2014 – AINHOA MUJIKA – Amadeo I.a Espainiakoa

Amadeo I.a Espainiakoa
Amadeo I.a Espainiakoa
Amadeo I.a Espainiakoa, Vicente Palmaroliren margolana

1870ekoazaroak 16 – 1873kootsailak 11
Aurrekoa Elisabet II.a Espainiakoa
Ondorengoa Estanislao FiguerasLehen Errepublikako presidentea
Dinastia Savoia

Jaiotza 1845komaiatzaren 30a
Turin, Sardiniako Erresuma
Heriotza 1890ekourtarrilaren 18a
Turin, Italia
Ezkontidea(k)
Senideak Aita: Viktor Emanuel II.a Italiakoa
Ama: Adelaida Austriakoa
Erlijioa Katolikoa
Armas de Amadeo I de Saboya.svg

Amadeo I.a Espainiakoa, izen osoa Amedeo Ferdinando Maria di Savoia (Turin, Sardiniako Erresuma, 1845ekomaiatzaren 30aTurin, Italia, 1890ekourtarrilaren 18a) Aostako lehen dukea eta, 18701873 bitartean, Espainiakoerregea izan zen.

Urte pare bat iraun zuen bere erregealdiak eta ezegonkortasun politiko handia izan zen garai horretan. Ezin konponduriko krisia larriagotu egin zen Kubaren independentzia nahiarekin eta 1872an hasiko zen Karlistaldi berriarekin.

Amadeo I.a

Maria Victoria de Aosta

Maria Leticia Bonaparte

Biografia

Amedeo Ferdinando Maria di Savoia Turinen jaio zen, Sardiniako Erresuman, 1845ko maiatzaren 30ean. Aita Piemonte-Sardiniako errege Viktor Emanuel II.a izan zuen eta ama, berriz, Adelaida Austriakoa. Karlos III.a Espainiakoa Adelaidaren birraitona zen; bikotearen bigarren semea izan zen[1].

1861ean, aita Italiako errege bilakatu zen, Savoiako etxekoa[2]. Heziketa militarra izan zuen eta Custozzako guduan (1866) aritu zen. 1867an María Victoria dal Pozzo della Cisternarekin ezkondu zen[3].

1867an, María Victoria dal Pozzo della Cisternarekin ezkondu zen, La Cisterna y Belriguardoko printzesa, eta 3 bikoteak 3 seme izan zituen: Manuel Filiberto, Aostako II. dukea, Víctor Manuel, Turingo I. kondea eta Luis Amadeo, Los Abruzosko I. dukea.

1876ko azaroaren 8an, emaztea hil egin zitzaion eta alargun egon zen luzez. 1888an ezkondu zen bere ilobarekin, Maria Leticia Bonaparte frantses printzesa. Napoleón José Bonaparterekin ezkonduta zegoen eta Amadeoren arreba zen Maria Clotilderen alaba zen hau. Bikoteak beste seme bat izan zuen: Humberto Savoia-Aostakoa, Salemiko I. kondea.

Erregeek hartzen zuten formazio militarraren parekoa jaso zuen eta masoi izan zen.

Amadeo I.a eta Maria Victoria

Espainiako errege

Iraultza Loriatsuak Seiurteko demokratikoarekin amaitu ondoren, Elisabet II.a erreginak Espainiatik ihes egin behar izan zuen. 1869ko Konstituzioak monarkia konstituzionala ezarri zuen, baina kargua onartuko zuen erregea aurkitzea nekeza zen. Azkenean, Aostako dukea zen Amadeo Savoiakoa ikusi zuten egoki, Italiako erregearen semea. Espainiarekin loturak zituen antzinako dinastia batetik zetorren, progresista zen, katolikoa… 1870eko azaroaren 16an Espainiako Gorteek Amadeo Savoiakoa aukeratu zuten errege, 191 botorekin; beste botoak, berriz, honela banatu ziren: 60 Errepublika federal baten alde, 27 Montpensier dukearentzat, 8 Espartero jeneral zaharrarentzat, 2 Errepublika unitarioaren alde, 2 Alfontso Borboikoaren alde (gero errege izango zena), 1 errepublikarentzat eta beste bat Montpensier dukesa zen, Maria Luisa Fernanda infantarentzat, Elisabet II.aren ahizparentzat; 19 papeleta izan ziren txuri. Horrela aukeratu zuten Amadeo errege.

Erabaki honetan, funtsezkoa izan zuen Joan Prim jeneralaren babesa, baina, abenduaren 30ean, artean Amadeo Espainiara iritsi gabe zela, Prim erail zuten Madrilen[4].

Karlistak eta errepublikazaleak ez ziren ados egon, bakoitza bere arrazoi eta interesak medio, eta aristokrazia borboizaleak ere ez zuten oso egoki ikusi, atzerritarra zen, desamortizazioen aldekoa, Aita Santuen Lurraldeari aurka egin zionaren semea… Herriak ere ez zuen gustuko izan, ez zuen jendaurrerako xarmarik eta kostatu egin zitzaion gazteleraz hitz egiten ikastea…

Baina berehala abitu zen batzorde bat Florentziarantz, dukeari parte emateko xedean. Abenduaren 4an onartu zuen ofizialki hautaketa eta segituan bidaiatu zuen Espainiarantz. Tarte horretan, abenduaren 30ean, hil zen Prim, 3 egun lehenago jasandako atentaturen zaurien ondorioz.

Abenduaren 30ean Cartagenan lehorreratu eta, 1871ko urtarrilaren 2an, Madrilera iritsi zen, Primen gorpuaren aurrean errezatzera joan zelarik. Ondoren egin zuen zina Gorteen aurrean.

Espainiako ezegonkortasun politikoak arazo handiak eman zizkion Amadeori. Primek bultzatu zuen eta bere alde bozkatu zuen koalizioa, zatikatuta zegoen, eta Serrano, Ruiz Zorrilla eta Sagastaren goranahi politikoak gobernuaren lana galerazi zuen[5]. Hori gutxi balitz, 1872ko udaberrian Hirugarren Karlistaldia piztu zen[4].

1872ko uztailaren 18an, Madrilen, onik atera zen bere kontrako atentatu batetik. Horren ostean, Pérez Galdósen arabera, “Ah, per Bacco, io non capisco niente. Siamo una gabbia di pazzi” (Bakorengatik, ez dut deus ere ulertzen. Eroetxe bat gara) esan omen zuen[6]. Kuban, berriz, Hamar Urteko Gerra gaiztotuz joan zen. Azkenik, 1873ko otsailaren 11n, uko egin zion koroari[4].

Ez zituen garai erosoak bizi. Azkenekotako itsusikeria urtarrilaren 29an Maria Victoria erreginak Luis Amadeo hirugarren semea izan zuenean gertatu zitzaien. Garai hartan, erditu berria zen ama luzez ohean egon ohi zenez, beste dama batzuk eraman ohi zuten haurra bataiatzera, baina ez zen inor horretarako prest egon. Azkenean, Prim dukesak egin beharra izan zuen. 50 bat pertsonentzako banketea antolatuta zegoen, baina 20 batek huts egin zuten, aitzakia ezberdinak medio[7].

Madrildar tradizioak dioenez, 1873ko otsailaren 11n, eguerdian, agurra eman zioten Amadeori Café de Fornos jatetxean bazkariaren zain zegoen bitartean. Komunikazioa jaso bezain pronto, bazkaria bertan behera utzi eta grappa bat eskatu omen zuen[8]; familia jaso, tronuari uko egin eta, diputatuen baimenaren zain geratu gabe -1869ko konstituzioak horrela eskatzen zuen-, italiar enbaxadan errefuxiatu omen zen.

Mezua idatzi zion nazioaren ordezkaritzari:

« Al Congreso: Grande fue la honra que merecí a la Nación española eligiéndome para ocupar su Trono; honra tanto más por mí apreciada, cuanto que se me ofrecía rodeada de las dificultades y peligros que lleva consigo la empresa de gobernar un país tan hondamente perturbado. Alentado, sin embargo, por la resolución propia de mi raza, que antes busca que esquiva el peligro; decidido a inspirarme únicamente en el bien del país, y a colocarme por cima de todos los partidos; resuelto a cumplir religiosamente el juramento por mí prometido a las Cortes Constituyentes, y pronto a hacer todo linaje de sacrificios que dar a este valeroso pueblo la paz que necesita, la libertad que merece y la grandeza a que su gloriosa historia y la virtud y constancia de sus hijos le dan derecho, creía que la corta experiencia de mi vida en el arte de mandar sería suplida por la lealtad de mi carácter y que hallaría poderosa ayuda para conjurar los peligros y vencer las dificultades que no se ocultaban a mi vista en las simpatías de todos los españoles, amantes de su patria, deseosos ya de poner término a las sangrientas y estériles luchas que hace tanto tiempo desgarran sus entrañas. Conozco que me engañó mi buen deseo. Dos largos años ha que ciño la Corona de España, y la España vive en constante lucha, viendo cada día más lejana la era de paz y de ventura que tan ardientemente anhelo. Si fueran extranjeros los enemigos de su dicha, entonces, al frente de estos soldados, tan valientes como sufridos, sería el primero en combatirlos; pero todos los que con la espada, con la pluma, con la palabra agravan y perpetúan los males de la Nación son españoles, todos invocan el dulce nombre de la Patria, todos pelean y se agitan por su bien; y entre el fragor del combate, entre el confuso, atronador y contradictorio clamor de los partidos, entre tantas y tan opuestas manifestaciones de la opinión pública, es imposible atinar cuál es la verdadera, y más imposible todavía hallar el remedio para tamaños males. Lo he buscado ávidamente dentro de la ley y no lo he hallado. Fuera de la ley no ha de buscarlo quien prometió observarla. Nadie achacará a flaqueza de ánimo mi resolución. No habría peligro que me moviera a desceñirme la Corona si creyera que la llevaba en mis sienes para bien de los españoles; ni causó mella en mi ánimo el que corrió la vida de mi augusta esposa, que en este solemne momento manifiesta, como yo, el vivo deseo de que en su día se indulte a los autores de aquel atentado. Pero tengo hoy la firmísima convicción de que serían estériles mis esfuerzos e irrealizables mis propósitos. Éstas son, señores diputados, las razones que me mueven a devolver a la Nación, y en su nombre a vosotros, la Corona que me ofreció el voto nacional, haciendo de ella renuncia por mí, por mis hijos y sucesores. Estad seguros de que al desprenderme de la Corona no me desprendo del amor a esta España tan noble como desgraciada, y de que no llevo otro pesar que el de no haberme sido posible procurarle todo el bien que mi leal corazón para ella apetecía. Amadeo. Palacio de Madrid a 11 de febrero de 1873.

BOLAÑOS MEJÍAS, Carmen: El reinado de Amadeo de Saboya y la monarquía constitucional. Madrid, UNED, 1999, pp. 238-239.7[9]

 »

Erabat desengainatua, Italiara itzuli eta Turinen kokatu zen. Ruiz Zorrillak eginahalak egin zituen itzultzeko, baina gehiengoak onartu egin zuen haren alde egitea eta, otsailaren 11ko arratsalde hartan bertan, I. Errepublika aldarrikatu zuten Espainian.

Abdikazioaren ondorengoa

Abdikatu ondoren, Lisboara joan zen eta, handik, Turinera, bere jaioterrian ezarri baitzen bere emazte eta 3 semeekin.

Italian, Amadeo Aostako duke izan zen.

1876ko azaroaren 8an, María Victoria emaztea hil zen. 1888ko irailaren 11n bigarren aldiz ezkondu zen, Leticia Bonaparterekin[4].

Turinen hil zen, 1890eko urtarrilaren 18an, bronkopneumoniak jota, eta bertako Supergako basilikan ehortzi zuten[1].

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s