2015 – NATALE IRASTORZA – Kristal hautsien gaua

Municheko sinagoa Kristallnachten ondoren

Kristal hautsien gaua (alemanez: Kristallnacht)1938ko azaroaren 9tik 10erako gauean Alemanianeta Austrian izan ziren gertaerei deritze. Alemaniako agintaritzak zirkinik ere egin gabe, SA Asalto Tropek eta herritar zibilen artean, herrialde guztiko hiritar judutarren aurkako indarkeria ekintzak gauzatu ziren eta, askorentzat, Holokaustoaren lehen pausoa izan zen.

Naziek 1938ko azaroaren 7an Herschel Grynszpan judu gazteak Parisko alemaniar enbaxadan Ernst vom Rath idazkaria hil zuelako bat-bateko erreakzioa izan zela argudiatu zuten, baina pogromoak Reicharen kantzelaria zen Adolf Hitler berak agindu zituen eta Joseph Goebbelsek, berriz, antolatu, Sturmabteilung (SA), Schutzstaffel (SS) eta Gazte Hitleriarrak, Sicherheitsdienst (SD), Gestapo eta beste polizia indarren laguntzaz, burutu zituztelarik.

Pogromoen xedea, herri osoko sinagogaz gain, hiritar juduak eta bere ondasunak ziren. Kaleak juduen jabetzeko denda eta edifizioen kristalez estali ziren, 91 judu, behintzat, erail zituzten eta beste 30.000 atxilo hartu eta Sachsenhausen, Buchenwald eta Dachaukokontzentrazio-esparruetara deportatuak izan ziren. Juduen etxe, ospital eta eskolak sakeatu eta birrindu zituzten, mazokadaka eraitsiz. 1.000 sinagoga baino gehiago erre zituzten -95Vienan– eta 7.000 denda baino gehiago ere bai.

Kristallnacht deritzonaren ondoren, juduenganako jazarpen politiko eta ekonomiko itzela etorri zen, historialariek Alemania naziaren politika arrazistaren atal kontsideratzen dutena eta Azken Soluzioa eta Holokaustoaren aurrekari.

Aurrerakiak

Jazarpen eta neurri antisemitak

Antisemitismoa Alemanian eta alderdi naziak eginiko boikota. Horrela dio pankartak:Alemaniarrak, defenda zaitezte! Ez erosi juden dendetan!, 1933koapirilaren 1a

1920ko hamarkadan, judutar alemaniar gehienak gizarte alemaniarrera guztiz eginak zeudela esan zitekeen; lur eta itsas armadetan parte hartu zuten eta zientzia, kultura eta industrian lagundu zuten, baina, hala ere, juduen aurkako bortxa naziek boterea hartu baino lehen ere bazen.

Propaganda naziak barruko arerio gisa seinalatu zituenAlemaniako biztanleriaren %0,76a osatzen zuten 600.000 judutarrak eta I. Mundu Gerraren porrota edo 1920ko hiperinflazioa edo Depresio Handiarenerantzule egin zituen.

19221923ko hiperinflazio garaian gertatu zen Scheunenvierteleko pogromoa, Berlinen. 1931n, SA-ko lider eta, geroago, poliziaburu izango zen Wol-Heinrich von Helldorfek antolatu zituen Kurfürstendammekopogromoak, Berlinen.

1920ko otsailaren 24an idatzitako NSDAP (Alemaniako Langile Alderdi Nazionalsozialista) alderdiaren programak zera zioen:

« Hiritarrak odol anaiak izan daitezke soilik (Volksgenosse). […] Judua ezin daiteke odol anaia izan  »

Mein Kampf lanean, Hitlerrek behin baino gehiagotan aitatzen du judurik gabeko Alemania baten desioa (judenfrei). 1933az geroztik, naziak agintera iristean, judutarrak politika antisemitaren biktima izango ziren.

1933ko urtarrilaren 30ean Paul von Hindenburg lehendakariak Adolf Hitler Alemaniakokantzelari izendatu eta Reichstagak nozitutako sutearen ondoren diktadoreak erabateko agintea hartu bezain pronto, biztanleria judutarren bizi baldintzak aldatzen hasi ziren[1][2].

Diskriminazio hau Hitlerrek agindutako juduen negozioi eginiko boikotean islatu zen bereziki, Julius Streicherrek antolatu eta, 1933ko apirilaren 1ean, SAk gauzatuko zutena atzerriko herrien erabateko kondena irabaziz.

Hasiera-hasieratik, Hitlerren erregimena politika antisemitak txertatzen hasi zen. 1933tikaurrera, gobernu alemaniarrak juduen aurka zihoazen lege sail bat onartu zuen: bizimodua irabazteko eskubidea mugatu, hiritartasun osoa izan, hezkuntza eskubidea edo Zerbitzu Zibil Profesionalaren Berrezarpenerako Legea, juduei administrazio publikoan lan egitea debekatuz.

1935eko irailaren 15ean Nurembergeko legeak onartu zirenean, juduenganako ostrazismoa ofizializatuta geratu zen, Alemaniar Odola eta Ohorea Babesteko Legea (Blutschutsgesetz) edo Reicharen Hiritartasun Legea (Reichsbürgergesetz) adibide. Lege eta dekretu hauen xedea, jatorriaren arabera, judu, erdi-judu edo judu laurdenaren (mischling; mestizo) bereizgarriak ezartzea zen. Alemaniar hiritar eta juduen arteko sexu harremanak eta ezkontzak debekatzen zituen eta juduei alemaniar hiritartasuna kendu; eskubide politiko gehienak ezerezean geratu zitzaizkien, boto eskubidea adibidez, eta hainbat lanbide edo ikasketatik ere kanpo geratu ziren.

1937an, juduen aurkako kapaina gogortu egin zen, propaganda antisemitarako egindakoDer ewige Jude filma zalbaldu zutenean, batez ere. 1938an, judu alemaniarrei pasaporteak kendu zizkien eta, apirilaren 26an, ondasunak erregistratzera behartu zituzten, arioen eskuetara errazago pasatu ahal izateko. Abuztuaren 17an, juduek erabil zitzaketen izenak erregulatu zituzten eta 3 ordena berri erantsi zizkien Nurembergeko Legeei, judutar negozioa kontzeptua definituz eta medikuntzaren praktika juduei debekatuz. Kosta ala kosta, juduak alde egitera behartzea zen helburu.

Poloniar juduak Alemaniatik kanporatu

Poloniako juduakNurembergetik bota zituzten1938ko urriaren 28an

1938ko abuztuan, Alemaniako aginteak atzerritarren erresidentzia baimenak bertan behera geratzen zirela iragarri zuen eta berritu beharrean izango zirela, baina, neurri hark atzerriko jatorria izanda ere, Alemanian bertan jaiotako juduak hartzen zituen.

Poloniak urriaz gero poloniar jatorriko judurik ez zuela hartuko deklaratu zuen. 1938ko urriaren 28an,Polenaktion deiturikoan, Polonian jaiotako 17.000 judu baino gehiago egotzi zituzten Alemaniatik Hitlerrenaginduz, Abraham Joshua Heschel filosofo, teologo etaerrabinoa eta gerora kritiko literario izango zen Marcel Reich Ranicki tarteko. Gau bakarra eman zieten hori egiteko eta maleta bakarra eraman zekaten gainean. Gainontzeko ondasunak konfiskatu egin zizkieten, bai naziek eta baita judu ez ziren bizilagun alemaniarrek ere.

Deportatuak etxetik atera zituzten gaueko ordu txikitan eta tren geltokietara eraman,Poloniako mugarantz garraiatzeko. Poloniako mugan zeuden goardiek ez zien Zbąszyń eta horrelako hirietatik pasatzen utzi eta juduak harrapatuta geratu ziren, ez aurrera eta ez atzera, euripean, elikagai edo babesik gabe[3]. Alemaniarekin negoziatu ondoren, haietako 4.000ri Poloniarako baimena eman zien, baina geratzen ziren 13.000k hantxe jarraitu behar izan zuten, baldintza gogorrenetan, Poloniaren sartzeko baimenaren zain. Egoerak ezinegona eta haserrea eragin zuen Poloniako biztanleria judutarrengan eta ahalegin handiak egin zituen deserriratuei laguntzeko. Azkenean, bi gobernuen negoziazioen ondoren, Poloniara sartzea lortu ez zuten deportatuek nazien kontzentrazio-esparruetanamaitu zuten.

Aitzakia: Vom Rathen hilketa

Herschel Grynszpan

« Guraso agurgarriak: ezin dut besterik egin. Jainkoak barkatuko ahal nau. Bihotza odoletan jartzen zait 17.000 juduen tragedia entzuten dudanean. Protesta egin nahi dut, mundu guztiak entzutzeko eta hau egin beharrean ikusten naiz. Barkatu, Herschel  »
Herschel Grynszpanen gutuna, 1938koazaroaren 7a [4]

Kanporatuen artean, Zindel eta Rivka Grynszpanen familia zegoen, 1911n Alemaniara emigratutako poloniar juduak eta egoitza Hannoverren zutenak.1961ean, Adolf Eichmann epaitu zutenean, Zindel Grynszpanek 1938ko urriaren 27ko gauan Hannoverrenizandako deportazioaren gora beherak kontatu zituen:

« Polizien kamioietan eraman gintuzten, presoen kamioietan, 20 bat pertsona kamioi bakoitzean, eta tren geltokira eraman gintuzten. Kaleak jendez lepo zeuden eta garrasi egiten ziguten: “Juden raus! Auf nach Palästina!” (‘Juduak kanpora! Palestinara alde egin ezazue!’)[5]  »

Bere 17 urteko semea zen Herschel Grynszpan Parisen bizi zen bere osabarekin. Arreba Bertak postala bidali zion poloniar mugatik familiaren egoera penagarria deskribatuz:

« Inork ez zigun zer gertatzen ari zen esan, baina amaiera izango zela jakin genuen… Ez daukagu ezer. Guri bidaltzeko zerbait ba ote duzue?  »

Herschelek azaroaren 3an jaso zuen gutuna eta, azaroaren 7an, errebolber bat eta bala kaxa bat erosi zituen; alemaniar enbaxadara joan eta funtzionario baten aurrera eramateko eskatu zuen. Ernst vom Rathen aurrean egon zenean, 3 aldiz egin zion tiro sabelean eta ez zuen polizia frantsesari ihes egiteko zirkinik ere egin, ardura guztia bere gain hartuz.

Ekintza haren aurrean, azaroaren 8an, Alemaniak lehenengo zigorrak iragarri zituen eta egunkari eta aldizkari juduak isildu beharrean izango ziren. Baziren 3 egunkari judu alemaniarrak, zirukulazio nazionalekoak, eta beste 4 kulturalak; baita kirolean aritzen zirenak edo komunitateko buletinak; Berlinekoak, adibidez, 40.000 aleko tirada zuen. Judutar haurrek ezingo zuten alemaniar eskoletara joan eta juduen ekintza kultural oro bertan behera geratu zen. Hiritar eskubide guztiak galdu zituzten.

Vom Rath funtzionariaren heriotzaren aurrean ez zen inongo agerraldi publikorik izan, baina1938ko azaroaren 8az geroztik, Joseph Goebbelsek prentsan antolatutako kanpaina antisemitak lider naziek burutuko zituzten pogromoak sustatu zituen Hesse-Cassel, Municheta Hannoverrekoak, batez ere. Ernst vom Rath azaroaren 9an hil zuten eta, hurrengo gauan, horren aitzakian, naziek Kristal hautsien gaua burutu zuten, pogromo antisemita ugari eta koordinatuak eginez.

Gertaerak

Kristal hautsien gaua

 Judutarren dendek eta etxeek Kristal hautsien gauean jasandako txikizioak, 1938ko azaroaren 10eanagerian

Eisenacheko sinagoga Kristallnachten ondoren
Se recordará la Kristallnacht: el progrom de la “Noche de los cristales rotos”
 Itongadol/AJN.- Este año, la Kristallnacht será conmemorada el próximo domingo con tres importantes actividades en Buenos Aires: el acto organizado por la B’nai B’rith de Argentina, en la Catedral Metropolitana; la actividad del Museo del Holocausto, con un “Concierto para la Memoria”; y en el último será en el auditorio de la AMIA, organizado por el Departamento de Cultura.

En la noche del 9 al 10 de noviembre de 1938, hace 76 años, hordas nazis llevaron a cabo, con la anuencia de las autoridades alemanas y austriacas y ante la total inacción policial, el pogrom denominado “Kristallnacht”, popularmente

Von Rathen hilketa aitzakia zian zen alemaniarrakAlemania eta Austriako juduen aurka bidaltzeko. Bat-batekoa balitz bezala agertu bazuten ere, gobernu alemaniarrak antolatuta egon zen. NSDAPalderdiaren agintaritza ados zegoen eta, maiz egin ohi zuen eran, gobernuak alderdia erabili zuen lan zikinerako.

Azaroaren 9 hartan, 1.574 bat sinagoga izurratu zituzten (Alemaniako gehienak) eta baita judutar hilerri asko, 7.000 denda baino gehiago eta 29 biltegi ere. 30.000 judu hartu zituzten atxilo etakontzentrazio-esparruetan sartu; asko hil ziren hartutako jipoiagatik. Kopurua ez da sekula zehaztu eta 36 eta 200en artean estimatu da (zenbaki ziurrena 91 da). Bortxakeria giro hartan, judu ez zen hainbat alemaniar ere erori zen “itxura judutarra” zuelako[6].

Austriako gertakariak ez ziren gozogoak izan etaVienako 94 sinagogen gehiengoa eta otoitz etxeei kalte larriak eragin zizkieten. Juduek mesprezu eta itsusikeria asko jasan behar izan zuten, zolak garbiarazi zizkien eta orain arte aberkideak izan zituzten austriarrak berealdiko irainak luzatu zizkien.

Atzerriko erantzuna

The New York Timesegunkariaren 1938ko azaroaren 11ko azala gertakarien berri emanez

Judutarren dendek eta etxeek Kristal hautsien gauean jasandako txikizioak, 1938ko azaroaren 10ean agerian]]

Mundu osoan izan zen gertakariaren berri etaEuropa eta AEBetako mugimendu nazien ospeak beherantz egin zuen. Egunkari ugarik gaitzetsi zuen eta Errusia Inperialaren 1880eko hamarkadakosarraskiekin konparatu zuen. AEB ez ziren harreman diplomatikoak haustera iritsi, baina bai enbaxadorea kentzea eta beste hainbat gobernuk, berriz, erabat hautsi zituzten Alemaniakiko harremanak protesta eran. 3 urtez gerran murgilduta zegoen Espainiaren kasuan, Francokpogromoa justifikatu eta txalotu egin zuen, Errepublikakgaitzetsi eta juduen alde posizionatu zen bitartean[7].

Ondorioa

 1945az geroztik, hainbat sinagoga konpondu egin zuten. Berlinekoak plaka hau du, zera esaten duena:Sinagoga honek baditu 100 urte

eta naziek eman zioten su
1938ko azaroaren 9an
KRISTALLNACHT-en
(Kristal hautsien gaua)

II. Mundu Gerran, 19391945
1943an, bonbardaketa batean suntsitu zuten.

Jainkoaren etxe honen aurrean
beti egongo da haren memoria

EZ SEKULA AHAZTU

Berlingo Komunitate Judua
Direktorioa

Alemaniar juduei eragindako jazarpen eta kalte ekonomikoak ez ziren bat ere baretu eta 1.000 milioiko isun kolektiboa ezarri zieten gainera. Hipokresia galanta zen dena. The New York Timesegunkariak berak bazituen nazien erantzukizunak frogatzen zituzten argazkiak; gaur, badakigu Adolf Hitlerren oniritzia zuela eta führerrak planifikazioan parte hartu zuela gainera. Baina, zigor kolektiboa bilatzen zuten, gero Genevako Konbentzioaksalatuko zuten bezala.

Zigorra iragarri zuen bitartean, juduen aurkako neurriak hartzearen alde aspalditik ari zen Hermann Göring buruzagi naziak horrela deskribatu zuen gertakaria:

« Egin dituen bidegabekeria gaitzesgarrien zigor, Alemaniako judutar hiritartasunak, 1.000 milioi markoko isuna ordaindu behar du. Esan beharra daukat, ez litzaidakeela Alemanian judu izatea gustatuko[8]  »

Gau hartan bertan hasiko zen NSDAP alderdiak eta estatuaren aparatoak burutuko zituzten ekintza antisemiten aldi berri bat, Alemanian bizi ziren juduak deportaziora eta, azken batean, heriotzara eramanez. Ez zen jende asko konturatu orduan, baina Kristal hautsien gaua gero Holokausto deituko zitzaion Europa osoko juduen jazartzen eta erailtze sistematikoaren lehen pausua besterik ez zen izan.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Kristal hautsien gaua Aldatu lotura Wikidatan
Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s