2014-15 – ADEL Ben Miloud – Cubanaren 455 hegaldia

Cubanaren 455 hegaldia
Worldways Canada Douglas DC-8 at London Gatwick Airport in June 1983.jpg
Erori zenaren antzeko hegazkina
Hondamenaren laburpena
Data 1976ko urriaren 6a
Tokia Bridgetown, Barbados Seawellgo aireportutik 8 km-ra
Heriotzak 73
Hegazkin mota Douglas DC-8
Jatorria Georgetown, Guyana
Helmuga Habana
Hondamendiaren arrazoia Atentatu terrorista: 2 bonba

Cubanaren 455 hegaldiak, Barbados uhartetik Jamaikara zihoanak, Kubako hiriburua zuen helmuga, Habana, eta eraso terrorista batean suntsitu zuten 1976ko urriaren 6an. AEBn egindako Douglas DC-8 hegazkinean zeuden 73 pertsonak hil ziren garaiko eraso terrorista bortitzenenan. Eraso hartan, bi lehergailu erabili zituzten, dinamita edo C-4 lehergailua, alegia.

Ondorengo ebidentziek kubatar atzerriratuen iraultzaren aurkari ziren kideak eta CIA-rekin zerikusia zutenak zirela erakutsi zuten eta Venezuelako polizia sekretuaren kideak ere baziren tartean (Dirección de los Servicios de Inteligencia y Prevención, DISIP). Nazioartean oihartzun politikoak ere izan zituen, Kubako gobernuak AEBetakoa salatu baitzuen.

2005ean desklasifikatutako CIA-ren dokumentu batzuen arabera, baziren atzerriratutako kubatar terroristen planak bonbaz eraso nahi zietenak Cubanako hegazkinen bati[1].

Lau gizon hartu zituzten atxilo eta Venezuelan egin zitzaien epaiketa: Freddy Lugo eta Hernán Ricardo Lozanori 20 urterako kartzela-zigorra esleitu zitzaien, baina Orlando Bosch aske utzi zuten nahikoa frogarik ez zegoelako. Luis Posada Carriles, berriz, 8 urtez egon zen kartzelan, sententzia baten zain, baina ihes egitea lortu zuen. AEBetara joan zen eta han hartu zuten atxilo, legalitatetik at sartu zelako lurraldean; 2007ko apirilaren 19an askatu zuten.

Atentatua

1976ko urriaren 6an, Cubanaren 455 hegaldia Guyanatik abiatu zen Habanarantz, TrinidadBarbadosJamaika bidea zuelarik. Baina hegazkinak ez zuen Kingstonera iristea ere lortu, 17:24etan, Seaweleko aireportutik irten eta 9 minutura, 18.000 oineko altueran zihoanean, atzeko komunean ezkutatuta zegoen lehergailu batek eztanda egin zuenean.

Hegaldiko kapitaina Wilfredo Perez Perez zen eta honako mezu hau zabaldu zuen irratitik kontrol-dorrera:

« Eztanda bat izan dugu hegazkinean, ziztu bizian ari gara altura galtzen!… Sua dugu! Lurra hartu beharrean gara! Larrialdia![2]  »

Hegazkinak jaitsiera bizkor bati ekin zion, pilotuek hegazkina Seawelwko aireportura eramateko alferrikako saiakerak egiten zuten bitartean. Bigarren lehergailu batek egin zuen eztanda ondorengo minutuetan eta, azkenean, hegazkina bertan apurtu zen. Lur hartzea ezinezkoa ikusita, badirudi kapitainak Atlantikorantz bideratu zuela hegazkina, inguruko hondartzetako jendea arriskuan ez jartzearren.

73 pertsona hil ziren, 48 bidaiari eta 25 tripulazioko kide. 57 Kubakoak ziren, 11 Guyanakoak eta 5 Ipar Koreakoak. 24 Kubako esgrimako ekipo Nazionaleko kideak ziren, Erdialdeko Amerika eta Karibeko Txapelketan urrezko dominak irabazi eta gero etxera zetozenak. Asko 20 urtera ez ziren iristen. Kubako funtzionariak ere baziren tartean: Kiroletako goi mailako kargua zuen Manuel Permuy Hernández, Arrantzaren inguruko buruzagi zen Jorge de la Nuez Suárez, Arma-kiroletakoen komisionadoa zen Alfonso González edo Barne Ministerioko agentea zen Domingo Chacón Coello. Gainera, Guyanako bidaiarien artean, 18 eta 19 urteko medikuntza ikasleak zeuden eta baita Hegoamerikako diplomatiko baten emaztea ere. Iparkorearrak, berriz, Kim Il Sungen funtzionariak ziren eta kamara bat.

Epaiketak

Gertakizunaren ondoren, ordu pare batera Freddy Lugo eta Hernán Ricardo Lozano hartu zituzten atxilo. Trinidaden hartu zuten hegazkina eta Kubarantz zihoazen, baina Barbadosen geratu ziren eta abiapuntura itzuli. Gainera, Ricardo lehen nortasun faltsu baten azpian gordeta bidaiatzen ibilitakoa zen, José Vázquez García izenpean. Lugo eta Ricardok Luis Posada Carrilesesn aginduetara aritu zirela aitortu zuten eta Orlando Bosch ere inplikatu zuten ekintzetan.

1976ko urriaren 14an, bi horiek ere atxilotu zituzten Caracasen. Armak, lehergailuak eta irrati-transmisore bat harrapatu zizkieten. Handik astebetera, Barbados, Kuba, Guyana, Trinidad eta Tobago eta Venezuelako funtzionarioen artean, salatutakoak hangoak zirenez, epaiketa Venezuelan egiteko erabakia hartu zuten eta hara deportatu zituzten Lugo eta Ricardo.

1977ko abuztuaren 25ean, tribunal militar batera deribatu zuten auzia, traizio salaketapean, baina 1980eko irailean, Venezuelako epaile militarrak aske utzi zituen. Fiskalak apelatu zuen foro egokia ez zelako izan, salatutakoak ez baitziren militarrak une hartan eta hilketa hura ez zuen tribunal militar batean epaitzekoa izan behar.

Horrela, 1985eko abuztuaren 8an, Lugo eta Ricardori 20 urteko kartzela-zigorra esleitu zioten. Orlando Bosch Ávila, berriz, aske geratu zen, nahikoa froga ez zutelako eskuratu eta Posada Carrilesek ihes egin zuen kartzelatik sententzia iragarri behar zuteneko bezperan[3]. Kubatar atzerriratu hau, Venezuelan naziotasuna hartutakoa, Venezuelako Inteligentzia Zerbitzuen Zuzendaritzako kontrainteligentzia zuzendaria izandakoa zen 1967 eta 1974 artean eta CIA-rekin ere lotuta zegoen, 1974an utzi zuen arte, baina noizik behin egoten jarraitzen zuen haiekin.

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s