2015 – NATALE IRASTORZA – 1965eko azaroaren 9ko Itzalaldi Handia

Histórico apagón en Nueva York
New Yorkeko 1. Abenidako argazkia itzaladia izan zenean

1965eko Itzalaldi Handia 1965eko azaroaren 9an Ameriketako Estatu Batuetan gertaturiko itzalaldia da.

Bat-batean, argia joan egin zen eta ekialdeko kostaldeko 8 estatu geratu ziren ilunpean, New York barne. 14 bat orduz dena geratu zen eta milioi askoko galerak eragin zituen horrek. Arrazoia Kanada eta AEBetako iparekialdea lotzen zituen 375 mila voltioko sarea kolapsatu zela izan zen. Akats bat baino gehiago izan zen sarearen babes automatikoan eta horrek gainkarga bat eragin zuen.

Lehenengo hutsegitea Queenstongo (Ontario) Sir Adam Beck estazio hidroelektrikoan izan zen eta eskariaren piko batek jokoz kanpo utzi zuen zerbitzua. Gehiegizko energia New Yorkera berbideratuko zen.

Ondorioz, AEBetako eta Kanadako iparekialdeko 36 milioi pertsona energia elektrikorik gabe geratu ziren eta iluntasunak 128 mila kilometro karratu hartu zituen kosta hartan. Hau da, estatu hartako bosten bat geratu zen ilunpean; milioi bat denbora luzez egon zen igogailuetan, metroan, eskailera mekaniko edo tren elektrikoetan harrapatua; Washingtonen 800 bat mila pertsona geratu zen horrela. Abioiek zirkuluak egiten aritu behar izan zuten lur hartu ezinik.

Irratiek bakarrik jarraitu zuten martxan, larrialdi ekipoak baitzituzten, eta emititzen jarraitu zuten, instrukzioak ematen eta biztanle aztoratu eta nahigabetuak lasaitzen saiatzen.

Massachusetts, New Hampshire, Rhode Island, Connecticut, Vermont, New York, New Jersey, Pensilvania eta Kanadako hainbat guneetako milioika pertsonentzat, bizitza osoko gaurik luzeena izan zen hura[1].

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s