2013-GARAZI ARAÑA-Anthony Mann

Datu pertsonalak
Izen osoa Emil Anton Bundmann
Jaio 1906ko ekainaren 30
San Diego, Kalifornia
( USA)
Hil 1967ko apirilaren 29
Berlin ( GDR)
Bikotekidea(k) Mildred Mann (1936–1957; dibortziatuta)
Sara Montiel (1957–1963; dibortziatuta)
Anna (1964–1967; hil arte)
Lan nabarmenenak Winchester ’73 (1950)
Bend of the River (1952)
The Naked Spur (1953)
The Man from Laramie (1955)
IMDB IMDBko fitxa

Anthony Mann, jaiotzez Emil Anton Bundsmann (San Diego, Kalifornia, 1906ko ekainaren 30Berlin, 1967ko apirilak 29), Estatu Batuetako zinema zuzendari eta aktorea izan zen. Estatu Batuetako Mendebal giroko filmek, westernek, eman zioten ospea, batez ere Winchester ’73 (1950), Ibaiaren bihurguneak (1952, Bend of the River) eta Lurralde urrunak (1955, The Far Country) ederrek. Gerora egin zituen lan historikoek, El Cid (1961) eta Erromatarren Inperioaren Suntsipena (1963, The Fall of the Roman Empire) garestiek, ez zuten lortu aurrekoen maila. Mann, istorioak kontatzeko zeukan zehaztasunagatik ez ezik, gizonak izadian egin beharreko lanak adierazi zituelako da ezaguna.

Anthony Mann eta Sara Montiel

Biografia

Emil Anton Bundsmann San Diegon, Kalifornian, jaio zen 1906ko ekainaren 30ean. Aita Emile Theodore Bundsmann austriar etorkina zen eta ama, berriz, Bertha Waxelbaum (jatorrizko abizena Weichselbaum zuen), Georgiako Macon hiriko judutar familia batekoa.

Anthony Mannek bere aktore ibilbidea New Yorken hasi zuen, Off-Broadwayko sala txikietan. 1938an Hollywoodera joan zen eta 1942rako zuzendari laguntzaile bilakatu zen.

Lehenengo filma Moonlight in Havana (1942) izan zen. Zinema beltz klasikoan nabarmendu zen, He Walked by Night (1948), Railroaded!, T-Men eta Raw Deal bezalako pelikulekin. Horrela, zinemaren hiriburuan leku bat izatea lortu zuen.

Universal Estudioetan aritu zen garaian, Western generoan ere arrakasta izan zuen, batez ere James Stewartekin elkarlanean egin zituen filmetan, besteak beste, Winchester ’73, The Far Country, The Naked Spur, The Far Country, The Man from Laramie eta Gary Cooperekin egin zuen Man of the West, askorentzat bere maisulana izan zena.

1954an, The Glenn Miller Story musikala egin zuen, Glenn Millerren biografia kontatzen zuen Valentine Davies eta Oscar Brodneyren gidoia. James Stewart eta June Allyson izan zituen protagonista.

1958an, berriz, Erskine Caldwellen izen bereko God’s Little Acre egin zuen txuri-beltzean.

60ko hamarkadan, bi produkzio epiko handitan aritu zen buru-belarri, biak Sofia Lorenekin eta Samuel Bronston errumaniar-estatubatuarrak ekoiztuak: El Cid (1961) eta, batez ere, The Fall of the Roman Empire (1964), film iluna eta handia, Marko Aurelio enperadore jakintsuaren erreinaldiren azken urteetan hasi (bere hileta da puntu gorena), eta bere seme Komodoren gainbeheran amaitzen da, berak eragindako nahasmenak Erromatar Inperioaren amaiera eragingo zuelarik bi mende baino gutxiagoan.

Bere lanarengatik izar bat du Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan, Hollywood Boulevardeko 6229an. Sara Montielekin ezkonduta egon zen. Serenaden batera lan egin zuten, Joan Fontaine, Mario Lanza eta Vincent Price bezalako beste izar batzuekin batera.

1967ko apirilak 29an, bihotzeko batek hil zuen Berlinen. A Dandy in Aspic filma egiten ari zen une hartan eta Laurence Harve protagonistak bukatu zuen.

Filmografia

The Far Country filma grabatzen
El Cid filmaren grabazioan

Hasierako zinema beltza:

James Stewartekin egin zituen Westernak:

  • Winchester ’73 (1950)
  • Bend of the River (1952)
  • The Naked Spur (1953)
  • The Far Country (1955)
  • The Man from Laramie (1955)

Beste hainbat Western:

1960ko hamarkadan:

Hasiera batean, Spartacus (1960) ere hasi zen zuzentzen, baina Stanley Kubrickek hartuko zuen bere lekua.

Zerrenda osoa

  • Dr. Broadway (1942)
  • Moonlight in Havana (1942)
  • Nobody’s Darling (1943)
  • My Best Gal (1944)
  • Strangers in the Night (film)|Strangers in the Night (1944)
  • Sing Your Way Home (1945)
  • The Great Flamarion (1945)
  • Two O’Clock Courage (1945)
  • Strange Impersonation (1946)
  • The Bamboo Blonde (1946)
  • T-Men (1947)
  • Railroaded! (1947)
  • Desperate (1947)
  • He Walked by Night (1948) (Alfred L. Werker)ekin batera
  • Raw Deal (1948)
  • Border Incident (1949)
  • Reign of Terror (1949)
  • Follow Me Quietly (1949), (Richard Fleischerrekin batera)
  • The Furies (1950)
  • Winchester ’73 (1950)
  • Side Street (1950)
  • Devil’s Doorway (1950)
  • The Tall Target (1951)
  • Bend of the River (1953)
  • Thunder Bay (1953)
  • The Naked Spur (1953)
  • The Glenn Miller Story (1954)
  • The Far Country (1954)
  • The Last Frontier (1955)
  • The Man from Laramie (1955)
  • Strategic Air Command (1955)
  • Serenade (1956)
  • The Tin Star (1957)
  • Men in War (1957)
  • Man of the West (1958)
  • God’s Little Acre (1958)
  • Cimarron (1960)
  • El Cid (1961)
  • The Fall of the Roman Empire (1964)
  • The Heroes of Telemark (1965)
  • A Dandy in Aspic (1968)

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anthony Mann
Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s