2013-MADDI MARTÍNEZ-Telstar

Telstar satelitea

Telstar munduako lehen merkataritzarako telekomunikazio satelite artifiziala izan zen, AEBk Lurraren orbitan jarri zuelarik.

1962ko uztailaren 10ean jaurti zuen Delta jaurtitzaileak eta telebista, telefono eta abiadura handiko komunikazio datuak transmititzeko diseinatua zegoen.NASAk Cañaveral lurmuturretik (Florida) Telstar espazioratu zuen, Amerikakokontinentearen eta Europaren arteko komunikazioa erraztuko zuen merkatal satelitea. AT&T konpainia iparamerikarrak Bell Laborategien laguntzaren bitartez garatua izan zen satelite hau Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako telekomunikazioez arduratzen ziren zenbait enpresen eta nazioarteko erakundeen arteko akordioaren ondorio izan zen.

Orbitaratzea eta lehen emisioak

Delta suziri baten goiko zatian jarriz, orbitan jarri zuten 77 kilogramoko satelite artifizial hau. Telstarrek 2 ordu eta erdi behar izan zituen Lurraren orbita egiteko, hau da, munduari buelta bat emateko, eta 20 bat minutuz baino ezin zuen informazioa igorri, Ozeano Atlantikoaren gainean zegoenean zehazki.

Satelite honek bidalitako lehen irudia Andover geltoki lurtarrean ezarritakoAEBko bandera izan zen, satelitearekiko komunikaziorako sostengutzat eraikia izan zena urte bat lehenago. Urte horretako uztailaren 23ko arratsaldeko ordubietan (New Yorkeko ordutegian) telebistako lehen emanaldia igorri zen CSB eta NBC kate iparamerikar eta BBC kate britaniarraen eskutik, Askatasunaren Estatuaren lehen irudiak agertu ziren. Beisboleko partida baten irudi batzuen ondoren, Washington DC konektatu zen, John F. KennedyAEBetakopresidentearen prentsa hizaldi bat eskaintzeko[1].

Hurrengo konexioan, bi ordu eta erdi geroago, Europako hainbat paisaia agertu ziren: Big Ben, Eiffel dorreaKapera Sixtinoa, arrantzale siziliarrak eta zenbait orein Zirkulu polar artikoan. Satelite bidezko lehen komunikazio telefonikoa ere gauzatu zen gau hartan.

Hau izan zen gaur egun telekomunikabideen eremuan dugun guztia edukitzea ahalbidetu zuen lehen pausua eta ondoren etorri ziren gerokoak. 1963ko maiatzaren 7an jaurti zuten bigarren Telstar bat, hainbat prestazio hobetuta zituelarik.

Bere omenez egin zuten Adidas Telstar futbol baloia.

Kanpo loturak

Erreferentziak

Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s