2015 – ITSASO GARMENDIA – Jeff Buckley

Wikipedia(e)tik
Jeff Buckley
Jeff Buckley

Datu pertsonalak
Izen osoa Jeffrey Scott Buckley
Ezizena Scott “Scottie” Moorhead
Jaio 1966koazaroaren 17a
Anaheim, Kalifornia ( AEB)
Hil 1997komaiatzaren 29a (30 urte)
Musika
Musika tresnak gitarra, ahotsa
Generoa Folk, Rock Alternativo
Loturak beste musikari batzuekin
Webgunea www.jeffbuckley.com

Jeffrey Scott “Jeff” Bucley (Anaheim, Kalifornia (AEB), 1966koazaroaren 17aMemphis, Tennessee (AEB), 1997komaiatzaren 29a) garai guztitako ahotsik ederrenetako kontsideratuta dagoen abeslari eta konpositore estatubatuarra izan zeneta bere 4 oktaba eta erdiko ahots rango boteretsuak maixuaren ohoreak eman ohi dizkio. 1994an grabatu zuen Grace, lehen eta bakarra izango zen estudio albuma eta garai guztitako maixulan kontsideratzen dena. Ospearen gailurrean, itota hil zen Wolf ibaian, Memphis inguruan, Tennesseen,

Biografia

Jeffrey Scott “Jeff” Bucley Anaheimen jaio zen, Kalifornian (AEB), 1966koazaroaren 17an. Aita Tim Buckley konpositorea izan zuen, 60ko hamarkada bukaeran ospe handia lortu zuten folk eta jazz diskak argitaratu zituen. Ama, berriz, panamar jatorriko Mary Guibert izan zuen eta honen gurasoak Corketik zetozen irlandar inmigranteak ziren. Buckley ama eta Ron Moorhead aitaordearekin hezi zen, Kaliforniako hegoaldean, Orangeko konderrian gora eta behera ibili zelarik. Corey Moorhead anaiaordea izan zuen eta bere lehen semeari Jeffrey James izena eman zion Buckleyren omenez. Txikitan, “Scottie” Moorhead deitzen zioten, baina, aita ezagutu zuenean (ez zuen gehiago ikusi), etxean Scottie deitzen jarraitu bazuten ere, jaiotzezko Jeff izena hartzea erabaki zuen[1].

Hastapenak

18 urte zituen Los Angelesera lekualdatu zenean eta Musician’s Instituten graduatu zen bi urteko ikastaroan. Han lagun asko egin bazuen ere, Buckleyk ez omen zuen ezer asko aurreratu, baina haren ukitua hartu zuten berak parte hartu zuen bandek, Shinehead reggae bandak, adibidez, edo beste batzuk, artista honek gitarra jo besterik ez bazuen egiten ere. Bere ahotsaren edertasuna agertu gabe zegoen oraindik.

1990ean, Buckley New Yorkera joan zen eta 1991ko emanaldi batean debutatu zuen abeslari lanetan, St. Ann-go elizan Tim Buckley-ri (aitari) -eta ordaindu gabe- egin zitzaion omenaldian. I Never Asked To Be Your Mountain abestu zuen Gary Lucas gitarra lagun eta Once I Was abestu zuen a capella, auditorioa aho zabalik utzi zuelarik[2].

Laster hasi zen Buckley ohiko izaten bakarlari lanean Greenwich Village-eko Sin-é lokalean eta hantxe ezagutu zuten Columbia Recordseko exekutiboek. 1993an, Columbiak 4 abestiko EP-a argitaratu zion.

Grace

Buckleyk Gary Lucas gitarra esperimentalarekin eta bere banda zen Gods and Monsters-ekin jo zuen.

1994an, Buckleyk lehen diska izango zena, Grace, argitaratu zuen. 10 abestik osatu zuten hura eta poliki samar salduz joan zen. Hala ere, album hark oso kritika onak jaso zituen, bai kritikoen aldetik eta baita beste musiko batzuen aldetik ere, Jimmy Page, Robert Plant, Bob Dylan, Thom Yorke, Neil Peart edo Paul McCartney tarteko. Askorentzat, Leonard CohenenHallelujah abestia ez du inork hain ondo abestu eta Buckleyren bertsioa da ziurrenik ezagunena.

Lehen diskaren argitalpenak arrakasta handia lortu zuen eta Buckleyk 2 urteko bira egin zuen munduan zehar. Diskografikarekin ez zituen harreman erosoak mantentzen eta, bira oso nekutsua bazen ere, nolabaiteko independentzia ematen zion harrekiko.

1995ean, kontzertua eskaini zuen Parisko Olympian. Édith Piaf abeslariari ospea eman zion antzokiko emanaldi hura Buckley-ren karreran eskainiko zuen hoberena izan zen askoren iritziz.

Phantom solo tour izeneko bira etorri zen gero. 1996ko abenduan eman zion hasiera eta ezizen ezberdinak erabili zituen:Father Demo, Jaime de Cevallos, Topless America, Smackcrobiotic, The Halfspeeds, Crackrobats edo Martha and the Nicotines. Internet bidez justifikatu zuen bira misteriotsu haren nondik-norakoa, faltan botatzen baitzuen lokal txikietan jotzen zueneko hasierako izaera anonimoa:

« Izan zen kafetegi batera iritsi eta nahi nuena egiten nuen garaia, musika jo, musika egiten ikasi, niretzako zuen garrantzia esploratu… hau da, ezagutzen ez ninduten entzuleek aspertu edo liluratu egiten nituenean ere, ondo pasa. Erratu nezakeen, arriska nintekeen, errenditu ere bai. Lan egiteko inguru honen bila aritu naiz lanean, baina, freskura hura galdu dudanean, faltan botatzen dut… eta erreklamatu nahi dut.[3]  »

Buckleyk cover ezberdinak egin zituen bere karreran zehar, gustuko zituen artistekin: Bob Dylan, The Smiths, Siouxsie Sioux,4 Leonard Cohen, Bad Brains edo MC5 beste batzuen artean.

Heriotza

Agian ez dugu sekula jakingo Buckley istripuz hil zen ala, desoreka bipolarra medio, bere buruaz beste egin zuen. David Brownek idatzitako Dream Brother biografia eta 2002anBBCk emandako dokumentala ditugu iturri nagusi 1997komaiatzaren 29ko gau tamalgarri haren berri izateko. Horien arabera, Jeffek denbora behar zuen bakarrik egoteko eta bere hasierako musikara itzultzeko. Grifters bandako Dave Shousek Memphisko Easly McCain grabazio estudioez hitz egin zion eta hortxe ikusi zuen aukera. Etxe bat alokatu zuen han eta gitarra eta ekipo xume bat eraman zituen lanerako. Ez zuen entretenitu nahi.

Ondo atera zitzaion eta 4 tema berri grabatu zituen eta bandari bidali. Konpainiako ekoizleak oso gustura zeuden etaMemphisera joateko prestatu ziren, material berri hartan elkarrekin lan egiteko. My Sweetheart The Drunk izena eramango zuen; 1997komaiatzaren 29ko gauan bertan etorriko ziren gainontzeko banda kideak, lanari hasiera emateko xedean[4].

Normalean, Gene Bowen managerrak laguntzen zion leku batetik bestera, edozein arazori ekidin asmoz, baina gau hartan, Keith Fotirekin atera zen Jeff. John Lennon eta Jane’s Addiction entzuten ibili ziren hirian zehar eta, bandaren zain, entsegu tokira joan nahi izan zutenean, galduta zeudela ikusi zuten. Ordubete eman zuten Young Avenue-ra iristeko ahaleginetan eta alferrik. Boweni deitzeko erabakia hartu zuten, bidearen berri galdetzeko, baina ezin izan zuten harekin konektatu, aireportura joana baitzen, gainontzeko musikoen bila. Badirudi une horretan bururatu zitzaiola Buckleyri, Wolf ibai ondoan gitarra jo eta musika entzuten jarraitzea.

Ibaia ez zen bainurako egokia, baina ez zegoen arriskuaz abisatzen zuen kartelik. Foti gitarra jotzen ari zen bitartean, Jeffek grabagailua hartu eta ibai ondoan joan zen ibiltzen, aparailua uretatik gertu samar utzi zuelarik. Gaueko 21:00ak ziren eta inork ezin du Buckley uretan zergatik sartu zen ulertzen. Jantzita goitik behera, botak eta guzti, ibaian barrean sartzen joan zen Led ZeppelinenWhole Lotta Love kantatzen zuen bitartean. Une batean, Foti grabagailua erretiratzea joan zen, ontzi batek olatua eragin eta bustitzeko arriskuan zegoelako eta, begirada jaso zuenean, Jeff ez zen inon ageri[5].

5 egunen buruan, Buckleyren hilotz bilutsia agertu zen Beale Streeten bukaeran eta zilborrean zeraman piercingak lagundu zuen identifikatzen. Autopsiak ez zuen alkohola edi drogen presentziarik agertu.

Heriotzaren berria kolpe galanta izan zen musikaren unibertsoan eta berehala legenda bilakatu zen.

Buckley hil eta gero, bigarren albumerako grabatuta zeuden abesti batzuk argitaratu eta Sketches for My Sweetheart the Drunk izena eman zitzaion lanari. Beste 3 diska ere argitaratu dira zuzeneko materialarekin eta Chicagon emandako kontzertuaren DVDa ere bai.

Asko dira maixu kontsideratu duten musikariak. Horrela dio Elvis Costellok:

« Jeff Buckleyk hartzen zuen abestia bere egiten zuen, dotoretuz erabat, oso gutxik egin dezaketen bezala</ref>  »

 

Diskografia

Estudio albumak

  • 1994Grace
  • 1998Sketches for My Sweetheart the Drunk (hil eta gero)

Zuzenekoak

  • 2000Mystery White Boy
  • 2001Live a L’Olympia
  • 2003Live at Sin-é (Legacy Edition)

EP-ak

  • 1993Live at Sin-é
  • 1995Live from the Bataclan
  • 2002The Grace EP

Bildumak

  • 2002Songs To No One 1991-1992 (Gary Lucasekin)
  • 2007So Real: Songs from Jeff Buckley
  • 2011The Jeff Buckley Collection

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s