2015 – HISTORIA – OHIKOA – Dudillas

Kaixo! Zer moduz ari zarete? Ari naiz zuek egiten dituzuen galdera batzuk ikusten… Batzuei ez dizuet kasorik egin, masomenos galdera azterketan jarri dudan delako…, baina batzuk erantzuteko modukoak ere ikusten ari naiz orain… Ea ba!

Iker

UCD alderdiaren desegitea(202.orria) esplikatu mesedez eta baita ere Amaierako krisia(203.orria).

Ba… hementxe doaz!

UCD alderdiaren desegitea
  • Autonomiak: 79-83 tarte horretan egin ziren 17 autonomien gehiengoa. UCD ez zen eroso sentitu eta posizioak galtzen zihoan erkidego gehienetan.
  • Andaluzia aurrekoaren adibide garbia: UCDk abstentzioa eskatu zuen autonomiarako erreferendumean. Erdiak baino gehiago hartu zuen parte eta gehienak alde.
  • Katalunia eta EH: Pujol (CiU) eta Garaikoetxea (EAJ) garaile. UCD eta gainontzeko alderdi estatalek emaitza txarrak.
  •  LOAPA: Hitzarmena UCD eta PSOEren artean. Ley Orgánica de Armonización del Proceso de Autononomías esan nahi du eta nolabaiteko antzekotasuna lortzeko xedea du. Armonizazioa esaten du. Gero puntu hau galdetzen didazunez, zertxobait luzatu egin beharko zenuke gero etorriko zenarekin: Katalunian eta EHn lege hau konstituzioaren aurka zihoala salatu zuten eta onartu egin zitzaien.
  • Galizia: UCD gaizki dabil. AP, berriz, ondo.
  • Bereizgarriak: UCD koalizioa da eta bere barruak estilo ezberdineko jendea dago. Ikuspegi ezberdinak dituzte hainbat arazoekiko: eliza, dibortzioa… eta, tanto discutir, UCD ahultzen doa.
  • Tirabirak:
    • Bigarren Irakaskuntza
    • Dibortzio legea
    • NATO edo OTAN
  • Botere nahi handia zegoen UCD barnean, pentsamentu ezberdina baino gehiago.
Amaierako krisia
  • Calvo Soteloren gobernuak Suarezen jarraipena nahi du: kontsentsua. Baina… liskar asko zegoen han!
  • UCD-PSOE artean:
    • LOAPA: aurreko galderan erantzun dizuna da jarri behar duzuna. Ley Orgánica de Armonizazión del Proceso de Autonomías. Autonomiak berdintzeko saioa izan zela, nazionalistek salatu zutela inkonstituzionala zela esanez… eta Auzitegi konstituzionalak arrazoia eman ziela hauei.
    • 23F gertatu zen Calvo Sotelo jarri behar zenean. Porrota izan zen eta atxilotutako batzuk zeuden. Haien zigorrak jarri behar ziren orain.
    • Lehen NATO edo OTAN aipatu dugu UCD barnean zeuden liskarren artean. PSOErekin ere eztabaida hauek izango dira. Azkenean, sartu egingo dira, baina PSOE ez dago ados eta, agintera iritsiko balitz, aterako zirela agindu zuen. (ke luego no se kunplirá, baina beno!)
  • Gai arazotsuak:
    • Lehen esan bezala, UCDri tokatu zitzaion autonomia estatutu gehienak onartzea. Calvo Soteloren garaian, batez ere!
    • Dibortzio legea atera zen, azkenean. Muxo lio beraien artean hau onartzeko!
    • Koltza olioa. Ez zen UCDren erru zuzena, baina larrialdi handia izan zen eta geldi samar etorri zen erantzuna. Laculpaesdelgobierno esateko aitzakia…
  • Suárez UCDtik alde eginda zegoen, baina, orain, alderdi berri bat egingo du: CDS (Igualitokeelanterior, a propósito! No rasca ná!). Lehen esan bezala, agindu nahia! Calvo Sotelok ezin du ezer kontrolatu eta hauteskunde berriak antolatu beharko ditu…

Amaia

Kaixo Koro!! Galdera bat legen galdetzeakon esan zenun Euskal probintzietakoa ta Ley paccionada ebai ikasteko?

Ez ez! Oraingoan ez! 1839koa eta 1976koarekin baketxuta! Horietako bat!

Gaur 21:00ak aldera, azken posta, bale? Dudarik badago, hemen utzi…

Asko ikasi!

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s