2015 – JULEN NIETO – Le Moniteur universel

Le Moniteur universel
Le Moniteur universel
Mota informazio orokorra
Lehen zenbakia 1789ko azaroaren 24a
Azken zenbakia 1901eko ekainaren 30a
Banatze lurraldea Frantzia
Argitaratze hiria Paris
Hizkuntza Frantsesa
Maiztasuna egunero
Sortzailea Charles-Joseph Panckouke

Le Moniteur universel Charles Joseph Panckouckek 1789koazaroaren 24an Parisen sortutako egunkari frantses bat izan zen eta, 1901eko ekainaren 30ean, desagertu zen.

Frantses iraultza garaian, egunkari garrantzitsuena izan zen eta, denbora luzez, frantses gobernuaren egunkari ofiziala.Napoleonen garaian, enperadorearen erregimenaren propaganda tresna izan zen.

Iraultza garaian, egunkaria Frantzia osora eta baita Europaraeta AEBetara ere zabaldu zen.

Historia

Sorrera

Lehen Batzar Nazionalean sortutako eztabaiden interes handia piztu zuten eta Hugues-Bernard Maretek Batzarraren buletina argitaratzeko ideia izan zuen.

Charles-Joseph Panckoucke (17361798) Mercure de Francealdizkariaren jabea eta, 1785ean, Encyclopédie ospetsuaren editoreak buletina egunkari handiago baten barnean txertatzeko egokitasunaz konbentzitu zuen, Gazette nationaleedo Le Moniteur universel.

Napoleonen garaia

1799ko abenduaren 2an Le Moniteur egunkari ofizial bilakatu zen. Napoleonek, edukiaren arduradun ziren Hugues-Bernard Maretetaz eta Jean Jacques Régis de Cambacérèsen bitartez, egunkariaren kontrola eskuratu zuen. Napoleonek zorrotz kontrolatzen zuen prentsa eta Armada Handiaren etaIngalaterraren aurkako artikuluek lege eztabaiden informeen ordea hartuko zuten berehala.

1811ko urtarrilaren 1ean, Gazette National izena kendu eta Le Moniteur universel jarri zioten. Politikaz gain, literatura, zientzia eta artea ere landu zuten haren artikuluek.

1815eko martxoaren 20an Napoleon Elbako erbestalditik itzuli zenean, Le Moniteur berriro bilakatu zen egunkari ofizial. Hantxe iragarri zen Luis XVIII.aren irteera edo enperadorearen etorrera.

1830eko iraultzaren ondoren, behin-behineko gobernuak egin zuen lehenengo gauzetako bat Le Moniteur egunkariaren kontrola hartzea izan zen.

Desagerpena

1868ko abenduaren 31n, Le Moniteur egunkariaren ordez, Journal officiel de la République françaiseizan zen eta egunkariaren jarraipena independentea izan zen, 1901eko ekainaren 30ean desagertu zen arte.

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s