2015 – ENPRESA – 1. ebaluazioa – Dudak VIII

Maialen

  • Kontrol-funtzioa ez dut oso ondo ulertzen esplikatuko zenidake mesedez? 

Aupa, Maialen! Tarde pero seguro! Banator!

KONTROL FUNTZIOA

  • Def: Dena planifikatu bezala irteten dela egiaztatzea
  • Kontrol-etapak:
    • Estandar batzuk zehaztu, neurri batzuk. Normala zer den zehaztu.
    • Jarduerak neurtu. Estandarrak zehaztuta, zer lortu da neurtzea?
    • Desbideratzeak zuzendu.
  • Kontrol-teknikak:
    • Auditoria:
      • Plangintza egiaztatu eta baliabideen errentagarritasuna aztertu. Plangintza hobetzeko aholkuak eman.
      • Motak: Bane auditoria eta Kanpo auditoria. Kontuen auditoria eta Auditoria operatiboa.
      • Nork egin? Gaitasun tekniko egokia eta auditore-titulu ofiziala dituen pertsona batek edo gehiagok.
    • Aurrekontuen kontrola: Plangintzen adierazitako zenbatekoa betetzen dela kontrolatuko du.
    • Estatistika: Arazo baten datu historikoak aztertu, ondorioak atera eta iragarpenak egiteko aukera ematen du.

Maialen

  • Kaixo Koro, Adam Smithen ez daukar argi zer ikasi behar den pragrafillo hori edo ondoko gogoan izan hori.

Iepa, neska… Nik bai ez dakidala zertaz ari zaren… Adam Smith, esku ikustezina, estatuak ez du ekonomian parte hartu behar… Buruz ari naiz… Ez dakit seguru nun jartzen duen hori…

Maialen

  • Kaixo Koro, 
    Organigrametan, sailkapena xedearena hedadurarena eta edukiarenak ikasi behar dira ed nahikoa da formak ikasita?

Iepa berriro! Formak ikasita nahikoa

Maider

  • Kaixo Koro!

1.2B puntua galdera bezala ez dela sartzen esan duzu, baina kontzeptu motzak baietz. Horrekin zer esan nahi duzu, teoriak ez dituzula sartuko eta adibidez, esternalizazio bezelako kontzeptuak ikasi behar direla edo teoriaren bat sartuko duzula? Teoria Neoklasikoan Adam Smith eta esku ezkutua aipatzen direnez, garrantzitsua denaren zalantza sortu zait.

Esakto!

Aiora

Gauza batzuk galdetu nahi nizkizuke:
  • Ez dut ulertzen zer den balio katea. Esplikatuko zenidake?
  • Nik apunteetan etika negozioetan ez zaizula interesatzen dut apuntatuta. Hori horrela da ala konfunditu egin nintzen?
  • 3.4 A nola galdetuko zenuke? Hau da, kontuan hartu behar diren faktore guztiak jarri beharko genituzke?
  • Tribututuak eta tributu motak zei zergak eta zerga motak nola galdetuko zenituzke?
  • Zergak eta zerga motak: Elementuak kontzeptu bidez edo galdera normal gixa? 
  • Problemak egiteko garaian hartu behar den zergen araberako % zuk jarriko diguzu?
Buenoooo! Kosasprofundas!
BALIO-KATEA
  • Tresna analitikoa.
  • Jarduera batek zer balio eransten dion azken produktuari eta zein kostu.
  • Lehia-abantaila lortzeko iturriak identifikatu nahi ditu eta enpresaren garapenerako lehia-estrategia egokienak zeintzuk diren zehaztu.
ETIKA NEGOZIOETAN
  • Nik ez daukat ezer ofizialik apuntatuta, baina… ordu hauetan… Asko interesatzen zait etika negozioetan, baina ez dut azterketan galdetuko.
  • De paso… Horren aurrean dagoen BALANTZE SOZIALA ere salta dezakezue..
3.4.A.
  • Era askotara… baina  ez dut galdetu. 3.4.C. galderako bi mota galdetu ditut eta kitto!
TRIBUTUK ETA TRIBUTU MOTAK
  • Horietako bat jarriko dut eta zuek esplikatu eta adibideak jarri behar dituzue

ZERGAK ETA ZERGA MOTAK

  • Lo mismo, baina nik esandako atalak esan beharko dituzue.

BURUKETAK

  • Ez, hombre! Zuek badakizue, jada, zein % diren! Gelaren estilokoak esan dut!

Aitziber

Kaixo Koro! barkatuko diazu baina oraingoan hainbat galdera dauzkat amaitzeko…

  • 1.5; 2.2; eta 3.7 puntuetan denetan daukagu jarrita A eta B ez dela sartzen, baina beren sarrera ikasi behar da?
  • 1.3 puntuan esan zenuen kontzeptu batenbat sartzea posible zela, baina bertan  agertzen diren autoreak jakin behar dira?
  •  Zergen taulako, BEZaren zerga-tasen desberdintasunak ez ditut oso ondo ulertzen, izan ere %4ean elikagai batzuk sartzen dira, eta %10ean beste batzuk ere bai, adibidez.
  • 2.3.C puntuan nahikoa da antolakuntza-egituraren ereduak jakitea? 
  • Eta bostgarren puntuan enpresei buruzko txostenaz gain zer da garrantzitsua?

1.5., 2.2. eta 3.7.-SARRERAK

  • Ba… ez daukat ezezkorik jarrita, baina…, egia esan, ez dut galdetu…

1.3.

  • Aiora eta beste batzuei jarri diedan bezala, “Vaya! Ez dut ezer asko argitu… Aiora, galdera hori ez dut egingo, baina alboetan dauden kontzeptu motzak bai. Ulertuta?”. Hau 1.2.B. eta 1.3.A. puntuei dagokie. ALBOAN DAGOENA, bale?

BEZ

  • Elikagai orokorrak %10. Premia berezikoak (barazki, ogi, esne, fruitu…) %4. A proposito, begano eta alergikoentzakoak?

2.3.C. ANTOLAKUNTZA FORMALA

  • Beno… Ez daukat horrelakorik jarrita… Uste dut ez dudala beste ezer galdetu…

5. GAIA

  • Imajino ke pasobrevivir, nahikoa…

Ane

  • Kaixo Koro! Galdera bat, enpresa motatan guztiak ikasi behar dira?

Berez, bai… ez?

Maider

  • Atsalde on Koro!

Gauza bat, 2.gaieko organigramatan, bakoitzan itsura jakitekin nahikoa da edo barrun gauzak idatzi beharra die? (hornikuntza-arloko zuzendaritza, etab.)

Neskaaaa! Irudia hartu eta EDOZEIN enpresatan aplikatzeko balio beharko luke!

Maider

  • Apa Koro!
    Galdera bat: 4.gaian zergako kuadrotik bakarra galdetuko dezu edo bat baino gehiago?
  • Gauza bat, 4.gaian tributuetan Tasa eta Kontribuzioak ulertzen det ze helburutarako  diren baina, bakoitza nun aplikatzen da? eta kontribuzioan zer esan nahi du “ondasunak baliohanditzea zergapetzen du” esaldiak?
ZERGAK: Banoa begiratzera…  Zergako koadrotik BAKARRA dago.
TRIBUTU-TASA-KONTRIBUZIO: Ba adibideak dituzu hor, ez? Tasa-EHUko matrikula, Kontribuzio-Zaborrak, Zergak-Ikasi ditugun guztiak… Hori da galdetzen duzuna?
“Zerbitzu publiko bati esker ondasunak baliohanditzea”: Etxeak egitea ondo dago, baina urbanizazio-lanak ere egin beharko zaizkio: espaloi, parkezito… edo basurak jaso… Hori dena orokorrean egiten da, basura bota edo ez bota, espaloia erabili edo ez erabili…, baina denontzako onura da.
Bale?

Maialen

Hurrengo postean erantzun beharko dizut… Galderak ikusi ditut eta apunte osoak galdetzen ote dizkidazun susmoa daukat… Orain arte! Hurrengo postean!

Ondo segi eta gero arte!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s