2015 – IKER UNANUE – Auguste Piccard

Auguste Piccard
Auguste Piccard
Auguste Piccard 1932an
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Auguste Antoine Piccard
Jaio 1884ko urtarrilaren 28a
Basilea (Suitza)
Hil 1962ko martxoaren 24a(-1868 urte)
Lausana (Suitza)
Fisikaria, asmatzailea, esploratzailea

Auguste Antoine Piccard (Basilea, 1884ko urtarrilaren 28aLausana, 1962ko martxoaren 24a) suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea izan zen. Zurich etaBruselako unibertsitateetan fisika irakaslea izan zen etaTintinen abenturatako Tornasol profesorearen sorrerarako inspirazioa izan zen Hergerentzat.

Biografia

 Auguste Piccard (1927)
Švýcar Auguste Piccard hledí z hliníkové koule při prvním úspěšném letu do stratosféry. (27. května 1931)
Balón s dvoumetrovou hliníkovou koulí stoupá u bavorského Augsburgu k nebi. (27. května 1931)

Auguste Antoine Piccard Basilean jaio zen 1884kourtarrilaren 28an. Aita kimika irakaslea izan zen Basileako Unibertsitatean eta Augustek Zuricheko Tecnologia Institutu Federalean ikasi zuen[1] Baita Basileako Unibertsitatean ere.

1904an, lehen lan zientifikoa argitaratu zuen: Nouveaux essais sur la sensibilité géotropique des extrémités des racines.

1910ean, doktoretza lortu zuen eta, 1922an, berriz, Bruselako Unibertsitate Askean Zientzia Aplikatuen Fakultateko fisikako irakasle izan zen eta hantxe egin zituen lehen hegaldi entsegua globoz, Estratosferan, aireontzi presurizatua erabili zuelarik lehenengo aldiz

AEBetara bidaiatu eta Chicago eta Minnesotakounibertsitateetan eman zuen klase.

Suitzara itzuli eta Lausanan egon zen hasieran, baina,Belgikara joan zen gero eta hantxe burutu zuen bere lanaren gehiengoa. 1922 eta 1954 artean, fisikako irakasle izan zen Bruselako Politeknikoan.

1931ko maiatzaren 27an, Augsburgetik irten zen bere laguntzailea zen Paul Kipferrekin batera eta 15.971 m-ra iritsi zen. Jeannette emazte argazkilariarekin batera, ospea eman zion estratosferara igo zelako globo batetik zintzilik zegoen kapsula presurizatu batean.

1932ko abuztuaren 18an, Dübendorfen errepikatu zuen esperimentua Max Cosynsekin eta 16.200 metroko errekor berria ezarri zuten, Lurraren kurba inoiz aurretik ikusi ez bezala ikusteko aukera izan zutelarik.

Estratosferako edo atmosferaren goi geruzaren izpi kosmikoak eta estratu ionizatuak ikertu zituen[2].

1937an, batiskafoa aurkeztu zuen eta, 1947an, batisfera etabatiskafoa erabili zituen sakonera handietako ikerketak egiteko. 1953ko irailaren 30ean, 3.150 metroko sakonerara iritsi zen Cabo Verde artxipielagoan.

Familiak jarraipena eman zion Auguste Piccarden grina esploratzaileari eta, Jacques Piccard semea da horren adibide, batiskafoz sakonera handiena lortu duena, 1960an, 10.916 metrora iritsiz. AEBetako itsas armadako tenientea zen Donald Walshen konpainian egin zuen, Marianetako itsas hobian. Oraindik, Lurraren tokirik sakonenera iritsi diren bi pertsona bakarrak bezala mantentzen dira. Inork ez du halako bidaiarik errepikatu[3].

Bertrand Piccard iloba ere, Brian Jonesekin batera, aerostatoz eta geldiunerik gabe munduari bira ematen lehenak izan ziren 1999an[4].

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Auguste Piccard Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s