2013-LEIRE GARCIA-Joe Mitty

Joe Mitty
Datu pertsonalak
Izen osoa Joseph Sidney Mitty
Jaio 1919ko maiatzaren 7a
Islington (Erresuma Batua)
Hil 2007ko irailaren 30a (88 urte)
Bikotekidea(k) Dorothy White

Joe Mitty, jaiotzez Joseph Sidney Mitty, (Islington (Erresuma Batua), 1919ko maiatzaren 7a2007ko irailaren 30a) Oxfam erakundeko dendak Erresuma Batuan zabaldu zituen ekintzailea izan zen. Hasiera batean Oxfam dendetan arropa eta beste objektuen dohaintzak jaso eta horiek behartsuei banatzen zitzaizkien, baina Mittyk bigarren eskuko salgai moduan jartzeko ideia izan zuen. Horri esker, Oxfam erakundeak bere finantzak hobetu eta Oxfam denda-sarea zabaldu ahal izan zuen. Gaur egun, Erresuma Batuan, 700 bat Oxfam denda badira.

Biografia eta lorpenak

Fair trade - Oxfam 01.JPG

Oxfam denda Oxforden

Oxfam denda Düsseldorfn

Joseph Sidney Mitty Londres iparraldean dagoen Islingtonen (Erresuma Batua) jaio zen 1919ko maiatzaren 7an.

Aita Royal Arsenaleko langilea zen eta Joek 12 urte besterik ez zituenean hil zen, amak bakarrik zaindu zuelarik.

1942an armadan zegoen Dorothy Whitekin ezkondu zenean eta bikoteak bi seme eta alaba izan zituen. II. Mundu Gerra garaian, erakunde honen kontuen ardura eraman zuen eta gerraren eraginpean nekez zebiltzan zibilen artean erabilitako arropa banatzeko arduraduna izan zen. Horrela ikusi zuen, txirotasunaren aurkako borroka negozio ederra izan zitekeela eta Behartsua jantz ezazu, aberastuko zara-eta! lema gauzatu zuen.

1946an, Mittyk armada utzi zuen eta Oxfordera joan zen bizitzera. 75 £ ordaindu zuen lur eremua erosi zuen eta hurrengo 60 urtetan emazterekin biziko zen etxea eraiki zuen. Hasieran aire ontzi ekoizpenerako ministeritzan aritu zen lanean, baina, 1949an, Oxfordeko Gosearen aurkako Komitearentzako administratibo izateko lan iragarki batean erreparatu zuen -Gerora, Oxfam izango zen erakundea- eta Mittyk bere burua aurkeztu zuen. Hasiera batean beste bolondresekin batera kobratu gabe aritu bazen ere, gero soldatapeko lehen langilea bilakatuko zen. 1971n, milioi libra baino gehiagoko irabaziak lortu zituen [1].

1989an alaba Gloria hil zen eta, 1995ean, berriz, Dorothy emaztea ere galdu zuen.

2000n, milatik gora ziren Oxfam karitate dendak eta milaka bolondres ari ziren beretzat lanean.

Joe Mitty 2007ko irailaren 30ean hil zen, 88 urte zituenean. Bere semeetako batek hartu zuen aitaren lanaren jarraipenaren ardura[2].

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s