2015 – NAROA BARANDIARAN – Francisco Asenjo Barbieri

Francisco Asenjo Barbieri
Francisco Asenjo Barbieri
Datu pertsonalak
Jaio 1823ko abuztuaren 3a
Madril (Espainia)
Hil 1894ko otsailaren 17a(70 urte)
Madril (Espainia)
konpositore eta musikologoa

Francisco Asenjo Barbieri (Madril, 1823ko abuztuaren 3an1894ko otsailaren 17an) konpositore eta musikologo espainiarra izan zen, Zartzuela autore esanguratsua.

Biografia

Francisco Asenjo Barbieri Madrilen jaio zen, Sordo kalean, 1823ko abuztuaren 3an eta San Sebastian elizan eman zioten bataioa. Aita José Barbieri izan zuen eta ama, berriz, Petra Barbieri. Umezurtz geratu zen eta amaren aldeko aitona izan zen ilobaren hezkuntzaren ardura hartu zuena. Aitona dantzaria izandakoa zen, dantza zuzendari eta konpositorea eta, honen eraginez, mutikoa Santa Cruz de la Zarza (Toledo) komentu trinitarioan internatu zuten, latina, erretorika eta poetika ikasi zituelarik[1].

1837an medikuntza ikasten hasi zen, baina bide hori utzi eta ingeniaritza, fisika eta kimika, marrazketa, frantsesa eta arkitektura hartu zituen gero. Aitonarekin bizi zen oraindik eta solfeo ikasketei ere ekin zien,Rossini, Bellini eta Donizettiren errepertorioa buruz zekizkielarik.

1837an, musika ikasketa ofizialak ere hasi zituen Musika Kontserbatorioan eta Ramón Broca izan zuen klarinete irakasle, Pedro Albéniz pianokoa eta kantoa ikasi zuen Baltasar Saldonirekin[2].

1840an, berriz, konposizioa ikasi zuen Carnicerekin.

Aita hil zenean, ama bigarrenez ezkondu zen, oraingo honetan, Luciano Martínez konpositorearekin etaLucenara joan zen bizitzera, Barbieri Madrilen geratzen zen bitartean. Mutilak klarinetea edo pianoa jo ohi zuen, bizitza irabazteko[3].

Ibilbidea

Zartzuelen aita eta hizkuntza musikalaren aitzindari, benetan espainiarra den antzerki musikal baten sortzaile kantsideratzen dute.

Barbierik 60 bat zartzuela konposatu zituen: Jugar con fuego (1851), Los diamantes de la corona (1854), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés(1874)…

Klarinete izan zen Milizia Nazionalaren bandan eta italiar opera konpainia batekin elkartu zen, Il Buontempone opera idatzi zuelarik, baina porrot ekonomikoak ez zion estreinatzen utzi.

Kritiko lanetan ere ibili zen eta Real Palacio antzokiko apuntadorea ere izan zen.

Musika aldizkari bat sortu zuen, La España musical, eta hortxe piztu zen bere interesa jaioberri zen musikologia zientzian. Bera izango zen, Felipe Pedrellekin batera, Espainian izango zen lehen ordezkaria.

1840ko hamarkadan modan jarri zen opera nazionalaren gaineko polemiketan parte hartu zuen eta gazteleraz eginiko antzerki musikal ekimemetara batu zen, Zartzuelaren berpizkunde itzela ekarriko zutenak. Gaztambide, Ynzenga, Hernando eta Oudrid sortu ziren, generoa kontsolidatuta geratu zelarik. Geroago, Emilio Arrieta etorriko zen taldera eta denen artean sortuko zuten Madrilgo Jovellanos kaleko Zartzuela Antzokia (1856ko urrian).

Antzerkiari eman zizkion urte hauetan, 70 zartzuela baino gehiago idatzi zituen. Hauek dira nabarmenenak: Gloria y Peluca (1850), Jugar con fuego(1851), Todos son raptos (1851), El marqués de Caravaca (1853), Los diamantes de la corona (1854), El sargento Federico (Gaztanbiderekin batera,1855), Mis dos mujeres (1855), El diablo en el poder (1856), Un tesoro escondido (1861), Pan y toros (1864), El barberillo de Lavapiés (1874) eta El señor Luis el tumbón (1891).

Barbierik beste musika genero batzuk ere landu zituen: 1884an, musika jarri zion Visça la pau ereserkiari, Apel-Les Mestres poeta kataluniarraren testua erabiliz eta Versa est Luctum motetea.

Artikulu ugari idatzi zuen eta agiri musikalen artxibo esanguratsu bat ere bildu zuen, hurrengo urteetan Sociedad de Autoresek argitaratuko zituenak. Luis Carmena eta Millanen opera italiarraren kronikaren sarrera ere idatzi zuen, italiar generoaren oinarriak Madrilera zabalduz (1878).

 

Francisco Asenjo Barbieriren zartzuela katalogoa
Urtea Lana Mota Libretista
1850 Gloria y peluca Zartzuela (1 acto) José de la Villa del Valle
1850 Tramoya Zartzuela (1 acto) José Olona
1850 Escenas en Chamberí (Joaquín Gaztambide, Rafael Hernando y Palomar eta Cristóbal Oudridekin elkarlanean) Zartzuela (1 acto) José Olona
1850 La picaresca (Gaztambiderekin elkarlanean) Zarzuela (2 actos) Carlos García Doncel eta Eduardo Asquerino
1851 Jugar con fuego Zartzuela (3 actos) Ventura de la Vega
1851 Por seguir a una mujer viaje. (Gaztambide eta Hernandorekin elkarlanean) Zartzuela (4 eszena) José Olona
1852 El Manzanares Zartzuela (1 acto) Mariano Pina y Bohigas
1852 Gracias a Dios que está puesta la mesa!. Zartzuela (1 acto) José Olona
1853 El marqués de Caravaca Zartzuela (2 actos) Ventura de la Vega
1853 Don Simplicio Bodadilla (Gaztambide, Hernando eta José Inzengarekin elkarlanean) Zarzuela (3 actos) Manuel Tamayo y Baus eta Victorino Tamayo y Baus
1853 Galanteos en Venecia Zartzuela (3 actos) José Olona
1854 Aventura de un cantante Zartzuela (1 acto) José María Gutiérrez de Alba
1854 Los diamantes de la corona Zartzuela (3 actos) Francisco Camprodón según Eugène Scribe
1855 Mis dos mujeres Zartzuela (3 actos) Luis Olona
1855 Los dos ciegos Zartzuela (1 acto) Luis Olona
1855 El sargento Federico (Gaztambiderekin elkarlanean]) Zartzuela (4 actos) José Olona
1855 El vizconde Zartzuela (1 acto) Francisco Camprodón
1856 El diablo en el poder Zartzuela (3 actos) Francisco Camprodón
1857 El relámpago Zartzuela (3 actos) Francisco Camprodón
1857 Jugar con fuego Zartzuela (3 actos) Ventura de la Vega
1857 El sargento Federico (Gaztambiderekin elkarlanean]) Zartzuela (4 actos) Luis Olona
1858 Amar sin conocer (Gaztambiderekin elkarlanean]) Zartzuela (3 actos) José Olona
1858 Un caballero particular Zartzuela (1 acto) Carlos Frontaura
1858 Por conquista Zartzuela (1 acto) Francisco Camprodón
1859 El robo de las sabinas Zartzuela (2 actos) Antonio García Gutiérrez
1859 Entre mi mujer y el negro Zartzuela (2 actos) Luis Olona
1859 El niño Zartzuela (1 acto) Mariano Pina Domínguez
1861 Un tesoro escondido Zartzuela (3 actos) Ventura de la Vega
1862 El secreto de una dama Zartzuela (3 actos) Luis Rivera
1863 Dos pichones del Turia Zartzuela (1 acto) Rafael María Liern
1864 Pan y toros Zartzuela (3 actos) José Picón
1866 Gibraltar en 1890 Zartzuela (1 acto) José Picón
1867 Un tesoro escondido Zartzuela (3 actos) Ventura de la Vega
1868 El pan de la boda Zartzuela (2 actos) Francisco Camprodón
1869 Le trésor caché Zartzuela (3 actos) Ventura de la Vega
1870 Robinsón Zartzuela (3 actos) Rafael García Santisteban
1871 Los holgazanes Zartzuela (3 actos) José Picón
1871 Don Pacífico (edo «El dómine irresoluto») Zartzuela (1 acto) Antonio María Segovia
1871 El hombres es débil Zartzuela (1 acto) Mariano Pina Domínguez
1872 Sueños de oro Zartzuela (3 actos) Luis Mariano de Larra
1873 Los comediantes de antaño Zartzuela (3 actos) Mariano Pina y Bohigas
1873 El matrimonio interrumpido Zartzuela (1 acto) Miguel Pastorfido
1874 El Barberillo de Lavapiés Zartzuela (3 actos) Luis Mariano de Larra
1874 El domador de fieras Zartzuela (1 acto) Ramos Carrión y Campo-Arana
1875 La vuelta al mundo. Zartzuela (3 actos) Luis Mariano de Larra
1876 Chorizos y polacos Zartzuela (3 actos) Luis Mariano de Larra
1876 La confitera Zartzuela (1 acto) Mariano Pina y Bohiga
1876 Juan de Urbina Zartzuela (3 actos) Luis Mariano de Larra
1877 Artistas para La Habana Zartzuela (1 acto) Rafael Maria Liern eta Augusto E. Mandan y García
1877 Los carboneros Zartzuela (1 acto) Mariano Pina y Bohigas
1878 El triste Chactas Zartzuela (1 acto) Pedro María Barrera
1879 Los chichones Zartzuela (1 acto) Mariano Pina y Bohigas
1880 ¡A Sevilla por todo! Zartzuela (2 actos) Javier de Burgos
1881 Anda, valiente zartzuela Mariano Pina Bohigas
1883 Sobre el canto de Ultreja Zartzuela (1 acto) Flores Laguna
1884 De Getafe al paraíso (o «La familia del tío Maroma») Sainete Lírico (2 actos) Ricardo de la Vega
1884 Hoy sale hoy …! (Federico Chuecarekin elkarlanean) Zartzuela (1 acto) Tomas Luceño eta Javier de Burgos
1884 Los fusileros Zartzuela (3 actos) Mariano Pina Domínguez
1885 Novillos en polvoranca (o «Las hijas de Paco Ternero») Zartzuela (1 acto) Ricardo de la Vega
1891 El señor Luis el Tumbón (o «Despacho de huevos frescos») Zartzuela (1 acto) Ricardo de la Vega
La vuelta al mundo Zartzuela (4 actos) Luis Mariano de Larra
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Francisco Asenjo Barbieri

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s