2013-AINHOA MUJIKA – Manuel Delgado Villegas, El Arropiero

Manuel Delgado Villegas

Manuel Delgado Villegas
1971ko urtarrilaren 18an arrestatu zutenean hartutako argazkia
Datu pertsonalak
Ezizena El Arropiero
El estrangulador del puerto’
Jaio 1943ko urtarrilaren 25a
Sevilla (Andaluzia) (Espainia)
Hil 1998ko otsailaren 2a (55 urte)
Badalona (Katalunia)

Manuel Delgado Villegasel Arropiero, (Sevilla (Andaluzia), 1943ko urtarrilaren 25a, – Badalona (Katalunia), 1998ko otsailaren 2a) Espainiako krimenen historian dagoen hiltzaile okerrenetakoa da.

Biografia

Manuel Delgado Villegas, el ArropieroSevillan jaio zen, Andaluzian1943kourtarrilaren 25ean. Umea jaiotzean, ama hil egin zen eta amonak hezi zituen Manuel eta bere arreba. Mutikoa eskolara joan zen, baina ez zuen ez irakurtzen ezta idazten ikasi.

Aitak arropea saltzen zuen eta semeak bere lanean laguntzen zion. Hortik datorkio ezizena: el Arropiero.

1961ean, Legioan sartu zen eta han ikasitako kolpeak lagunduko zion gero burutuko zituen krimenetan. Aramadatik desertatu etaEspainiaItalia eta Frantzian bidaiatu zuen, hilketak han hemen uzten joan zelarik. 1971ko urtarrilaren 18an hartu zuten atxilo El Puerto de Santa Marían.

Hilketak eta heriotza

Atxilotu ondoren, poliziari hainbat krimenen autoretza konfesatu zion, baina ez zien serio hartu, 48 asasinatzez ari baitzen El Arropiero. Haietako 7 frogatzea lortu zuten eta beste 22 hilketetan oso posiblea jo zen bere partaidetza, nekrofilia ere atxiki ziotelarik[1].

Adimen gutxitua zen Antonia Rodríguez Relinque desagertu zenean, berehala lotu zuten Manuel Delgado Villegasekin, askotan ikusi baitzituzten elkarrekin -harreman sentimentala zuten-, eta poliziak Espainiako historia kriminalean asasino handienetako batekin egin zuen topo. Hasieran susmorik gabe komisaldegira eraman bazuten ere, galdeketetan bikotekidearen desagerpenean zer esan handia izan zuela konturatu ziren eta beste hainbat kasutarako ere bidea ireki zien[2].

Hoztasun handiz, emakumea bere leotardoak erabiliz ito zuela deklaratu zuen, txortan ari ziren bitartean. Beste 48 pertsona ere hil omen zituen berak.

El Arropiero atxilo hartzean, aurrez argitu gabe geratu ziren hainbat hilketa argitu ahal izan ziren. Manuel Delgado Villegasek ez zuen 6 urte eta erdi geroago arte defentsarik lortu eta babes legalik gabe egon behar izan zuen denbora horretan. Ez zuten sekula epaitu, gaixotasun mentala diagnostikatu baitzioten eta, 1978n, Audientzia Nazionalak zentru espezializatu batean barneratzea agindu baitzuen.

Krimenak frogatzeko xedean zihoazen batean, Mexikoko hiltzaile batek El Arropierok baino heriotza gehiago eragin zituela entzun zuten irratian. Horrela esan omen zuen gizonak:

« Denme 24 horas y les aseguro que un miserable mexicano no va a ser mejor asesino que un español.  »

Gizonak, normalean, XY izan ohi badira, El Arropiero XYY zen. Gaurko ikerketek atzera botatzen dute teoria hori, garai hartan, horrek garunaren atzerapena zekarrela uste zuten eta nortasun oldarkorrak izaten zirela.

1998an askatu zuten eta biriken gaixotasunak hil zuen[3].

Erreferentziak

Kanpo loturak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s