2014 – IÑIGO DE JUAN – Hiram Stevens Maxim

Hiram Stevens Maxim
Hiram Stevens Maxim
Hiram Stevens Maxim
Datu pertsonalak
Jaio 1840ko otsailaren 4a
Sangerville, Maine (Ameriketako Estatu Batuak)
Hil 1916ko azaroaren 24a (68 urte)
Londres (Txantiloi:EB)

Hiram Stevens Maxim (1840ko otsailaren 4a1916koazaroaren 24a) estatubatuar asmatzailea izan zen. Batez ere, 1884an, lehen metrailadore eramangarria eta guztiz automatikoa zen Maxim metrailadorearen asmakuntzagatik dugu ezaguna. Makina hegalariak sortzeko hainbat saiakera ere egin zituen, baina bere diseinuek ez zuten inoiz hegan egiterik lortu[1]. Hala eta guztiz ere, bere prototipoa zen Atxilo hartutako makinak ospe handia hartu zuen britainiar azkoketan.

Biografia

 Tripodean ezarritako Maxim metrailadorea

 Maxim makina hegalaria

 Dunonald karro batean ezarritako Maxim metrailadorea
The Invention of the Machine Gun; Hiram Maxim Q81725.jpg

Maxim Sangervillen jaio zen, Maine estatuan. 14 urte besterik ez zituen gurdi-egile baten ikasle egin zenean eta, 10 urte geroago, makinekin hasi zen lanean bere osabarekin, Levi Stephens, Fitchburgen Massachusetts. Geroago, instrumentazioa sortzen jardun zuen eta baita delineatzaile bezala ere.

Maximek Ingalaterrara emigratu zuen 1881ean eta naziotasun britainiarra lortu zuen 1899an.

1901ean, Viktoria Erresuma Batukoak asmakuntzetan eginiko lana errekonozitu zuen, haietariko asko, erabilera militarra izango zutena. Maximek arma konpainia bat sortu zuen bere metrailadorea ekoizteko Crayforden, Kent eskualdean. 1896an Vickers korporazioak erosi zuen eta, honen ondoren, bere izena Vickers, Son & Maxim bihurtu zen. Bere diseinuaren bertsio hobetua, Vickers metrailadorea deitua, metrailadore britainiar estandarra izan zen urte askotan zehar. Lehen Mundu Gerrako potentzia guztiek Maxim metrailadorearen aldaerak erabili zituzten intentsiboki.

Bere anaia Hudson Maxim ere asmatzaile militarra izan zen eta lehergailuetan espezializatu zen.

1884ko azaroan, Maxim Gun Company sortu zen eta lord Rothschild bankaria zegoen zuzendaritza mahaian.

1888an, bere bankuak 1,9 milioi libra estarlinako fusioa finantzatu zuen Maxim Company eta Nordenfeldt Guns and Ammunitions Company konpainien artean.

Maximek saguak harrapatzeko tranpa ere asmatu zuen. Bestalde, osasun arazo ugari izan zuen eta bronkitisak jota egon zen luze.Bakearen pipa fabrikatu eta patentatu zuen, mentol inhalagailu bat zena.

Patenteak zirela-eta, arazo bat baino gehiago izan zuen Thomas Edisonekin.

Heriotza eta ondorengoak

Sir Hiram Maximen hilobia

Maxim Londresen hil zen eta West Norwood hilerrian eman zioten lur[2].

Bere seme Hiram Percy Maximek aitaren pausoak jarraitu zituen eta mekanika ingeniaria eta armamentu diseinatzailea izan zen. Hala ere, irrati-amateurgintzan egin zituen esperimentuengatik egongo dute ezagun eta baita American Radio Relay League sortzeagatik ere.

Patenteak

  • Britainiar patenteak:
    • GB189700207 (1897 con Louis Silverman) – mecanismo de disparado automático
    • GB189607468 (1897) – Gasak eregiten dituen metrailadorak
    • GB189607045 (1897) – mecanismo de recámara de ametralladora

Erreferentziak

  1. Txantiloi:Cathttp://www.enciclopedia.cat/enciclop%C3%A8dies/gran-enciclop%C3%A8dia-catalana/EC-GEC-0041516.xml?s.q=hiram#.VJDCwIqG99U
  2. (Ingelesez)http://www.rarenewspapers.com/view/578364
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hiram Stevens Maxim Aldatu lotura Wikidatan
Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s