2013-IKER GOITIA – Alberto V.a Bavariakoa

Alberto V.a Bavariakoa
Alberto V.a Bavariakoa

Bavariako errege
1550eko martxoaren 7a – 1579ko urriaren 24a
Aurrekoa Gilen IV.a Bavariakoa
Ondorengoa Gilen V.a Bavariakoa

Jaiotza 1528ko otsailaren 29a
Munich
Heriotza 1579ko urriaren 24a (51 urte)
Munich
Ezkontidea Ana Habsburgo-Jagellongoa

Alberto V.a WittelsbachekoaZintzoa (alemanieraz, der Grossmutige)(Munich,1528ko otsailaren 29a – Munich1579ko urriaren 24aBavariako dukea izan zen1550etik bere heriotzaraino.

Biografia

Alberto V.a Bavariakoa

Alberto V.a Wittelsbachekoa Munichen jaio zen1528ko otsailaren 29an. Gurasoak Gilen IV.a eta Maria Baden-Sponheimekoa izan ziren eta amaren aldeko aitona-amonak, berriz, Filipe Baden-Sponheimekoa eta Elisabet Palatinadokoa.

Alberto Ingolstadten hezi zuten eta irakasle katolikoak izan zituen.

1547an, Ana Habsburgo-Jagellonekoarekin ezkondu zen, Fernando I.a Habsburgokoa eta Ana Bohemia eta Hungariakoaren alabatako bat.

Alberto kontraerreformaren lider bilakatu zen eta, Wittelsbach etxea eta katolizismoa bat eginak ikusiz, errepresioa ere erabili zuen.

Politikan, ez zuen erabaki asko hartu, bere aholkulariei utzi baitzien lan hori. Georg Stockhammer eta Wiguleus Hundt izan ziren esanguratsuenak, azken hau, batez ere, Passauko ituna edo Augsburgoko bakea bideratu zituena, alegia.

Bere semea zen Ernesto Bavariakoa Koloniako artzapezpiku egiten ahalegindu zen, baina ez zuen emaitza ikusi, azkar hil baitzen -bi mendez izango zuen kargua familiak-. Alberto Munich Frauenkirchen dago ehortzita.

Artean zaletua, bilduma ugari egin zituen eta Municheko Gortearen liburutegia ere bai, XVI. mendeko bavariar kultur zentru garrantzitsuena izango zen gunea.

Seme-alabak

Ana Habsburgo-Jagellónekoarekin helduarora iritsi ziren 5 seme-alaba eduki zituen:

Familia

Aitona
Alberto IV.a Bavariakoa
Amona
Kunigunda Austriakoa
Aitona
Filipe Baden-Sponheimekoa
Amona
Elisabet Palatinadokoa
Aita
Gilem IV.a Bavariakoa
Ama
Maria Baden-Sponheimekoa
Alberto V.a Bavariakoa

Oinordekotza

Aurrekoa
Gilem IV.a Bavariakoa
Bavariako dukea
15501579
Ondorengoa
Gilem V.a Bavariakoa
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto V.a Bavariakoa Aldatu lotura Wikidatan
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s