baretzearren, 1837ko konstituzioa aldarrikatu zen.
Gero, berriz, hau:
Mª Kristinak aldarrikatu zuen 1837an, La Granjako Sarjentuen Altxamenduaren (1836) ondoren. Hasieran 1812ko konstituzioa aldarrikatu zuten, baina ondoren konstituzio berria egin beharra izan zuten:  1812koa eta Errege Estatutuaren erdibide bat izan zen. Gerra Karlistaren garaipena erabaki gabe dago.
Eta, bukatzeko, beste hau ere baduzu:

La Granjako sarjentuen altxamendua

  • La Granjan (hemen zegoen Maria Kristina erreginaordearen gortea)  altxatu ziren.
  • 1836→Palazioa blokeatu zuten eta bi sarjentu (Alejandro Gómez eta Juan Lucas) erreginarengana aurkeztu ziren Cadizko Konstituzioaren aldarrikapena eskatuz.
  • Erreginak konstituzio proiektu bat aurkeztuko zuela agindu zuen, baina erantzuna ez zen gustukoa izan eta bigarren komisio bat joan zitzaion, Higinio García buru. Honek lortu zuen 1812ko konstituzioaren aldarrikapena eta hurrengo egunean erreginak zin egitea.
Beraz, GARRANTZITSUA deritzot:
  • I. Karlistaldian zeudela esatea.
  • Maria Kristina zegoela erreginaorde, Isabel adinez txikia zelako.
  • Tronua ziurtatu gabe zuenez, lagun bila zebilen eta absolutistek Karlos Maria Isidroren alde egin zuten. Liberalengana hurbildu behar! Eta hauek ez zuten oso “liberal” ikusten. Horregatik derrigortu zuten konstituzio bat onartzera. Hasiera batean, 1812koa. Gero ikusi zuten, eguneratu beharrean izango zirela eta 1837koa aldarrikatu beharko du.

Azken laburpen hau gustatu al zaizu?

Orain arte, eredua jarri behar dut-eta!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s