2015 – ANE PARIS – Sten Sture Zaharra

Sten Sture Zaharra
Sten Sture Zaharra

Suediako erregentea
1470ko ekainaren 1a – 1497ko urriaren 6a
Aurrekoa Karlos VIII.a Suediakoa
Ondorengoa Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa

Suediako erregentea
1501eko azaroaren 12a – 1503ko abenduaren 14a
Aurrekoa Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa
Ondorengoa Svante Nilsson

Jaiotza 1440
Heriotza 1503ko abenduaren 14a
Ezkontidea Ingeborg Tott
Gurasoak Gunnar Anundsson eta Birgitta Stensdotter Bielke

Sten Sture Zaharra edo Sten Sture den äldre (14401503ko abenduaren 14a) Suediako erregentea izan zenKalmarko Batasunaren garaian, 14701497 eta 15011503an.

Biografia

Sten 1440 inguruan jaio zen. Aita Sture leinuko Gustav Anundsson izan zen eta ama, berriz, Birgitta Stensdotter Bielke, Karlos VIII.a Suediakoaren ahizpaordea.

1467an, Ingeborg Tottekin ezkondu zen, Magdalena Suediakoaren ilobarekin. Emaztea Pizkundeko nortasuna zuen emakumea zen eta teologia eta zientzia zituen gustuko, baina bikoteak ez zuen seme-alabarik izan[1].

Lehen erregealdia

Sten Sture Zaharra Stockholmen sartzen. Georg von Rosenen lana, 1864an

Sture Karlos VIII.aren heriotzaren ondoren iritsi zen erregente izatera eta Brunkebergeko garaipenak indarra eman zion kargu horretan. Nekazariak eta behe noblezia bere alde jarri zitzaizkion eta, era berean, ondo jakin zuen goi nobleziarekin asmatzen.

1471n, garaipena lortu zuen Brunkebergeko guduan eta salbatzailetzat hartu zuten Sture herrian.

1493an, Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa eta Ivan III.a Errusiakoa aliatu egin ziren Sten Sturen aurka egin ahal izateko.

1495etik 1497ra bitarte, nahikoa lan izan zuen Stenek errusiarren aurka, Finlandia inbaditu zutelako. Baina, gero, suediar nobleziaren gehiengoarekin izan zuen haserrea eta Rigsraadet edo Erreinuaren Kontseiluak Svante Nilsson egin zuen erregente 1497ko martxoaren 8an.

Bigarren erregealdia

Ondoren etorri zen gerran, Stenek nekazarien laguntza jaso zuen, baina Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoak porrotera eraman zituen, urte bereko uztailean, Suedia inbaditu zuelarik.

Urriaren 6an, Stenek amore eman behar izan zuen Stockholmen Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoaren aurrean eta bakea egin zuen harekin. Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa Suediako errege egin zuten eta Steni erregearen ondorengo kargu altuena eman zion[2].

Hala ere, 1501eko daniarren aurkako altxamenduan, berriro izan zen erregente eta Suediako independentziaren aldeko borroka lideratu zuen hil zen arte.

Ondorengoak

Seme-alabarik ez zuenez, ondorengo gertuena bere arrebaren semea izan zen, Gustavo I.a Suediakoa. Hala ere, oraindik ez zuen inongo esperientzia politikorik eta Stenen lehiakide izan zen Svante Nilssonek hartu zuen bere ordea.

Aurrekoa
Karlos VIII.a Suediakoa
Suediako erregentea
14701497
Ondorengoa
Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa
Aurrekoa
Joan I.a Danimarkakoa eta II.a Suediakoa
Suediako erregentea
15011503
Ondorengoa
Svante Nilsson

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sten Sture Zaharra
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s