2015 – ANE PARIS – Sten Sture Gaztea

Sten Sture
Sten Sture Gaztea

Suediako erregentea
1512 – 1520ko otsailaren 5a
Aurrekoa Erik Trolle
Ondorengoa Kristian II.a Danimarkakoa

Jaiotza 1493
Heriotza 1520ko otsailaren 5a
Mälaren aintziraren izotzetan (Suedia)
Ezkontidea Kristina Gyllenstierna
Gurasoak Svante Nilsson
Seme-alabak Svante Stensson Sture

Sten Sture Gaztea, suedieraz, Sten Sture den yngre, (1493Mälarenaintziraren izotzetan (Suedia), 1520kootsailaren 5a) Suediako erregeordea izan zen Kalmarko Batasunaren eskuetan zegoenean, 1512tik 1520kootsailaren 5era arte.

Sten Sture d.y.

Biografia

Sten Sture Gaztea 1493an jaio zen. Aita Sture leinutik zetorren Svante Nilsson erregentea izan zen eta, ama, berriz, Iliana Gädda, Ulvåsako oinordekoa[1].

Sten gazteak 18 urte zituen aita hil zitzaionean eta Eric Trolle aukeratu zuten erregente, baina Stenek estatu kolpea eman zuen eta Danimarkako kontseilu gorenak erregente egin zuen Trollen ordez[2]. Egia esan, bere benetako helburua Suedia Danimarkatik independente mantentzea zen eta, horregatik, hartu zuen birramonagandik zetorkion Sture izena, Suediarenindependentziaren sinboloa baitzen, aitaren hirugarren lehengusu zen Sten Sture Zaharraren omenez.

Erregenteak bazekien ezingo ziola Hans Danimarkakoaren eta bere semea zen Kristian II.a Danimarkakoaren aurkako gerra bati alde egin. Horregatik, 1513an, Errusiarekin bake itunak sinatu zituen.

Berehala hasi ziren arazoak Sten erregentea eta Erik Trollen seme zen Gustav Trolle artzapezpikuaren artean. Honek autonomia gehiago nahi zuen elizarentzat eta erregenteak kargutik kendu eta preso hartu zuen[3].

Ezkontza eta ondorengoak

1511n, Karlos VIII.a Knutsson-en biloba zen Kristina Gyllenstiernarekin ezkondu zen, Svante Stensson Sture, gero Sture kondea izango zena (Riksmarsk edo lehen kondestablea izango zena) semea izan zutelarik.

Hauek izan ziren haien seme-alabak:

  • Nils Stensson Sture (15121527)
  • Iliana Stensdotter Sture (1514– )
  • Magdalena Stensdotter Sture (15161521)
  • Svante Stensson Sture (15171567)
  • Anna Stensdotter Sture (1518– )
  • Gustav Stensson Sture (15191520)

XX. mendean, honen ondorengoa izango zen Sibylla Saxonia-Coburgo-Gothakoa Gustavo Adolfo oinordekoarekin ezkondu zen eta haien semea zen Karlos XVI.a Gustavo Suediakoa tronura iritsiko zen.

Heriotza

Sten Stureren heriotza

Azkenean, Kristian II.ak Suediako inbasioari ekin zion. 1520kourtarrilaren 19an, Danimarka-Suedia arteko gerraren amaiera aldean, Sten larri zaurituta geratu zen Bogesundeko guduan etaMälaren aintziraren izotzetan hil zen (Suedia), Stockholmeraitzultzen ari zenean.

1520ko urte amaieran, Kristian II.a egin zuten errege Suedian eta Gustav artzapezpikuak mendekua hartu zuen bera bota zuten Sturen jarraitzaileekin. Herexia salaketak egin zizkieten eta horren aitzakian exekutatu zituzten, sutan errez. Sten Sturen hilotza ere profanatu egin zuten, herexea bailitz, sutan errez.

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sten Sture Gaztea
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s