2014 – KEPA IZTUETA – LOAPA

LOAPA (Ley Orgánica de Armonización del Proceso Autonómico edo Prozesu Autonomikoaren Harmonizazioko Lege Organikoa) Espainiako Gorteek, PSOE eta UCDk izenpetutako itun baten ondorioz, 1982ko uztailaren 30ean onetsi zuen lege organiko bat izan zen.

Historia

Espainiako autonomia erkidegoak

Otsailaren 23ko estatu-kolpean sortutako ideia dela esan ohi bada ere,1981eko otsailaren 18an Leopoldo Calvo-Sotelok kargua hartzekoan egin zuen hitzaldian zirriborroa ikus zitekeen.

Horrela erakusten du Calvo-Sotelo berak Memoria viva de la Transiciónliburuan (1990); honako hau dio: {{aipu|una vez más vuelvo al discurso de investidura, donde quedó dicho mi propósito sobre esta grave cuestión, y vuelvo también a recordar que aquél discurso fue pronunciado el 18 de febrero de 1981 y es, en consecuencia, anterior al 23-F. No está de más este recuerdo, porque se sigue diciendo con ligereza que la política autonómica de mi Gobierno fue una cesión a los golpistas o, al menos, un corolario del golpe militar. Y eso no es exacto.[1]

Horren inguruan, Felipe Gonzalez lider sozialistari esleitzen dizkion hitzak jasotzen ditu: {{aipu|se ha dicho que la causa inmediata de la puesta en marcha de una dinámica de Pactos Autonómicos y su derivación normativa, como es el caso de la LOAPA, está en el 23 F. No se puede decir eso al Grupo Parlamentario y al Partido que representa, y no creo que sea legítimo decírselo a nadie[2]

Beste hainbat disposizioren artean, konpetentzien transferentzia aurreikusi zuen eta progresiboki egingo zen, autonomia erkidego bakoitzaren gaitasunaren arabera.

Eusko Jaurlaritzak, Kataluniako Generalitateak, CIUk eta EAJk konstituzioaren aurka zihoala-eta, errekurtsoa jarri zuten, ez baitzuten uste estatuaren legeek estatutuak mugatzeko ahalmena izan behar zutenik.

1983ko abuztuaren 13an, Espainiako Konstituzio Auzitegiak legearen izaera organiko eta harmonizatzailea ukatu zuen, legearen 38 artikulutik 14 inkonstituzionalak zirela deklaratuz. Geratu zenarekin, urriaren 14an, 12/1983 legea onartu zen, aurreko kutsu horiek ezabatuta zeudelarik[3].

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s