2015 – ANDONI GAZTAÑAGA – Steve Fossett

Steve Fossett
Steve Fossett
Fossett 2006an
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena James Stephen Fossett
Jaio 1944ko apirilaren 22an
Jackson (Tennessee) (AEB)
Hil 2007ko azaroaren 9a(63 urte)
Sierra Nevada (AEB), abioi istripuz (Kalifornia (AEB))
Webgunea http://www.stevefossett.com/
negozio gizona, abiadorea, marinela, mundu errekorra 115 aldiz, abenturazalea

James Stephen Fossett (Tennessee (AEB), 1944ko apirilaren 22aSierra Nevada (AEB), 2007ko irailaren 3an desagertua eta 2008ko otsailaren 15ean ofizialki deklaratu zuten hila) estatubatuar milionario eta abenturazalea izan zen.

Biografia

James Stephen Fossett Tennesseen (AEB) jaio zen 1944ko apirilaren 22an, baina Garden Groven hazi zen, Kalifornian, eta hantxe graduatu zen Bigarren Hezkuntzako Garden Groveko eskolan.

Fossetti txikitatik gustatu zitzaion abentura eta eskauta eta Royal Geographical Societyko kide (euskaraz, Erregeren Geografia Elkartea) izandakoa zen. Helarorako, finantza aholkulari eta burtsa agente lanetan, aberastuta zegoen, jada, eta abenturarako zuen grina finantzatzeko erabili zuen bere ondarearen parte handi bat.

« 12 urte nituen lehen mendia igo nuenean eta horrek beste abentura batzuetan sartzeko grina piztu zidan.  »

[1].

Ez zuen bere burua atletismorako edo ekipo kiroletarako egokia ikusten eta horregatik ahalegina eta erresistentzia nagusi ziren ekintzak nahiago izan zituen. Gaztaroan izan zuen ekimen garrantzitsuena izan zen eskautismoa.

Fossetten eskolatik kanpoko lehen lana IBMkin izan zen. Gero, Deloitte and Toucheren aholkulari izan zen eta Marshall Fieldekin ere bai. Hasieran, sistema informatikoak izan zituen interesgune nagusi; gero finantza merkatuetan erreparatu zuen eta hortxe egin zuen gorantz.

Fossett lehengaiak saltzen hasi zen Chicagon, hasieran Merrill Lynchentzat, arrakasta handia lortu zuelarik.

1976an, berriz, Drexel Burnhamentzat hasi zen lanean eta oso ondo joan zitzaion esperientzia hura.

Harremanak

Fossett Peggy Fossettekin ezkondu zen 1968an. Ez zuten seme-alabarik izan.

Erresuma Batuan oso ezaguna zen Richard Branson aberatsaren lagun ere izan zen, Virgin taldearen jabea, eta honek Fossetten abentura batzuk patrozinatu zituen.

Steve Fosset bere lagun Richard Bransonekin Bournemouthera iritsi zenean

Desagerpena

Steve Fossetten berririk ez zen izan 2007aren irailaren 3az geroztik, Sierra Nevadako basamortuan bere abioa (Bellanca Citabria Super Decathlon motorbakarra) galdu zenean[2]. Alferrikako bilaketa luzeak egin ondoren, 2008ko otsailaren 15ean, amore eman zuten eta epaileak heriotzaren deklarazio ofiziala egin zuen.

2008ko urriaren 2an, abioiaren hondakinak aurkitu zituzten Mammoth Lakes inguruan, Kalifornian, eta, hilabete horren amaieran, Stevenak ziren ondasunak aurkitu zituzten inguru hartan.

Azaroaren 3an, ADN frogek analizatzen ari ziren gorpuzkinak Steve Fossetten hezur hondakinak zirela baieztatu zuten[3].

Errekorrak eta abenturak

100 errekor baino gehiago lortu zituen. Segidan daude garrantzitsuenak:

  • 1985Mantxako kanala zeharkatu zuen, igeri.
  • 1995Ozeano Pazifikoa bakarrik eta globo aerostatikoan zeharkatu zuen lehen pertsona.
  • 2002 – Bakarrik eta eskalarik gabe, Munduari bira eman zion lehen pertsona. Northamdik (Australia) irten zen 2002ko ekainaren 19an eta urte berekouztailaren 2an itzuli. Aurrez, 5 alditan egin zuen saiakera eta, horietako batean, ia bizitza galtzekoan egon zen, globoa 8.000 metrotik behera erori baitzen)
  • 2004 – Cheyenne katamaranean, Munduari bira eman zion belaz, eskalarik gabe, mundu errekorra lortuz.
  • 2005 – Aireplanoz, bakarrik eta eskalarik gabe, Munduari bira eman zion lehen pertsona (Virgin Atlantic GlobalFlyer izan zen erabili zuen motor bakarrekoa). 67 ordu segidan egon zen airean.
  • 2006 – Distantziaren errekorra hautsi zuen, bakarrik eta eskalarik gabe: 42.469,4 km-ko hegaldia (26.389,3 milia) 76 ordu eta 45 minututan (Aurrekoa 40.204 km-koa zen eta Dick Rutan eta Jeanna Yeager izan ziren pilotu)[4]}}.

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steve Fossett
Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s