HISTORIA: 2. ebaluazioa-Dudillas IV

Apa… Zer moduz ari gara? Kazkabarra eta elurra txandaka… Zer ondorio izango ote du krisi honek? Hobe izango dugu gaurko dudekin hastea… ea argindarra joan edo horrelako zerbait gertatzen zaigun!

Adel

77or/neurrika ze esan nahi do kontsumoak ezabatu ziren?

Ez dut liburua etxean, baina pentsatzen dut zergaz ari dela. Kontsumo edo zerga hori kendu egin zuten.

Ez badator ondo, mesedez, esan gaiaren zein puntutan dagoen eta ikusiko nuke testuingurua…, baina pentsatzen dut esan dizudana izango dela…

Alaitz

Kaixo Koro, duda batzuk dauzket.
1)7.5 Euskal herialdea eta koroan, ez det oso ondo ulertzen bin arteko harrenana, ezta aduanak zergaitik aldau behar izan zituzten.
2) atzo esan zenun bezela, legek puntu bat balio do, beraz II. Karlistadan azaltzen dan Canovasei buruzko zerbait galdetzea naizta berez ezinezkoa izan, ez do esanai Canovasen ezer ez deunik idatzi behar izango ezta?
3)1898ko eta 1917ko krisin, naikoa da gainetik ikastea, edo guzti guztie da garrantzitsue?
4) Hasieran esan zenun biografiak eta kotilleok ez dituzula galdetzen, ordun, Sabino Aranan bizitza eta lanen negritan dagona ikastekin naikoa da edo bere bizitza garrantzitsue da?

Lehenengoa: Harremana hitzarekin esan nahi du euskaldunak Espainiaren barnean kokatzen zirela eta zein ziren baldintzak. Lehen “ituna” zen, bien adostasuna. Orain haserretzen hasita daude, ez dago adostasunik eta Espainiak zentralizazioa nahi du (forurik ez!). Hala ere, oinordeko Borboiari laguntzeagatik, beste lekutan ez zeuden foruak mantendu egin ziren denbora luzez. Provincias exentas deitzen zitzaien horregatik: denek DERRIGORREZ zergak ordaindu eta soldadutzara joan behar zuten eta euskaldunak, berriz, ez. Borondatez bai, baina derrigorrez ez.

Galdera beran aduanak aipatzen dituzu. Lehen hemen aduanak zeuden Tolosan, Seguran eta abarren. Negozioak egiten dituen burgesiarentzat txarra da eta aduanak MUGAN bakarrik egotea nahi du, kanpokoek ordaintzeko, baina bertakoek ez. Hori izan zen bronka handienetako bat! Liberalek mugan jarri nahi dute eta karlistek lehengo lekuan.

Bigarrena: Buenooooo! Hori dun galdera luzea, neska! Erantzuna laburtzeko, Cánovasi buruz SEGURO idatzi beharko duzueeee!

Hirugarrena: Honbre… zer esan nahi ote du “gainetik ikastea” eta “guzti guztie ikastea” kontzeptuek? Gainetik ikasi, baina zuzen badago… nahikoa da, baina … Gauza bat esango dizut: 9.6. galderan 1,25 puntu daude!

Laugarrena: Egia da; biografia eta kotilleok ez ditut galdetzen. Ez dut galdetzen Maria Kristina Donostiko hondartzen bainatzen zen edo Alfontso XIII.aren semeetako bat Leandro zen…, baina Aranaren kasuan ez dago horrelakorik. Kotileo gutxi ikusten dut hor… Hala ere, nahi izanez gero, Bizitza eta lana atala ez baduzu ikasten ere, azterketa hau perfekto geratuko zaizu!

Ainhoa

Kaixo koro, zer die zinpekoen bidezko epaiketak?

Esanda dago hori, e? Juizioetan juradoa erabiliko dela.

Ioritz

Atsaldeon Koro, 

Legek zenbat puntu balio ditu? 

Hori ere esana zegok, ba! Galdetu Nataleri! 1 puntuuuuuuuu!

Eli

Kaixo Koro,

9.6.5 Maroko gerran Eztabaidak puntua ez dut ulertzen.

10.2.3an ere Marokoko arazoa puntua dago. Berdinak dira? Zein da garrantzitsuagoa?

Annualekoa gertatu eta gero, estabaida piztu zen Espainian:

  • Langileek gerra utzi egin nahi zuten, beti beraiek pringatzen zutelako.
  • Gainera, ardurak eskatzen hasi ziren. Nor izan ote zen Annualen gertatutakoaren arduradun nagusia? Ikerketetan zebiltzan, erregea nerbiosillo…

Une horretan, Primo de Riverak estatu kolpea emango du eta… seakabo!

Bigarrena: Marokoko arazoan beste ikuspuntu bat dago. Direktorio militarrari dagokion arazotako bat da, diru arazoak, militarren jarrerak, militar ospetsuak izango direnak gero… militar-militar-militar…

Bi gauza ezberdin…

Adel

  • 133 or psoen azkeneko puntuk ze esan nahido

ALASKA Y DINARAMA-A QUIEN LE IMPORTA – YouTube

Je je… Datorren astean esplikatuko dizut!

Gabriela

Kaixo koro!
Gauza bat, merezi do 1917ko krisian denbora asko galtzea, oso oso inportantea da?edo 1898 krisia inportanteagoa da?

Alaitzi esandako gauza bera esango dizut: 9.6. galderan 1,25 puntu daude!

Beno, majikos! Argitaratzera noa. Lehen esan bezala, saituko naiz 21:00etan azken posta argitaratzen. Orain ere 17:00etan hasi naiz, baina … las galderas se me amontonaaaaaan…

Beno! Gero arte!

 Landereñohttp://ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

3 thoughts on “HISTORIA: 2. ebaluazioa-Dudillas IV

  1. Sabino arana hiltzen danen, eta EAJ-ri izena aldatzen zaionen haserrea ekarri zuen bi alderdien artean eta orduan zer egiten du hor EAJ?

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s