2015 – ADEL Ben Miloud – Chadli Bendjedid

Chadli Bendjedid
Chadli Bendjedid

Aljeriako presidentea
1979ko otsailaren 9a – 1992ko urtarrilaren 11a
Aurrekoa Rabah Bitat
Ondorengoa Abdelmalek Benhabyles

Defentsa ministroa
1978ko azaroa – 1979ko otsaila

Jaiotza 1929ko apirilaren 14a
Aljeria
Heriotza 2012ko urriaren 6a (83 urte)
Aljeria
Alderdi Politikoa Nazio Askapeneko Frontean (FLN)
Ezkontidea Halima Ben Aissa
Erlijioa Islama

Chadli Bendjedid (arabieraz: شاذلي بن جديد) (Bouteldja, 1929ko apirilaren 14aAljer 2012ko urriaren 6a) aljeriar politikaria da. 1979tik 1992ra bitartean, Aljeriako Errepublikako lehendakaria izan zen.

Biografia

1950eko hamarkadan, Aljeriaren burujabetasuna lortzeko gerra hasi zenean, Nazio Askapeneko Frontean (FLN) sartu zen. Honen aurretik, Frantziako armadan hartu zuen parte eta desertatu egin zuen gerra horren hasieran.

1965ean, Ahmed Ben Bella agintetik kentzen lagundu zion Huari Boumedieni. Iraultzaren Kontseiluko kide eta Defentsa ministro izan zen (1978).

Boumedien hil zenean, 1978an, FLNren idazkari nagusi izendatu zuten, eta, 1979an, errepublikako lehendakari hautatu zuten.

1984an eta 1988an berriro hautatu zuten lehendakari[1]. Besteak beste, Chadli Bendjedidek Aljeriakokonstituzioa aldatu zuen eta alderdi-aniztasuna ezarri zuen.

1991n, Salbaziorako Islamiar Fronteak (FIS) irabazi zituen hauteskundeak. FISeko kideen eta poliziaren arteko borroka gogorren ondorioz, zibilez eta militarrez osaturiko segurtasun-batzorde bat eratu zen eta kargua uztera behartu zuen Bendjedid, 1992an.

Presidente izan zen bitartean, estatuaren partaidetza ekonomian gutxitu egin zuen eta hiritarren gaineko bijilantzia ere bai.

80ko hamarkada bukaeran, petrolioaren prezioa erori zenean, Aljeriako ekonomia krisi larrian sartu zen eta FLNren aurkako protestak, berriz, ugaritu, alderdibakar baitzen ia. Pixkanaka, demokraziaranzko urratsak ematen joan zen eta alderdi anitzeko sistema batera hurbildu zen.

Hala ere, 1991n, interbentzio militar batek udal hauteskunde prozesua gerarazi zuen, ez baitzuenSalbaziorako Islamiar Fronteak (FIS) irabazterik nahi, eta Bendjedid dimititzera behartu zuen, Aljeriako Gerra Zibilari hasiera emanez[2].

2012aren hasieran, Aljerreko ospitale militar batean sartu beharrean izan zen, prostatako minbiziak hartu baitzuen, eta giltzurrunak ere izurratuta zituen. Urte horretako urriaren 6an hil zen eta gobernuak 8 orduko dolu nazionala ezarri zuen dekretuz bere omenez[3] .

Kanpo loturak

Elkarrizketa Youtuben

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Chadli Bendjedid Aldatu lotura Wikidatan
  1. (Ingelesez)http://www.bbc.co.uk/mundo/ultimas_noticias/2012/10/121006_ultnot_argelia_muere_chadli_bendjedid_jgc.shtml
  2. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/diario/2002/01/20/domingo/1011502354_850215.html
  3. (Frantsesez)http://www.lefigaro.fr/flash-actu/2012/10/06/97001-20121006FILWWW00421-algerie-l-ex-president-bendjedid-decede.php
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s