Elisabet Klara Eugenia | |
![]() |
|
|
|
---|---|
1940ko urriaren 10a – 1944ko ekainaren 1a | |
Aurrekoa | Filipe II.a Espainiakoa |
Ondorengoa | Filipe IV.a Espainiakoa |
|
|
Jaiotza | 1566ko abuztuaren 12a Valsaín (Segovia) |
Heriotza | 1633ko abenduaren 1a (67 urte) Brusela (Belgika) |
Alderdi Politikoa | Habsburgo Etxea |
Ezkontidea | Alberto Austriakoa |
Sinadura | ![]() |
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa (Segovia, 1566ko abuztuaren 12a – Brusela,1633ko abenduaren 1a), Espainiako infanta izan zen, Filipe II.aren eta bere hirugarren emaztea zen Isabel Valoiskoaren alaba, Herbeheretako erregina (1598–1621) etaHerbeheretako Gobernatzailea (1621–1633).
Biografia
Elisabet Klara Eugenia Valsaíngo jauregian jaio zen, Segovian (Gaztela), 1566koabuztuaren 12an. Aita Filipe II.a izan zuen eta ama, berriz, honen bere hirugarren emaztea zen Isabel Valoiskoa. Amaren aldeko aitona-amonak Henrike II.a Frantziakoa eta Katalina_Medici izan zituen.
Juan Bautista Castaneok bataiatu zuen, gerora Urbano VII.a aitasantua izango zenak, alegia. Horrela idatzi zuen Enrique Flórez fraileak infantaren 3 izenak esplikatuz:
« | Lehenengoa amagatik jarri zioten (Isabel Valoiskoa), bigarrena jaiotzagatik eta hirugarrena, berriz, San Eugeniori zioten debozioagatik, haren gorpua, neurri handi batean Frantziako erregearen arreba zen Isabel Valoiskoari esker, Parisko San Dionisiotik Toledoraino ekarri baitzuten aurreko urtean. | » |
Bikote honen alaba zaharrena izanda, erregeak asko estimatzen zuen eta bere lanetan laguntzen uzten zion, dokumentuak gainbegiratu eta italieratik gaztelerara itzuli ere egiten zituelarik.
Frantziako tronurako hautagai

1589ko abuztuaren 2an Henrike III.a Frantziakoa hil zuten eta Filipe II.a Espainiakoak Frantziako koroa eskatu zuen bere alaba Isabel Clara Eugeniarentzat. Horrela, Henrike III.a Nafarroakoa higanotarijarri zitzaion aurrez aurre. Henrike II.a Frantziakoaren iloba zen ama aldetik eta Henrike III.a Frantziakoaren iloba, hau Isabel Valoiskoaren anaia baitzen eta oinordeko zuzenik gabe hil zen.
Baina, Frantzian Lege Salikoa zegoen indarrean eta Isabel Valoiskoak bere tronurako eskubideei uko egin zien Filipe II.a Espainiakoarekin ezkondu zenean. Espainiako erregearen mugimenduek kontrako efektua lortu zuten, Frantziako katoliko eta higanotak balizko errege atzerritar baten aurka batu baitzituen, Henrike III.a Nafarroakoa Frantziako tronuan eseriz etahango erlijio gerrei amaiera emanez.
Herbeheretako gobernadore

1598an, Filipe II.a Espainiakoak Espainiarenak ziren Herbehereak etaBorgoñako dukerria eman zizkion Isabel Clara Eugeniari Alberto Austriakoarekin ezkondu behar zuenean, eremu haien errege-erregina bihurtuko zirelarik. Espainiako erregeak Herbeheretako altxamenduekin bukatu nahi zuen, Habsburgotarren adar bat bertan ezarriz.
1621ean, Alberto Austriakoa hil egin zen eta, bizirik zegoen oinordekorik ez zenez geratu, Herbehereak Espainiaren eskuetara itzuli ziren berriro. Isabel Clara Eugenia geratu zen han, gobernatzaile lanetan eta arrakastak –1625ekoBreda hartzea- eta porrotak – 1629ko BBolduque edo 1632ko Maastrichtgaltzeak – izan zituen bere agintaldiaren zehar.
Iloba zuen Filipe IV.a Espainiakoak lagundu zion izebari hango gobernazioan1633an hau hil zen arte.
Seme-alabak
Alberto Austriakoak eta Isabel Clara Eugeniak 3 seme-alaba izan zituzten, baina haurtzaroan hil ziren:
Familia
Aitona Karlos I.a Espainiakoa |
Amona Elisabet Portugalgoa |
Aitona [[Henrike II.a Frantziakoa] |
Amona Katalina Medici |
Aita Filipe II.a Espainiakoa |
Ama Isabel Valoiskoa |
||
Elisabet Klara Eugenia Austriakoa |
Oinordekotza
Aurrekoa Filipe II.a Espainiakoa |
Herbeheretako erregina eta Borgoñako kondesa (Alberto Austriakoaren ondoan) 1598– 1621 |
Ondorengoa Filipe IV.a Espainiakoa |
Aurrekoa Alberto Austriakoa eta Isabel Clara Eugenia (errege-erregina izan ziren) |
Herbeheretako gobernatzailea 1621 – 1633 |
Ondorengoa Francisco Moncadakoa |
![]() |
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Isabel Clara Eugenia Austriakoa ![]() |
