2015 – JANIRE GONZÁLEZ – Mikhail Ostrogradski

Mikhail Ostrogradsky
Mikhail Ostrogradsky
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Mikhail Vasilyevich Ostrogradsky
Jaio 1801eko irailaren 24a
Pashennaya (Errusia)
Hil 1862ko urtarrilaren 1a (60 urte)
Poltava (Errusia)

Mikhail Vasílievich Ostrogradski (Михаил Васильевич Остроградский) (Pashennaya, Ukrania,1801eko irailaren 24aPoltava (Ukrania), 1862kourtarrilaren 1a) ukraniar fisikari eta matematikaria izan zen.

Mikhail Vasilevich Ostrogradski

Biografia eta lana

Mikhail Vasílievich Ostrogradski Pashennayan jaio zen,Ukranian, 1801eko irailaren 24an. Aita Vasili Ivánovich Ostrogradski lurjabea izan zen, baina, goi mailakoekin harreman onak bazituen ere, pobreak ziren. Mikhailen ama Irina Andreevna Sakhno-Ustimovich izan zen eta bi familiak kosakoak ziren, armadako kide ugari zeudelarik bere senan.

Vasili Ivánovich eta Irina Andreevnak 5 seme-alaba zituen: Mikhail, Osip eta Andrei anaiak eta Elena eta Maria arrebak. Mikhail aitaren lurraldeetan zegoen lastozko txabola baten jaio zen.

Txikitatik izan zuen gauzak neurtzeko grina eta beti eramaten omen zuen harri bat eta hari lotutako soka luze bat, han eta hemen sakonera neurtuz[1].

Matematika ikasi zuen Kharkiv unibertsitatean eta Parisen jarraitu zuen. Hemen, harreman estua izan zuen Cauchy, Binet, Fourier edo Poisson bezalako frantses matematikari ospetsuekin. Etxerantz itzuli zenean, Itsas Armadako kadeteen irakasle izan zen San Petersburgoko Artileria eskolan eta Ingeniaritza institutuan.

Green-Ostrogradski formula deitu zitzaion errorez eta horrek eman zion nolabaiteko ospea Mikhaili, integral bikoitza inguratzen duen areari aplikatuz, bolumenaren integrala espresatzeko bidea emango zuena (integral hirukoitza). Funtzio razional baten integrala kalkulatu ahal izateko metodoa garatu zuen izendatzaileak erro anizkunak dituenean. Metodo honen bidez, integralaren alde razionala banantzeko aukera dago, zatiki bakunetan deskonpasatu beharrik gabe.

1834an, American Academy of Arts and Sciences delakoaren izendapena jaso zuen, 1841ean Turingo Zientzia Akademian eta, 1853an, berriz, Erromako Zientzia Akademian. 1856an Parisko Zientzi Akademian egin zuten kide.

Ostrogradskyren lan zientifikoak Parisko École Polytechniquen indarrean zeuden printzipioen ildoan zeuden, analisia eta matematika aplikatuaren esparruan.

Fisika Matematikoan, Hidromekanika, Elastikotasunaren teoria, Beroaren teoria eta Elektrizitatearenteoriaren sintesi izugarria egin zuen. Programa hau gizon bakar baten ahalmena garaitzen zuen eta XIX. mendean zeuden baliabideak ere bai; gaur egun, osatu gabe dago oraindik.

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s