2014 – IRATI URDANGARIN – Steven Tyler

Steve Tyler
Steve Tyler
Steve Tyler abeslaria 2005ean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Stephen Victor Tallarico
Jaio 1948ko martxoaren 26a
(66 urte)
Ameriketako Estatu Batuak Yonkers, New York
(Estatu Batuak)
Bikotekidea(k) Cyrinda Fox (1978-1987)
Teresa Barrick (1988-2, 005)
Webgunea http://www.steventyler.com/
steven-tyler-quit-tyler.jpg.jpg areosmith_stephen

Steven Victor Tallarico, musika munduan Steven Tyler izenez ezaguna (1948ko martxoaren 26a,Yonkers, New York), estatubatuar abeslari, musikari eta konposatzailea da. Horretaz gain, aktore eta Aerosmith talde estatubatuarraren lider, abeslari eta istrumentu ugari jotzen dituen gizona ere bada. American Idol talentu bilatzaileen programan epaile gisa parte hartu zuen. Hainbat instrumentu jotzeko duen gaitasunagatik da ezagun. 2008an, Rolling Stone aldizkariak historiako 100 abeslari onenen artean kokatzeaz gain[1], garai guztietako 57. artista handienaren postua eman ziolarik. Gainera, Hit Parader aldizkari estatubatuarrak garai guztietako 3. Heavy metal abeslari onenaren postua eman zion, Robert Plant eta Rob Halforden atzetik[2]. Horrez gain, Digital Planet Rock irratiaren arabera, rockaren 40 abeslari onenen zerrendan 13. kokatzen da.

2005ean, Blender musika aldizkari estatubatuarrak eta MTV kateak 22 artista onenen artean 16. jarri zuten[3]. Roadrunner Records diskografiaren arabera, metal estiloaren 50 abeslari onenen artean 8.a bera da[4]. 2001ean, VH1 kateak saritu zuen, VH1 Fashion Awards sari-banaketan egokien jantzitakoa izateagatik. DigitalDreamDoor-ek abeslari onenen artean kokatu zuen, eta 78. postua eman zioten Walk This Way diskoan egindako lanagatik. Rockaren kantari onenetakotzat hartu zuten, ahoren tamainari eta mihiaren fisionomiari esker, azken hau ahoaren beheko zatian ezartzean, rockeko garrasi ohikoak igortzea ahalbideratzen baitio. 2001ean, Rockaren Ohorezko Aretoan gehitu zuten Steven Tyler,Aerosmith taldearekin batera.

steven

Biografia

Lehen urteak

aerosmith

Steven Tallerico 1948ko martxoaren 26an jaio zenYonkersen, New York (AEB). Susan idazkaria (ezkon aurretik, Blancha, 1925eko ekainaren 2tik 2008ko uztailaren 4ra) eta Victor A. Tallarico (1916ko maiatzaren 14tik 2011koirailaren 10era),musikari klasiko eta pianista ziren bere gurasoak. Aita italiar eta alemaniar jatorrikoa zen, eta ama, berriz, ingeles eta poloniar jatorrikoa.

Musika klasikoaren munduan murgilduta zegoen gizon baten semea, musika beti izan da atal garrantzitsua Tylerren bizitzan. Aitak Vic Talarrico Orkesta zuzentzen zuen.Bronxeko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza Spellman Kardinalean irakatsi zion aitak musika.

Steven Tylerrek blues musikarekiko afizioa ere bazuen, eta1960 hamarkadan, talde bateko bateria izatetik The Strangeurs (geroago Chain Reaction izena hartu zuten),Chain eta William Proud bezalako rock n’ roll taldeetako abeslari nagusi izatera pasa zen. Gaztaroko uda asko New Hampshirereko Sunapee lakuan igaro zituen. Bertan, etorkizuneko bere taldekideekin elkartu zen, Joe Perry eta Tom Hamiltonekin. Tylerrek etxeak ditu Marshfield, Massachusetts, Sunapee, NH, Cod lurmuturrean, New York etaLos Angelesen.

Harremanak eta ondorengoak

  Steven Tyler Robo Spotlight de Liv ?!
Liv Tyler, Stevenen alaba zaharrena
Steven Tyler avec sa fille Liv Tyler et son petit-fils Milo à l'aéroport de Los Angeles, le 27 mars 2012.

Stevenek Bebe Buell modeloarekin erlazio laburra izan zuen eta, harreman hartatik, Liv Tyler aktorea jaio zen. Buellek, hasieran, aita Todd Rundgren zela adierazi zuen, Liv Stevenen droga menpekotasunetik babestu nahi zuen-eta.

1978an, Cyrinda Foxekin ezkondu zen (Warholen modelo ohia, etaNew York Dollseko abeslariaren, David Johansen emazte izandakoa zen), haren alaba Mia Tylerren aita bilakatuz. 1987an banandu ziren eta, 1997an, Dream On eta Livin ‘on the Edge atera zituen,Aerosmith eta Tylerrekin bizitako oroitzapenak kontatuz. Cyrinda Foxe buruko kantzerraren ondorioz hilko zen 2002an.

1988an, Teresa Barrick diseinatzailearekin ezkondu zen, baina,2005eko otsailean, arazo pertsonalengatik banandu egingo zirela adierazi zuten. 2006ko urtarrilean, dibortzioa ofizial egin zen.

2011n, Erin Brady 38 urteko modelo batekin hasi zen ateratzen, baina harremanak 2006tik 2012rabitarte bakarrik iraun zuen, Stevenek garrantzi handiagoa ematen baitzien munduko birei eta bere proiektuei.

Tylerrek 4 seme-alaba baditu[5]:

  • Bebe Buellirekin izan zuen Liv Tyler aktorea.
  • Cyrinda Foxekin izan zuen Mia Tyler modeloa.
  • Teresa Barrickekin, berriz, bi izan zituen: Chelsea eta Taj Monroe.

Tylerrek biloba bat ere badu, Milo William Langdon (2004ko abenduaren 14an jaioa New Yorken), Liv Tylerrek eta bere senar Royston Langdon musikari britaniarrek izandakoa[6].

Lana eta ospea

Aerosmithen sorrera eta arrakasta

 Steven Tyler, Nassau Colliseum2007an

1965ean, Tylerrek bere lehen irratiko arrakasta idatzi zuen: “Dream On”.

1969an, Sunapeeko rock talde baten kontzertuan parte hartu zuen.

1971. urte inguruan, taldea Bostonera, Massachusettsera, joan zen eta Brightoneko Commonwealth etorbidean apartamentu txiki bat partekatu zuten. Tylerren taldekide ohi bat, New Yorkekoa zen Joey Kramer, hartu zuten bateria jotzeko. Geroago, gitarra erritmiko bat hartu zuten: Brad Whitford, Tylerren gaztaroko laguna, Ray Tabano, ordezkatu zuena. Bostoneko clubetan kontzertuak eskaini ondoren, Frank Connelly, euren lehen agente komertzialaren bidez, taldea New Yorkeko beste agente batzuekin hasi zen lanean, Steve Leber eta David Krebsekin, hain zuzen ere. Pixka bat geroago, 1971n, disketxe batekin kontratua sinatu eta euren izena eramango zuen lehen albuma kaleratu zuten 1973an. Ondoren Get Your Wings (1974), Toys in the Attic (1975), Rocks (1976) eta Draw the Line (1977) diskak kaleratu ondoren, Aerosmith talde internazional gisa ezagutarazi zuten. Album horiek “Dream On”, “Walk This Way” eta “Sweet Emotion” bezalako arrakastak zituzten. Aerosmithen lehen bost diskak platino bihurtu ziren, eta bostak hard rockaren garai guztietako album onenen artean kokatu zituzten adituek. Hala ere, hamarkadak aurrera egin ahala, grabazio, bira, bizikidetza eta drogen erabilerak sortutako bizitza gorabeheratsuaren ondorioak pairatzen hasi ziren.

Tyler eta Perry, egiten zuten suspergarri eta heroina kontsumoarengatik, Biki Kutsagarriakezizenez ezagutzen zituzten. Bien arteko harremana Aerosmithen bideo ugaritan dago gordeta, baita VH1en “Behind The Music: Aerosmith” programan ere. Perryk taldea utzi zuen The Joe Perry Project-en murgitzeko. Jimmy Crespok ordezkatu zuen. Steven Tylerrekin batera, Jimmyk abestien letrak idazten zituen, eta Rock In A Hard Place albuma ekoizten eta idazten lagundu zuen. Crespori esker, batera mantendu ziren Brad Whitfordek taldea utzi zuen arte (bere omenez, mikrofonoaren hankan erabiltzen zuen zapia lotzeko ohitura hartu zuten). Rick Dufayk ordezkatu zuen.

1970 eta 1980 hamarkadetan, Tyler ezaguna egin zen droga gogor eta alkoholaren kontsumoagatik. Drogen aurkako errehabilitazioa 1986an amaitu zuen, eta hogei urte ezer hartu gabe eman bazituen ere, 2009 analgesiko gehiegi hartzen hasi zen. Berriro egin behar izan zuen errehabilitazio saioa. Emandako emanaldietan, duen indar guztia askatzen du eta, gehienetan, kolore biziko trajeak eta mikrofonoaren gainean zintzilikatzeko bufandak erabiltzen ditu.

Aerosmith berriro elkartzea eta errehabilitazioa

1983ko otsailaren 19an, taldea 1979an utzi zuten Joe Perry eta Brad Whitford Aerosmithenkontzertu batera joan ziren. VH1en “Behind The Music:Aerosmith” programa bereziaren arabera, Tylerrek Joe Perryri telefono dei bat egin zion itzultzeko eskatuz eta, bildu zirenean, Perry eta Whitfordek berriro taldera itzultzea onartu zuten.

Aerosmith berriro elkartzeak bira handia egiteko aukera eman zuen, “The Back In The Saddle Tour”, eta beste diska bat grabatzen hasi ziren. Hala ere, arazo nagusiak ez zuen alde egin eta taldekideek, Tylerrek, batez ere, drogaren menpe jarraitzen zuten. Abeslariak behin baino gehiagotan egin zuen porrot 1980ko hamarkadako kontzertuetan, eta lehengoa gutxi balitz,heroinarekiko menpekotasun luze eta gogorra ere garatu zuen. Aerosmithen manager berria zen Tim Collinsek eta taldekideek bazekiten, euren liderrak horrela jarraituz gero, ez zirela urrutira iritsiko. 1986an, bilera gogorra antolatu zuten Tyler drogen aurkako errehabilitazio programa zorrotz batean sartzera behartzeko.

Tylerrek errehabilitazioa amaitu ondoren, Aerosmitheko beste taldekide guztiak antzeko programetan sartu eta errehabilitatu egin ziren eta, 1980ko hamarkadaren erdialderako, denek lortu zuten garbi egotea[7].

Itzulera arrakastatsua

1985ean, Aerosmithek itzulerako diska kaleratu zuen, Done With Mirrors, baina erdipurdiko harrera lortu zituen. 1986an, Tyler eta Perryk Run-DMCren lankidetzan, Aerosmithen 1975ekoWalk This Way abestia berreditatu zuten. Zerrendetako 4. postua lortu zuen eta Rolling Stonekmundua aldatu zuten 100 abestietatik 37. izendatu zuen[8].

Walk This Way abestiak taldea zein rap musika aro berri batean sartzeaz gain, itzulera ahalbideratuko zien urratsa ematen lagundu zien. Aerosmith 1987an itzuli zen, Permanent Vacation albumarekin. Top 20en zerrendan 3. egotea lortu zuen eta lau milioi kopia saldu zituen.

1989an, Pump kaleratu zuten eta 1993an, berriz, Get A Grip, bakoitzak zazpi milioi kopia saldu zituelarik eta, 1970eko arrakasta hutsean utziz, mundu mailako izar bilakatu ziren. Hiru albumek kritika bikainak jaso zituzten musika estilo berritzaileak zekartzatelako, Top 40 zerrendan abesti ugari zituztelako, antzezpen ugariko bideoak ekoitzi zituztelako eta hamaika sari jaso zituztelako, besteak beste. Aerosmithen hurrengo birari eta egin zituzten telebistako agerraldiei esker, Rock kulturaren ikur nagusi bilakatu ziren. Steven Tyler, taldeko liderra, taldearen sinbolo eta mundu mailan ezagun bihurtu zen.

1995ean, taldeak familiarekin egoteko beta hartu nahian, atseden hartzea erabaki zuen. Bitartean, Tim Collins managerrak bandaren arrakasta puri-puri mantzentzea lortu zuen.

Hala ere, arazoak ez ziren bukatu: Collinsek taldekideei gehiegi eragiten zien, taldea bereiztear zegoen zurrumurrua zabaldu zen, Tyler emaztearekiko ez zela leiala, drogen munduan berriro murgildu zela zioten… Honen guztiaren aurrean, Collins botatzea erabaki zuten eta Nine Jivesdiskaren kaleratzeko data atzeratu zen, 1997ra arte. Get a Gripen zifretara inguratu ez baziren ere, platino bikoitza izan zuten, eta taldeak goian jarraitu zuen. Albuma babesteko, bi urteko bira eskaini zuten.

1997an, Steven Tyler eta Joe Perry GAPen iragarki batean azaldu ziren, Tylerrek aho-soinua joz eta blues emanaldia eskainiz. GAPek musika munduko artistekin egin zuen iragarki kanpaina baten atala zen.

1998an, taldea Nine Jives albuma promozionatzeko biran zeudenean, mikrofonoak hankaren aurka talka egin eta, Steven Tylerrek lesioa jasan zuen belaunean. Emanaldia amaitzea lortu zuten, baina jarraian zeuzkaten zenbait kontzertu bertan behera utzi behar izan zituzten eta Tylerrek eskaiola erabili behar izan zuen I Don’t Want to Miss a Thing abestiaren bideoa grabatzen zuten bitartean. Urte horretako zerrendetan lehenengo postua lortu zuen kantak.

2000 eta 2008. urteen arteko aldia

Steven Tyler eta Joe Perry2007an

XXI. mendearen hasieran, Super Bowlaren XXXV. ikuskizunaren, Rock & Rollaren Ohorezko Aretoan gehitzearen eta beste platinozko albuma kaleratzearen ondorioz, Aerosmithek jendearen arreta berreskuratu zuen.2001etik, urtero bira arrakastatsu bat egin dute eta musikaren munduan aktibo mantentzea lortu dute, Just Push Play (2001) eta Honkin’ on Bobo (2004) disken bidez. Horrez gain, Steven Tylerrek beste hainbat proiektu eta agerpen berezi egin ditu bitartean.

2001eko irailaren 11rko erasoen ondoren, bandak United We Stand kontzertu benefikoan jo zuen Washington DCn. Tylerrek gorputz osoko txaketa jantzi zuen, AEBetakobandera zeramana eta Livin’ on the Edge eta I Don’t Wanna Miss a Thing bezalako abestiak eskaini zituzten. BandaIndianapolisera itzuli zen gau horretan bertan beste emanaldi bat eskaintzeko.

2003an, Tylerrek titulu goraipagarria jaso zuen Berklee College of Musicen eskutik eta, 2005ean, berriz, honoris doktoretza eman zion Massachusettseko Unibertsitateak (Boston). Urte horretan bertan, Tylerrek AC/DCri Rock & Rollaren Ohorezko Aretoan kokatzeko bultzadatxoa eman zion, bera eta bere taldea bi urte lehenago han egon ondoren. Brian Johnson AC/DCren k abeslariarekin abestu zuen You Shook Me All Night Long eta Aerosmithen The Grind ere extra bezala txertatu zuten.

2004ko gabonetan, The Polar Express filmean Rockin’ on Top of the world abestia abesten azaldu zen, eta bandaren itxura zuten ordenadore bidez sortutako iratxo batzuk azaldu ziren abestia jotzen.

Joe Perry lanpetuta ibili zen 2005ean, bere izena eramango zuen bakarkako diska prestatzen. Tylerrek ere hainbat proiektu gauzatu zituen denbora tarte horretan. Urte horretan, Santanarenabeslari nagusia izan zen Just Feel Better singlean. John Travolta eta Uma Thurmanprotagonistak ziren Be Coolen film batean parte hartu zuen; bertan, Steven Tylerrek duoa egiten zuen Linda Moonekin (Christina Milian) Cryin abestian.

2006an, Tylerren eztarriko kirurgia ondo sendatu eta Rockin’ the Joint Tour neketsuaren ondoren, aipatua izatea merezi duen itzulera egin zuen. Ekintza aipagarrienetako bat Joe Perry eta Bostoneko orkestarekin laugarren Orkesten urteroko agerraldian uztailean parte hartu izana da, operazioaren ondoren lehen agerpen publikoa izan baitzen. Kontzertua nazio osoan igorri zuenCBSk eta Tylerrek, Perryk eta orkestak Walk This Way, I Don’t Wanna Miss a Thing eta Dream On abestien pot-purria jo zuten.

Keith Anderson country abeslariarekin ere abesti bat grabatu zuen, Three Chord Country and American Rock & Roll izenekoa. Andersonen lehenengo albumeko abesti editatua zen, eta single gisa kaleratu zuten AEBetako Charts Countryn.

Urte horretan bertan, Aerosmithen biran eta album berria prestatzen lan egiteaz gain, Tylerrek hainbat agerpen publiko egin zituen. Two and a Half Men telebistako seriean bere burua bizilagun zaratatsu eta desatseginaren paperean jarri zuen. 2006ko urriaren 14an, Missouriko Saint Louiseko Bush Stadiumen, God Bless America abestu zuen 3. Liga Nazionaleko Ekialdeko Dibisioan Saint Louiseko Kardinalak eta New Yorkeko Metsak luzatzen zuten bitartean. Azaroaren 24an, Aerosmithen kontzertu baten aurretik, esker emate egunean, behartsuenei afaria zerbitzatu zien borondatez Floridako West Palm Beach jatetxean.

2007an, Aerosmithekin mundu mailako bira egin zuen eta 19 herrialdetan jo zuten. 2008komaiatzaren 21ean, Steven Tyler Las Encias Hospitalen, Pasadenan (Kalifornia) ospitaleratu zuten, hanka hainbat kirurgiaren bidez sendatu ahal izateko. Horrela hitz egin zuen artistak: {{aipu|Hanko minaren agerpena oso handia izan zen, espero nuena baino handiagoa. Errehabilitazioko zaintzak eta terapia fisikoak sortutako tentsioa traumatikoak izan ziren. Giro ziurra behar nuen indarberritzeko, telefonoa alde batera utzi eta nire hanken arazoari lasai ekin ahal izateko[9]

2008ko uztailaren 14an, Tylerren ama, Susan Ray Tallarico, hil egin zen 84 urte zituelarik.

Uztailaren 18an, Billy Joelekin azaldu zen Sheako estadioan izan zen azkeneko kontzertuan. Billy Joelen taldea atzetik, Walk This Way abestia kantatu zuen.

Abuztuan, Harper Collinsek enkantea irabazi zuen Steven Tylerren autobiografia kaleratzeagatik.

Urte horretako abenduan, ezusteko agerpenak egin zituen Trans-Siberian Orchestraren kontzertuan (abenduaren 12an), Nassau Coliseumen, eta Izod Zentruan (abenduaren 13an). Izod Zentruaren azken sorpresa izan zen, eta Dream On eta Sweet Emotion abestietan parte hartu zuen Trans-Siberian Orchestrarekin.

Azken aldiko ekitaldiak

 Steven Tyler eta Joe Perry2010ean Arnhemen (Herbehereak)

 Steven Tyler Paraguayn 2011n

 Steven Tyler eta Joe Perry, Nassau Colliseum 2012n

2009ko abuztuaren 5ean, Tyler eszenatokitik erori zen, Sturgis inguruan, Hego Dakotan, burua eta lepoa zauritu eta sorbalda hautsi zuen. Rapid City eskualdeko ospitalera eraman zuten. Tylerren erorketaren ondorioz, Aerosmithek2009ko Tourra bertan behera utzi behar izan zuen, urrianHawaiin egin zituzten bi kontzertu salbu. Aurrez, 2007an, Mauin zuten lehen kontzertua bertan behera utzi eta kontzertura joateko asmoa zutenei dirua itzuli beharrean izan ziren.

2009ko azaroaren 9ko informazioen arabera, Steven Tylerrek ez zuen inongo harremanik bere Aerosmithekobandakideekin eta ezin zuten bandan jarraitzen zuen ziurtatu. Hurrengo egunean, Joe Perryk, behin betikoa ez bazen ere, Tylerren abandonoa baieztatu eta bakarrik jarraituko zuela bidea esan zuen. Zurrumurruak zurrumurru, egun horretan bertan The Joe Perry Project taldeak emanaldia zuen New Yorkeko Fillmoren, Irving Plazan etaAerosmithen Walk This Way jo zutenean, Tyler bera batu zitzaien eta horrela esan zion aurrean zuen jendetzari: {{aipu|New York! Jakin ezazue! Ez nabil banda uztekotan![10]Baina, bandakideek kezkatuta zeuden, drogatan erori zelako berriro[11]. Lortu zuten azkenean berriro errehabilitazioan sartzea eta ondoren berriro etorriko zela bandara esan zuten.

2010eko otsailaren 15ean, Aerosmith Doningtoneko (Ingalaterra) Download Festivalerako aurkeztu zuten eta Tyler taldearen abeslaria izango zela ere argitu zuten.Martxoaren 26an, Steven Tylerrek rap albuma grabatuko zuela adierazi zuen. Chris CornellekinScream grabatu zuen, eta Reverend Run, Run-DMCko Darryl Mac, Kid Rock eta T-Painek bertan parte hartuko zuten zurrumurrua zabaldu zen. Urte bereko abuztuaren 14an, Aerosmith eta J.Geils Bandekin Bostoneko Fen Way Parken azaldu zen Tyler eta Boston Sunday Globe egunkariak azalean jarri zuen bere irudia.

2011ko All-Stars Gameen aurkeztu zuten. Urriaren 25ean, konortea galdu zuen Luqueko (Paraguai) hoteleko komunean, aurpegia zauritu eta bi hortz hautsi zituen. Asuncioneko ospitalera eraman zuten eta odontologia eta kirurgia plastikoko tratamendua egin zioten bekain eta ezpainetan. Gau horretako kontzertua hurrengo egunera atzeratu zuten. Egunkarien arabera, bi hortzak erakutsi zituen soka batekin lotuta. Begiondoan ere izugarrizko ubeldua zuen; betaurreko beltzekin atera zen eszenategira, baina berehala galdu zituen[12].

Osasun arazoak

Eztarriko kirurgia

2006ko martxoaren 22an, bere 58. urteurrena baino lau egun lehenago, The Washington Postek adierazi zuen Tylerrek ebakuntza bat egin behar zuela[13]. Badirudi bira mantentzeko ahaleginetan ibili zirela, baina medikuak kantatzen ez jarraitzeko gomendatu zion, ahotsari errekuperatzeko behar adina denbora uzteko. Horrela, Ipar Ameriketako Rockin’ the Joint tourra bertan behera geratu zen.

Eztarrian azaldu zitzaion odol-hodia zuzentzeko kirurgia ondo atera zen eta, aste batzuk lasai igaro ondoren, 2006ko maiatzaren 20an, Steven eta Aerosmith estudioan sartu ziren, album berrian lanean hasteko. Uztailaren 3 eta 4an, Tyler eta Perry Bostoneko eszenatokian izan ziren Boston Pops orkestarekin, eta Dream On, Walk This Way eta I Don’t Want to Miss a Thing abestu zituzten. Ebakuntzaren ondoren egindako lehen agerpena izan zen Tylerrentzat. 2006koudazkenean, Mötley Crüe taldearekin tourra egin zuten, Route of All Evil Tour izena eman ziotelarik.

Steven Tylerren eztarriko kirurgia National Geographic Channelen atera zen 2007an, Gizakia Makina Harrigarria seriean[14].

B eta C hepatitisen aurkako borroka

2006an Access Hollywoodi emandako elkarrizketa batean, Tylerrek aitortu zuen B eta Chepatitisak jasan zituela azken 11 urteetan[15]. 2003an diagnostikatu zioten gaixotasuna eta tratamendu gogorra eman zioten 2006ra arte. Okerrena interferon bidezko tratamendu agonikoan 11 hilabete igaro zituela dela dio.

Lasaigarriekiko menpekotasuna

2009an, Tyler errehabilitaziorako klinika batean sartu zen. 61 urteko rockeroak People aldizkariari esan zioenez, azken 10 urteetako emanaldietan jasandako lesioen ondorioz, oinazeak eta analgesikoekiko menpekotasuna kontrolatzeko sartu zen zentroan. {{aipu|Nire familiaren eta medikuen laguntzarekin, oinazea kontrolatzeko ardura hartzen ari naiz eta eszenategira itzultzeko irrikitan nago.[16]

Dirico motozikletak (lehen Red Wing Motorcycles)

2007ko irailaren 15ean, New Hampshire International Speedwayen, Stevenek Dirico motozikleta berri batzuk aterako ziren iragarpena egin zuen. Berak diseinatu zituen, Mark Diricoren gidaritzapean eta AC Custom Motorcyclesek eraikiak Manchesterren, New Hampshire[17].

Steven betidanik izan da motozale sutsua: {{aipu|Askatasuna sentitu ahal izateko toki bakarretako da; paparazzien kamerak muturrean izatetik libre, zaleak autografo eske izatetik aske, adulaziotik urrun…[18]

Era berean, Steven Tylerek motoen karitate enkatean ere hartu zuen parte.

Diskografia

Aerosmithekin

Estudio albumak

Album zerrenda
Titulua Xehetasunak Postua Zertifikazioak
US AUS CAN GER NLD NZ SWI UK
Aerosmith
  • Released: January 5, 1973
  • Label: Columbia Records
21 58
  • Recording Industry Association of America: 2× Platinum
  • Music Canada: Platinum
Get Your Wings
  • Released: March 1, 1974
  • Label: Columbia
74
  • RIAA: 3× Platinum
  • MC: Platinum
Toys in the Attic (album)
  • Released: April 8, 1975
  • Label: Columbia
11 79 7
  • RIAA: 8× Platinum
  • MC: Platinum
Rocks (album)
  • Released: May 3, 1976
  • Label: Columbia
3 45 14 46
  • RIAA: 4× Platinum
  • MC: Platinum
Draw the Line (Aerosmith album)
  • Released: December 1, 1977
  • Label: Columbia
11 10
  • RIAA: 2× Platinum
  • MC: Gold
Night in the Ruts
  • Released: November 1, 1979
  • Label: Columbia
14 8
  • RIAA: Platinum
  • MC: Gold
Rock in a Hard Place
  • Released: August 1, 1982
  • Label: Columbia
32 24
  • RIAA: Gold
Done with Mirrors
  • Released: October 21, 1985
  • Label: Geffen Records
36 72
  • RIAA: Gold
Permanent Vacation (album)
  • Released: August 18, 1987
  • Label: Geffen
11 42 7 37
  • RIAA: 5× Platinum
  • British Phonographic Industry: Gold
  • MC: 5× Platinum
Pump (album)
  • Released: September 12, 1989
  • Label: Geffen
5 1 2 13 33 8 8 9 3
  • RIAA: 7× Platinum
  • BPI: Gold
  • Bundesverband Musikindustrie: Gold
  • MC: 7× Platinum
Get a Grip
  • Released: April 20, 1993
  • Label: Geffen
1 3 3 2 3 2 9 3 1 2
  • RIAA: 7× Platinum
  • BPI: Platinum
  • BVMI: Platinum
  • International Federation of the Phonographic Industry AUT: Gold
  • IFPI SWE: Platinum
  • IFPI SWI: Gold
  • MC: Diamond
Nine Lives (Aerosmith album)
  • Released: March 18, 1997
  • Label: Columbia
1 13 2 2 3 17 14 3 3 4
  • RIAA: 2× Platinum
  • BPI: Gold
  • BVMI: Gold
  • IFPI AUT: Gold
  • IFPI SWI: Gold
  • MC: 3× Platinum
Just Push Play
  • Released: March 6, 2001
  • Label: Columbia
2 27 7 2 6 32 19 3 7
  • RIAA: Platinum
  • BPI: Silver
  • IFPI SWI: Gold
Honkin’ on Bobo
  • Released: March 30, 2004
  • Label: Columbia
5 57 22 5 32 64 38 17 28
  • RIAA: Gold
Music from Another Dimension!
  • Released: November 6, 2012
  • Label: Columbia
5 30 12 6 7 33 11 5 14
  • MC: Gold
“—” denotes a recording that did not chart or was not released in that territory.

Zuzenekoak

Urtea Xehetasunak Postua Zertifikazioak
US AUT
FRA GER NLD SWE SWI UK
1978 Live! Bootleg

  • Released: October, 1978
  • Label: Columbia
13
  • RIAA: Platinum
  • MC: Gold
1986 Classics Live I and II

  • Released: April, 1986
  • Label: Columbia
84
  • RIAA: Platinum
1987 Classics Live I and II Vol. 2

  • Released: June, 1987
  • Label: Columbia
  • RIAA: Gold
1998 A Little South of Sanity

  • Released: October 20, 1998
  • Label: Geffen
12 37 39 21 34 16 24 36
  • RIAA: Platinum
  • MC: Platinum
2005 Rockin’ the Joint

  • Released: October 25, 2005
  • Label: Columbia
24 97
“—” denotes albums that did not chart.

Konpilazioak

Urtea Xehetasunak Postua Zertifikazioak
US AUS GER NZ SWI UK
1980 Greatest Hits (Aerosmith album)

  • Released: October, 1980
  • Label: Columbia
43
  • RIAA: 11× Platinum
  • MC: Platinum
1988 Gems (Aerosmith album)

  • Released: November, 1988
  • Label: Columbia
133
  • RIAA: Gold
1991 Pandora’s Box (album)

  • Released: November, 1991
  • Label: Columbia
45
  • RIAA: Platinum
1994 Big Ones

  • Released: November 1, 1994
  • Label: Geffen
6 12 5 4 6 7
  • RIAA: 4× Platinum
  • MC: 8× Platinum
  • BPI: Platinum
1994 Box of Fire

  • Released: November 22, 1994
  • Label: Columbia
  • RIAA: Gold
1994 Pandora’s Toys

  • Released: 1994
  • Label: Columbia
2001 Young Lust: The Aerosmith Anthology

  • Released: November 20, 2001
  • Label: Geffen
191 48 78 15 32
  • RIAA: Gold
  • BPI: Platinum
2002 Classic Aerosmith: The Universal Masters Collection

  • Released: June 25, 2002
  • Label: Geffen
2002 O, Yeah! Ultimate Aerosmith Hits

  • Released: July 2, 2002
  • Label: Columbia/Geffen
4 90 6
  • RIAA: 2× Platinum
  • BPI: Gold
2006 Devil’s Got a New Disguise: The Very Best of Aerosmith

  • Released: October 17, 2006
  • Label: Columbia
33 31 80 2 30 19
  • BPI: Platinum
2010 20th Century Masters

  • Released: August 3, 2010
  • Label: Geffen
2011 Tough Love: Best of the Ballads

  • Released: May 10, 2011
  • Label: Geffen
109 87 42
“—” denotes albums that did not chart.

Elkarlanak

Elkarlanak

Urtea Abestia Artista Albuma
1986 “Walk This Way” Run-D.M.C. – Steven Tyler eta Joe Perrykin Raising Hell
1988 “Wild Thing” Sam Kinison; Steven Tyler artista gonbidatu Have You Seen Me Lately?
1989 Various tracks Alice Cooper; Steven Tyler artista gonbidatu Trash (Alice Cooper album)
1989 “Slice of Your Pie” Mötley Crüe; Steven Tyler artista gonbidatu Dr. Feelgood (album)
1989 “Sticky Sweet” Mötley Crüe; Steven Tyler artista gonbidatu Dr. Feelgood
1999 “Roots, Rock, Reggae” Bob Marley Steven Tylerrekin Chant Down Babylon
2001 “Misery” Pink abeslaria Steven Tyler eta Richie Samborarekin Missundaztood
2002 “Sing for the Moment” Eminem Steven Tyler eta Joe Perryrekin The Eminem Show
2004 “I’m a King Bee” Steven Tyler eta Joe Perry Lightning in a Bottle Soundtrack
2005 “Just Feel Better” Carlos Santana Steven Tylerrekin All That I Am (Santanaren albuma)
2006 “Three Chord Country and American Rock & Roll” Keith Anderson Steven Tylerrekin Three Chord Country and American Rock & Roll
2009 “Cryin'” eta “Smile” Chris Botti Steven Tylerrekin Chris Botti In Boston
2013 “Sex E Bizarre” Orianthi Steven Tylerrekin Heaven in This Hell (Deluxe Edition)

Bakar lanak

Urtea Single Postua
US
1998 “I Love Trash”
2010 “Love Lives”
2011 (It) Feels So Good 35

Filmografia

Urtea Film/Broadcast Papera
1978 Sgt. Pepper’s Lonely Hearts Club Band Future Villain Bandako kidea
1988 The Decline of Western Civilization Part II: The Metal Years Steven Tyler
1990 Saturday Night Live: Musical guest; “Wayne’s World” sketch Steven Tyler
1991 The Simpsons: “Flaming Moe’s” episode Steven Tyler (ahotsa)
1993 Wayne’s World 2 Steven Tyler
1993 Saturday Night Live: Musical guest; “Bad Dancer” sketch Steven Tyler
1997 Saturday Night Live: Musical guest; “Mary Katherine Gallagher” sketch Steven Tyler
1999 Clubland (1999 film) David Foster
2001 Saturday Night Live: Musical guest Steven Tyler
2002 Lizzie McGuire Father Christmas/Steven Tyler
2004 The Polar Express (film) Elf Lieutenant / Elf Singer
2004 Goodnight Joseph Parker Sammy
2005 Be Cool Steven Tyler
2006 Two and a Half Men Steven Tyler; bi atal
2009 Chris Botti In Boston Steven Tyler
2011 American Idol Steven Tyler
2013 Ke$ha: My Crazy Beautiful Life Steven Tyler; Atala: “A Warrior In The Making”
2013 Epic Nim Galuu (ahotsa)
2013 Miss Universe 2013 Steven Tyler
2013 Top Gear Steven Tyler
2014 Hell’s Kitchen Steven Tyler

Ikus gainera

Kanpo loturak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Steven Tyler Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)http://www.rollingstone.com/music/lists/100-greatest-singers-of-all-time-19691231/steven-tyler-20101202
  2. (Ingelesez)http://www.hearya.com/2006/12/04/hit-paraders-top-100-metal-vocalists-of-all-time/
  3. (Ingelesez)http://www.listology.com/list/mtvs-22-greatest-voices-music
  4. (Ingelesez)http://www.metalsucks.net/2009/02/25/roadrunner-records-names-the-top-50-greatest-metal-frontmen-of-all-time/
  5. (Ingelesez)http://www.biography.com/people/steven-tyler-16472561#video-gallery
  6. (Gaztelaniaz)http://www.hola.com/actualidad/2014082773305/livtyler-novio-formentera/
  7. (Gaztelaniaz)http://noticias.univision.com/article/1803834/2008-05-23/la-salud-empieza-aqui/steven-tyler-en-rehabilitacion
  8. (Ingelesez)http://www.rocklistmusic.co.uk/rstone.html
  9. (Gaztelaniaz)http://noticias.universia.es/en-portada/noticia/2012/03/26/919554/aniversario-n64-steven-tyler.html
  10. (Gaztelaniaz)http://www.20minutos.es/noticia/563834/0/aerosmith/desmiente/abandono/
  11. (Gaztelaniaz)http://rollingstone.es/noticias/la-noche-loca-de-steven-tyler-de-aerosmith/
  12. (Gaztelaniaz)http://rollingstone.es/noticias/imagen-impactante-steven-tyler-aerosmith-sin-dientes-tras-un-accidente/
  13. (Ingelesez)http://www.radioacktiva.com/tuorbita/rockactividad/ultima-hora-aerosmith-suspende-su-gira-por-operacion-de-garganta-a-steven-tyler/20060322/nota/262097.aspx
  14. (Ingelesez)http://es.wikipedia.org/wiki/Steven_Tyler#cite_note-26
  15. (Ingelesez)http://www.today.com/id/15020874/ns/today-today_entertainment/t/steven-tyler-reveals-battle-hepatitis-c/#.VGvHaEsmOWg
  16. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2009/12/23/actualidad/1261554530_850215.html
  17. (Gaztelaniaz)http://www.diricomotorcycles.com/DNEW/aboutdirico.php
  18. (Ingelesez)http://www.motorcycle-usa.com/19/3804/motorcycle-article/2009-dirico-motorcycles-first-ride.aspx
Landereñohttps://i0.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

1 thoughts on “2014 – IRATI URDANGARIN – Steven Tyler

  1. Unquestionably believe that which you said. Your favorite justification appeared to
    be on the net the simplest thing to be aware of.

    I say to you, I definitely get annoyed while people think about worries that they plainly don’t know about.
    You managed to hit the nail upon the top as well as
    defined out the whole thing without having side effect , people can take a signal.

    Will likely be back to get more. Thanks

Leave a reply to www.dedebeard.com Utzi erantzuna