HISTORIA: 2. ebaluazioa

Kaixo, xente!

 

Elurra mara-mara, ideiak fresko-fresko… eta azterketa bezpera bero-bero! Aurten, oraindik, ez dugu elkar ezagutzeko betarik hartu eta oraintxe dator aukera!

Galdera asko atera zaiztik: 22!; motzak, beraz. Badakizue buruz ikastea alferrikako lana dela eta ulertu eta erlazionatzea nahi dudala… Horregatik jartzen dizuet eskema azterketan, memorizatu gabe atal asko eta asko bertan egongo baitira. Horrekin ikasten baduzue, askoz ere errazagoa egingo zaizue!

Hementxe duzue azterketa eredua:

  • 0,25 puntu: 10 galdera
  • 0,5 puntu: 8 galdera
  • 0,75 puntu: 2 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera

Gaika, berriz, horrela banatzen da:

  • 5. gaia: 0,75 puntu
  • 6. gaia: 1,75 puntu
  • 7. gaia: 0,25 puntu
  • 8. gaia: 1 puntu
  • 9. gaia: 1,75 puntu
  • 10. gaia: 0,75 puntu
  • 11. gaia: 1 puntu
  • 12. gaia: 0,75 puntu
  • 13. gaia: 0,75 puntu
  • 14. gaia: 0,25 puntu

Falta den puntua Konstituzioarena da. Badakizue ebaluazio honetan 2 daudela aukeran: 1869koa eta 1976koa.

Beste gauza batzuk ere baditugu hitz eginda:

  • Garai bakoitzetik zerbait galdetu nahi nuke, hasierak, bukaerak, botatzeko saiakerak, oposizioak… Agian, ezin! Garai asko dira…
  • Kontzeptuak. Motz baino ondo esplikatuak eta kokatuak
  • Arrazoiak, ondorioak, krisiak… Ummm! Asko gustatzen zaizkit horrelakoak
  • Ez daukat interesik errepublikako lehendakarietan! Ezta biografia de kotilleos!
  • Gerrak ez zaizkit gustatzen. Txorradilak bai galdetu ohi ditut, batez ere, zerbait eragin badute, arraroa bada, interesgarria zerbaiterako…
  • EDO Sistemaren oinarriak EDO Sistemaren funtzionamendua
  • Lege bat
  • Gran Cánovas
  • Ekonomia: Nekazaritza, Burdina, Galdera garrantzitsu bat…

Zer gehiago esan dezaket? Galderen ordena besterik ez zait falta!

 Landereñohttp://ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

One thought on “HISTORIA: 2. ebaluazioa

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s