2012-13 – NEREA ARIZTIMUÑO – Madame de Pompadour

Madame de Pompadour.jpg
La marquise de Pompadour, François Boucher (1756)
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Jeanne-Antoinette Poisson
Jaio 1721ekoabenduaren 29a
Paris (Frantzia)
Hil 1764koapirilaren 15a (42 urte)
Versailles (Frantzia)
Bikotekidea(k) Carlos Guillermo Le Normant d’Étiolles

Madame de Pompadour, jaiotza-izena Jeanne-Antoinette Poisson, (Paris, 1721ekoabenduaren 29aVersailles, 1764koapirilaren 15a) frantses dama bat zen, Luis XV.a Frantziakoarenmaitale ospetsuena. Errege horren erregealdian, kultura sustatzaile nagusienetakoa izan zen eta eragin handia izan zuen garaiko politikan.

Biografia

Jeanne-Antoinette Poisson Parisen jaio zen, 1721eko abenduaren 29an. Harakin baten alaba zela esaten zuten[1], baina badirudi Madeleine de la Motte eta bere senarra zen François Poisson izan zituela guraso, azken hau Ogasun Publikoari iruzur egiteagatik jazarria. Amak Carlos Francisco Paul Le Normant de Tournehem maitalearen babesa bilatuko zuen[2] eta, horregatik, ofizialki izena ez bazion eman ere, maila handiko hezkuntza jaso zuen, literatura eta artearen alorretan batez ere. Ekitazio, musika, kantu, dantza, testu klasikoak edo deklamazioa landu zituen neskak eta 15 urterako amarekin batera zebilen Parisko egoitza nabarmenenetan, pretendiente ugari atzetik zituelarik. Ospea hartu zuen neskaren edertasunak, amarenak zuen bezalaxe.

Ama eta Tournehem tutorearen artean, honen iloba aukeratu zuten senargai, Carlos Guillermo Le Normant d’Étiolles eta 1741eko martxoaren 9an ezkondu ziren. Tournehemek Étiollesen zuen gaztelu batean jarri ziren bizitzen eta etxea eragin handiko jendeari ireki zioten, damak gortearen berri izatea nahi izaten zuen-eta.

1741ean, Guillermo Carlos semea jaio zen, baina azkar hil zen eta, 1744an, berriz, alaba, Alexandrine.

1743an, erregearen aholkulari nagusia zen Fleury kardinala hil zen eta hura izan zen Jeanne-Antoinette mugitzen zen zirkulua Luis XV.aren inguratzeko une egokia. Horrez gain, erregearen maitale gogokoena zen Châterouxeko dukesa hil egin zen bat-batean, 26 urte besterik ez zituenean eta Jeanne-Antoinette gertu kokatu zen erregea erakartu nahian. 1745 hasieran ezagutu zuten elkar eta, irailerako, Jeanne Antoinette eta Charles Guillaume bananduta zeuden[3], eta Luis XV.a Frantziako erregearen maitale bihurtu zen; Pompadourreko markesaren titulua eta Versaillesko egoitza ere eskuratu zituen, maîtresse en titre distintzioarekin. 24 urte besterik ez zituen[4].

Erregearen maitale

François Boucher 017.jpg

1745eko otsailean, Jeanne-Antoinette maskara-dantzaldi batera gonbidatu zuten, erregearen semea ezkontzen zela-eta. Erregeari aurkeztu zioten dama eta segituan hartu zuen beretzako; tituluak eman zizkion eta Versaillesko jauregian instalatu. Uztailean, Pompadour domeinua eman zion eta markesa titulua eta, legalki bananduta, irailaren 14an, gortean aurkeztu zuten. Geroxeago eman zioten dukesa titulua, oinazpiko eskubidearekin -erreginaren aurrean esertzeko eskubidea zen hori-, baina ez zuen sekula erabili, markesa izaten jarraitu baitzuen.

Badirudi ez zela luze izan oherako maitale, baina eragin handia izaten jarraitu zuen harengan eta maitale gazteago batzuk bilatu zizkion erregeari. Erreginarekin ere harreman onak izan zituen. Tuberkulosiak heldu zion eta peritonitisak hil zion alaba. Luis XV.aren bastardoetako bat zen Carlos Emanuel de Vintimillekin ezkontzeko ahaleginetan ibili zen, baina ez zuen lortu eta Picquignyko dukearekin prometitu zuen, oso familia onekoa hura ere, baina, markesaren desditxerako, 9 urterekin hil zitzaion neskatxa.

Hala ere, ez zuen erregearen konfiantza galdu eta Frantzian gertatzen zen guztia Madame Pompadourren eskuetatik pasatzen zen.

Hurrengo 19 urteetan eragin handia izan zuen markesak Frantzia absolutistako politika eta artegintzan. Erregeak, markesaren eta haren anaiaren laguntzaz, eraikin ugari jaso zituen Parisen.

Kultura sustatzaile

Arte eta letratan zaletua, Entziklopedistak[5] eta oro har artistak bultzatu zituen Pompadourreko markesak. François Boucher bezalako eskultore eta margolariei eman zien lan eta Sèvresko portzelanari eman zion bultzada.

Ikuskizun ugari antolatu zuen goertean eta idazleak babestu zituen. Grabazioa ikasi zuen eta bazekin dantzan edo lauda jotzen.

Eraikin berriak bultzatu zituen, Concorde plaza edo Petit Trianon bezala. Egun Frantziako presidentearen egoitza den Eliseo jauregia erregeak hari oparitutako jauregia da[6].

Heriotza

1764ko apirilaren 15ean, Versaillesen hil zen 42 urterekin. Hiletan, euria egin zuen eta Luisen hitzak aitatzen dira hemen:

« La marquise n’aura pas beau temps pour son voyage[7]  »

Erreferentziak

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s