2015 – ELI MOYUA – Oona O’Neill

Oona O’Neill
Oona O'Neill
Oona O´Neill 1943an
Datu pertsonalak
Izen osoa Oona O´Neill
Jaio 1925eko maiatzaren 14a
Warwick (Bermudak)
Hil 1991ko irailaren 27a (66 urte)
Corsier-sur-Vevey (Suitza)
Bikotekidea(k) Charles Chaplin
IMDB IMDBko fitxa

Oona O’Neill, Lady Oona Chaplin izenez ere ezaguna, (Warwick (Bermudak), 1925eko maiatzaren 14a – Corsier-sur-Vevey (Suitza), 1991ko irailaren 27a) Charles Chaplinbritainiar aktore, zinema zuzendari eta ekoizlearen emazte eta alarguna izan zen.

Biografia

Getty Images

 Chaplin sendia 1959an

 Oona eta Chaplin 1965ean

Oona O’Neill Warwicken jaio zen Bermudatan, 1925ekomaiatzaren 14an. Aita Nobeleta Pulitzer sariak irabazi zituen Eugene O’Neilldramaturgoa izan zen eta ama, berriz, Agnes Boulton idazlea. Bikotea Bermudatanegon zen bitartean jaio zen, baina 2 urte besterik ez zituen aitak familia utzi eta Carlotta Monterey artistarekin ezkondu zenean.

Film bat egiten ari zenean ezagutu zuen Chaplin. 53 urte zituen honek eta 17 besterik ez Oonak, baina, Eugene O’Neillen disgusturako, 1943ko ekainean bikotea ezkondu egin zen eta 35 urtez iraungo zuen harremanak. Aita1953an hil zen eta zion sekula hitzik zuzendu alabari, baina horrela baloratu zuen Chaplinek bere laugarren emaztea zen Oona: {{aipu|Emakume hau izan da nire salbazioa eta egunero bizitzeko plazerra eman dit[1]

Senarrarekin batera joan zen Suitzara, 1952ko irailean Limelight estreinatu zutenean, komunista izatea leporatu baitzioten Chaplini.

8 seme-alaba izan zituzten: Geraldine, Michael, Josephine, Victoria, Eugene Anthony, Jane, Annette eta Christopher.

1977ko eguberritan, senarra hil zitzaion 88 urte zituenean, eta Oona New Yorkera itzuli zen. Alargunak 52 urte zituen eta aberats eta ospetsu zen. David Bowieren ondoan egon zen, baina, aita eta anaia bezalaxe, alkoholak hartu zuen. New Yorkeko atikoan ematen zuen festa batean, jendaurretik ezkutatu egin zen. Lagun bat joan zitzaion logelara eta ilunpetan zegoela ikusi zuen. Horrelaxe esan zion: {{aipu|Horrelaxe egongo da Charlie orain…[2]

Hala ere, berehala itzuli zen Corsier-sur-Veveyra eta hantxe hil zuen pankreako minbiziak 1991koirailaren 27an.

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s