2013-AINHOA ETXABE-Victorio & Lucchino

Velázquezen jaiotetxea, Victorio & Lucchinoren egoitza Sevillan

Victorio & Lucchino
Sektorea Moda, Perfumeak, Bitxigintza
Sortzailea José Víctor Rodríguez Caro eta José Luis Medina del Corral
Egoitza Sevilla
Presidentea José Víctor Rodríguez Caro eta José Luis Medina del Corral
Webgunea www.victorioylucchino.com

Victorio & Lucchino espainiar modako firmetako bat da. Izena bere sortzaileak diren Victorio (José Víctor Rodríguez Caro) eta Lucchino (José Luis Medina del Corral)tik datorkio.

1970eko hamarkadaren amaieran ekin zioten ibilbide honi Sevillan. Hiri honetako Disart enpresan elkartu ziren profesionalki eta, handik atera eta denda bat ireki zuten bien artean, bere lehen diseinuak komertzializatzeko asmoz[1]. Diseinu berriak ziren eta bolanteek, lumak, flekoak, enkaje eta dizdirek berehala erakarri zuten inguruko publikoa[2]. Horrela zabaldu zen bikotearen moda Andaluzia eta Espainia osora.

1984an, emaztegaien soinekoen eskari handia sumatu zuten eta lehen bilduma egin zuten, Bartzelonan aurkeztu zutelarik.

1985ean, lehen bilduma aurkeztu zuten New Yorken. Hortik aurrera, eta Cibeles Pasarela sortu zenetik batez ere urtero atera zituzten prêt-à-porter bildumak

1992an, dibertsifikazioa helburu, emakumeentzako lehen perfumea atera zuten, Carmen, Puig elkartearekin batera. Bitxigintzan ere aritu dira eta hainbat antzerki eta zinema ekoizpenetan ere elkarlanean aritu dira, YermaLa Celestina edo Whitney Houstonen soineko bat The Bodyguard filman aterako zena. 2005ean inauguratu zen Madrileko Puerta América hotelaren bostgarren solairua ere beraiena da.

Bikotearen sormena ez da Espainiara mugatzen, JaponiaAlemaniaItaliaFrantzia,Herbehereak edo AEBetan era ezagunak baitira.

Lan esparruan bikote, etxeko eremuan ere bai, José Víctor Rodríguez eta José Luis Medina2007ko martxoan ezkondu baitziren Carmonan[3].

Victorio & Lucchino otoño-invierno 2012/2013

Vestidos de novia Victorio & Lucchino 2012

Colección Victorio & Lucchino otoño-invierno 2011/2012

Colección Victorio & Lucchino primavera-verano 2011

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s