2015 – ANDER GARCÍA – Muhammad VI.a Granadakoa


1360ko ekainaren 28a – 1362a
Aurrekoa Ismail II.a Granadakoa
Ondorengoa Muhammad V.a Granadakoa

Jaiotza 1332
Sevilla
Heriotza 13321362ko apirilaren 25a
Sevilla, Espainia

Muhammad VI.a Granadakoa, ezizenez El Bermejo, (Sevilla, 1332Sevilla, 1362ko apirilaren 25a) Granadako errege nazaria izan zen 1360 eta 1362 urteen bitartean.

NasridDynasty.png

Erregealdia

Ismail II.aren erregealdia oso motza izan zen. Abu Abdallahek erailtzeko agindua eman zuen, bai bera eta baita bere anaia eta bisirrak ere. 1360ko ekainaren 28anizan zen hori eta antolatzaileak berak hartu zuen agindua, Muhammad VI.a izenarekin.

Agintari berriak ere Granadako herriaren eta aristokraziaren mesfidantzak izan zituen. Tik ugari zituen gizon hark, baldarra zen, zaindu gabea; arropa zatarrez janzten zen eta horrela ibili ohi zen hiriburuaren kaleetan zehar. Hori gutxi balitz, Muhammad VI.a harremanetan zebilen arerio zen Petri IV.a Aragoikoarekin eta Granada eta Bartzelona artean enbaxada trukea izan zen[1].

Heriotza

Aurrez-aurre zegoen Muhammad V.aren alde zeudenekin eta honen laguna zen Petri I.a erosteko asmotan joan zen Sevillara. 300 zaldun, 200 peoi, bitxiak, diamanteak, esmeraldak eta urrezko txanponez jositako kutxak zeramatzan berarekin, baina Petrik kartzelan sartu zuen Ismael II.aren heriotzaren eragile izan zelako. López de Ayalaren kronikak dioenez, mando gainean igo zuten kapa gorri batekin eta lantzaz hil zuen Petri I.ak berak. Eskolta osatzen zuten beste Granadako 37 zaldun ere era berean erori ziren eta denen buruak Sevillan erakusgai izan ziren, gero tronura itzuliko zenMuhammad V.ari bidali zizkiotelarik[2].

Aurrekoa
Ismail II.a Granadakoa
Granadako emirra
13601362
Ondorengoa
Muhammad V.a Granadakoa

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s