2013-EIDER ESNAOLA – César Ritz

César Ritz
César Ritz
Datu pertsonalak
Jaio 1850eko otsailaren 23a
Niederwald (Suitza)
Hil 1918ko urriaren 24a (68 urte)
Küssnacht (Suitza)

César Ritz (Niederwald (Suitza), 1850eko otsailaren 23a – Küssnacht, Luzernatikgertu (Suitza), 1918ko urriaren 24a) ostalari suitzarra 1914ra arte iraun zuen luxuzko turismoaren egile nagusinetako bat izan zen. XIX. mendearen lehen herena etaXX.aren hasieran, bera izan zen errege, aberats eta pertsonaia ospetsuak erakartzen zituen presentzia.

Biografia eta negozioak

César Ritz Niederwalden jaio zen, Suitzan1850eko otsailaren 23an. Abeltzain familia baten senan jaio zen eta, 1867anParisera joan zen bizitzera. Familiako hamahirugarren semea zenak Fidelité hotela izan zuen lehen lana eta, gero, tabena batean eta menuak ematen zituen jatetxe batean aritu zen.

1870eanFrantzia-Prusia Gerra bezperan, Voisin Etxean sartu zen eta, zerbitzari lanak ikasteaz gain, nazioarteko klientela ere ezagutu zuen: Galesko printzea, Nigra kondea, Sarah Bernhardt, antzerki vedettak… Egia esan, garai hartan, emakume eleganteak ez ziren jatetxetara joaten.

1872an, Parisko Splendiden zegoen lanean eta, geroxeago, Vienan, Nazioarteko Erakusketa zen garaian. Nizako Hotel Handian ere aritu zen eta, pixkanaka, kargu hobeak hartzen joango zen.

1874an, mâitre zen Righi-Kulm hotelean eta Pfyffer d’Altishofen ostalari suitzarra ezagutu zuen, Luzernako Gran Hotel Nacional sortuko zuena, alegia.

Koartoan bainu gelak sartu zituen lehena izan zen eta bezeroa bereziki ondo atenditzen saiatu zen. Ostalaritza goitik behera aldatuko zuen. LuzernakoNacionaletik Trouvilleko Roches-Noiresra joan zen, Baden-Badengo Grand Hotelera, Frankfurter-Hof, Salsomaggioreko Termatara,Palermoko Villa-HygeiaWiesbadengo August-VictoriaMentongo Iles-Britaniques eta, azkenean, Londresko Savoy hotelera. Jabeak gonbidatu zuen bere jatetxea zuzentzera eta, 1889an, Ritz zuzendari zen, 1898ra arte postu horretan mantendu zelarik.

Bere ekimenez, eraiki zituzten kapital ingelesek Londresko Carlton eta Parisko Ritz. Eta, azkenean, bere zuzendaritzapean eraikiko dira Ritz Hotelak nonahi, MadrilenKairon edo Johannesburgon.

Ritzen garrantzia kontzeptu aldaketan datza: zerbitzu osoa eta pertsonalizatua, koarto zabalak, dekorazio zaindua eta luxuzkoa -kortinak, alfonbrak, hauts poteak, ura zeukaten tokadoreak…-, bainugela koartoan bertan, argi indirektoa, pintura ormetan aurreko paperak kenduz… eta bezeroa atenditzeko harrera zerbitzu zentralizatua.

Asko zaindu zuen sukaldea -Auguste Escoffier sukaldariarekin elkartu zen, adibidez- eta ardoen kalitatea, jatetxe fin eta jale gutxientzako mahaiak ezarriz. Bere langileak jerakiaren arabera joango dira jantzita, kamarero soila eta mâitrea uniformeak bereizten dituelarik.

Parisko Ritz hotela da hotel hauen adibide nagusia, Windsor duke-dukesen suitea edo Coco Chanelen apartamentu pribatua. Madrilgoabelle époque arkitekturan kokatzen da eta, 1919an Bartzelonan eraikitakoa, berriz, tradizionalagoa. 1927an Bostonen inauguratutakoRitz-Carlton luxuaren eredu izaten jarraitzen du. Eta, azkenik, Londreskoa, César Ritzek ez zuena zuzenean ezagutuko [1].

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: César Ritz
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s