2015 – ITSASO GARMENDIA – Manuel Hugué

Manuel Martínez Hugué, ezizenez Manolo, (Bartzelona, 1872Caldes de Montbui, 1945) margolari eta eskultore espainiarra izan zen, XX. mendean, Noucentisme Kataluinarrean ordezkari nagusienetako izan zena. Bere lana modernitatearen barnean koka dezakegu, klasizismo eta primitibismoaren sintesia.

Biografia eta lana

 Manolo Hugué Ramon Casasek margotuta

Manolo Huguéren Mujer sentada

Manuel Martínez Hugué Bartzelonan jaio zen. Bizitza bohemioak eta Bartzelonako Els Quatre Gats kafetegira eginiko bisitek lagun ugari eman zizkion: Santiago Rusiñol, Joaquín Mir, Isidro Nonell edoPablo Picasso, beste batzuen artean.

1900ean, Parisera joan zen eta hantxe bizi izan zen 10 urtez. Jean Moréas eta Guillaume Apollinaire ezagutu zituen eta bitxiak diseinatzeari eta eskultura pieza txikiak egiteari eman zion. Adibide nabarmenak ditugu La Llobera (1911, Bartzelona, Museo de Arte Moderno) eta Joven sentada (1913, Paris, Centre Georges Pompidou).

1910ean, martxante baten bulkadaz, Hugué Céretera joan zen eta, han, artista talde heterogeneoa bildu zuen, Juan Gris, Joaquín Sunyer edo Picasso, beste batzuen artean.

Azken garaietan, margolaritzan (Paisaje de Céret (1926) etaVendimiadora (1927)) eta eskulturan (Bacante (1934, Bartzelona, Museo de Arte Moderno)) aritu zen.

1927ko udazkenean, Manolok poliartritisa kroniko bilakatu zen. Josep Plaren Vida de Manolo contada por él mismo lanean, hurrengo erreferentziak daude:

« … sus dedos se habían deformado, sus manos se habían anquilosado, había perdido fuerza, el dolor le hacía sufrir; a veces las rodillas le flaqueaban. Su capacidad de trabajo se vio seriamente afectada. Intentó varios tratamientos: en primavera la cura de la cereza y en otoño la de la uva («la cura que sacaba los demonios del cuerpo en forma de vientos de persona respetable, subterráneos y potentes, los demonios sólidos, líquidos y gaseosos»), aunque con escaso éxito.  »

[1].

Oso gaixo ikusi zuen bere burua eta Kataluniara itzultzeko nahia zuen. Ezin ibili egon zen eta litera eta guzti ateratzen zuten eguzkia hartzera. Gero, Caldes de Montbuira joan zen, Broquetaseko bainuetxera, hango urek sendatuko zutelakoan eta horrelaxe izan zen; hobetzen joan zen giro berri honetan.

1929an, askoz ere hobeto sentitzen zen eta Manolo Céretera itzuli zen azken aldiz. Han zuena saldu etaCaldesera bizitzera joateko erabakia hartu zuen.

Etxe berrian, artistaren helaroa etorri zen eta hantxe egin zituen bere ekoizpen hoberenak. Gaixotasun larriaren krisialdiek atzera egin zuten, baina erregularki tratamendua egin beharrean izango zen.

1930eko hamarkadan, Manolo bitxiak egiten aritu zen. Artritisak zintzelarekin egiten zituen eskulturak baztertzera behartu zuen, eskuei kalte handia egiten baitzien eta, margolaritza eta poesia landu zituen gehien bat. Margolan haietako asko bere ikasleek harrian egingo zituzten gero.

1930ean, forma borobil eta testura latzeko Mujer sentada izeneko obra burutu zuen, brontzez. Oviedokoudalak ez zuen 1996ra arte ezarriko, data horretan inauguratu baitzuen eta Unibertsitate aurrean kokatu, kasko historikoko hainbat kale berritze lanetan ari zenean.

1945ean, bihotzekoak eman zion eta Caldes de Montbuiko Broquetas bainuetxean hil zen 73 urte zituenean.

Huguéren lanean, garrantzi handia hartzen du naturarekiko harremanak, giza irudia bertan integratuta ikusten baitu. Klasizismo noucentistaren bereizgarria da hau, baina Huguéren eskuetan, haratago doa bitxikeri hori.

Manolo Huguéren fondo pertsonala Kataluniako Liburutegian dago gordeta.

1957an, Céret eko Musée d’Art Modernek erakusketa antologikoa eskaini zion.

Manolo y Picasso

Manolo eta Picaso

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manuel Hugué
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

 

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s