2015 – JANIRE GONZÁLEZ – Arthur Guinness

Arthur Guinness
Arthur Guinness
Datu pertsonalak
Jaio 1725
Celbridge (Irlanda)
Hil 1803ko urtarrilaren 23an (78 urte)
Dublín (Irlanda)
Bikotekidea(k) Olivia Whitmore
Guinness Garagardotegi ospetsuaren sortzailea

Sir Arthur Guinness (Celbridge, Irlanda,17251803) garagardogile garrantzitsu bat izan zen, Guinness Konpainiaren sortzailea, hasieran Arthur Guinness’s St. James’s Gate Brewery izena zuena. Guinness markaren istorioa mundu osoan ospetsu den Guinness World Records (Errekorren Guinness Liburua)liburuaren istorioa ere bada.

Guinnessek garagardo lantegi bat sortu zuenLeixlipen, Kildareko konderrian, 1755an. Bost urte geroago, fabrika bere anaiaren kargu utzi eta fabrika berrira joan zen, Dublingo St. James’s Gate Brewery-era, 1759. urteko amaiera aldera.

1797 eta 1799 urteen bitartean, negozioak zabalkunde nabaria izan zuen. Ordutik aurrera, Porter motako garagardoa bakarrik ekoiztu zuen eta Purser familiako kideak bakarrik hartu zituen langile, hauek 1770eko hamarkadan, era honetako garagardotegietan lan eginak zeudela eta, Londresen. XIX. mendean, Purser familia garagardotegiaren kide edo sozio bilakatuko zen.

Biografia

Guinness Celbridgen jaio zen 1725ean. Aita Casheleko artzapezpikua zen Arthur Price doktorearen etxezaina zen eta etxaldeko langileek garagardoa ekoizten zuten. 1752an, Price hil egin zen eta 100 £ utzi zituen bi Guinnessentzat, aita eta semearentzat alegia (garai hartan diru dezente zen hori) eta, 1756an, Guinness gazteak Leixlipen, Co Kildare, garagardo fabrika bat alokatzeko aukera izan zuen. Hiru urte geroago, lantegia anaia gaztearen esku utzi eta beste baten ardura hartu zuen, Dublinen, St. Jamesen. Garagardoa ekoizten hasi zen eta, 8 urteren buruan, Dublingo garagardo ekoizleen maixu izan zen.

1761ean Arthur Guinness Olivia Whitmorekin ezkondu zen St. Mary elizan. Bikoteak 21 seme-alaba izan zituen, horietatik 10 bakarrik lortu bazuten ere heldutasunera iristea.

1778an, Guinness Porter garagardoa deritzona ekoizten hasi zen, garagar tostatua duen garagardo iluna. Londresko zamalariak izan ziren lehen kontsumitzaileak eta Irlandarazabaldu zen gero. 1799an, ekoizpena aldatu eta Napoleondar gerren garaian, garagardo beltzaren salmenta hirukoiztu egin zen eta St. James’s Gate Breweryk gero eta arrakasta gehiago zuen.

Pixkanaka, 3 semeek hartu zuten enpresaren kontrola eta gaur Dublingo auzoa den Drumcondrako Beaumont etxean eman zituen azken urteak. 1803ko urtarrilaren 23an, 78 urte zituenean, Arthur Guinnes hil egin zen. 20.000 kupeleko ekoizpenera iritsita zegoen, jada, eta 25.000 £-ko ondarea utzi zien seme-alabei (gaur egun, 865.000 £ izan daitezkeenak).

Alokairu kontratu xelebrea

1759ko abenduaren 31n, Arthur Guinnes izeneko enpresario ausarta Dublingo St. Jamesen kokatuta zegoen garagardotegi zahar batean sartu zen. 9.000 urterako kontratoa sinatu berria zuen, 45 libera urteko ordainduko zituelarik.

Garai hartan, Irlandan whiskya eta gina edateko ohitura zabalduta bazegoen ere, ez zen hori gertatzen garagardoarekin. Hori horrela bazen ere, garagardotegiak Irlandako industria emankorrenetakoak izan ziren. Gainera, Arthur Guinnessek atera zuen garagardoa berria zen eta garagar tostatu hark emanten zion iluntasunak edari ezberdina bilakatzen zuen.Londrestik zetorren Porter motako garagardoa eta Dublinera inportatu zuten bertako garagardoei aurrea hartuz.

1825ean, Stout Guinness atzerrira eramaten zuten, jada, eta, 1838an, Arthur Guinness’s St. James’s Gate Brewery Irlandako garagardotegi handiena zen.

1881n, urteko ekoizpena milioi barrika baino handiagoa zen eta, 1914an, munduko garagardotegi handienaren jabe ziren.

Guinness fabrikak munduko 35 herrialdeetan zehar zabaltzen dira, baina St. Jamesen ekoiztutako hasierako zapore hura mantentzen dute oraindik.

Ikusi

Kanpo Loturak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s