2016 – BEÑAT AZURMENDI – Manfred von Richthofen

Manfred von Richthofen
Manfred von Richthofen
Baroi Gorria 1917 aldean.
Datu pertsonalak
Izen osoa Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen
Ezizena The Red Baron edo Der Rote Baron (“Baroi Gorria”)
Der Rote Kampfflieger (“Borroka Hegazkinlari Gorria”)
Le Diable Rouge (“Deabru Gorria”)
Le petit Rouge (“Gorritxoa”)
Red Knight (“Zaldun Gorria”)
Jaio 1892ko maiatzaren 2a
Flag of the German Empire.svg Breslau
(gaur egun Polonia) (Alemaniar Inperioa)
Hil 1918ko apirilaren 18a
(25 urte)
Frantzia Vaux-sur-Somme (Frantzia)
Sinadura Manfred von Richthofen Signature.svg

Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen (Breslau, Alemaniar Inperioa, gaur egun Polonia, 1892ko maiatzaren 2aVaux-sur-Somme, Frantzia, 1918ko apirilaren 21a), askoz ere ezagunagoa Baroi Gorria ezizenaz, alemaniar militar eta hegazkin pilotua izan zen. Lehen Mundu Gerran etsaien laurogei hegazkin eraistea lortu zuen. 1918ko apirilaren 21ean, Frantziako iparraldean dagoen Somme ibaitik hurbil, lurrera eraitsi eta hil zuten.

Alemaniarren heroi, arerioek ere errespetu handia izan zioten Lehen Mundu Gerran, zauritutako biktimei alde egiten uzten baitzien. 1917ko apirilean, bere unitateak 151 britainiar abioi eraiste lortu zuen, beraien 66 besterik erori ez ziren bitartean. Horregatik jaso zuen Merituaren domina.

Erabili zituen hegazkinek, Albatros D.II biplanoa eta Fokker Dr.I triplanoa, maniobra eta piruetak egiteko gaitasun handia zuten, baina garaipen gehienak eman zizkiona Albatros tipoa izan zen.

Wolfram von Richthofen Manfreden lehengusua izango zen, nazi fanatikoa eta alemaniar armadaren mariskal gazteena. Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Gernika bonbardatu zuen Kondor Legioaren buru izango zen hau[1].

Biografia

Manfred Albrecht Freiherr von Richthofen Breslaun jaio zen, Alemaniar Inperioan, gaur egun Polonian, 1892ko maiatzaren 2an. Aita Albrecht Freiherr von Richthofen (18591920) zaldun ofiziala izan zuen eta ama, berriz, Cunegunda (18681962) eta bikotearen 4 seme-alabetatik zaharrena izan zen. Senideak bera bezala eraso-pilotoa zen Lothar (18941922), Bolko (19031971) eta Elizabeth (18901963) (Ilse) izan zituen.

9 urte besterik ez zituen, sendia Schweidnitzera (gaur Polonian) aldatu zenean bizitzera. Ehiza eta ekitazioa izan zituen zaletasun nagusi eta, 11 urterako, ehizeko batida handietan parte hartzen hasia zen.

Richthofen aristokrata lurjabe familia bateko kide zen eta kargu handia izandakoa zen prusiar zalditeriko Ulanos 12. erregimenduan. Manfred eta bere anaia Lothar aitaren bidean hasi ziren, armada inperialean izena emanez. Ehiza eta ekitazioarekin jarraitu zuen Manfredek eta, kadete heziketa bukatu zuenean, Ulanos zalditerian alistatu zen, 3 urte geroago, lehen erregimenduaren teniente egin zutelarik.

Lehen Mundu Gerra

 Albatrosa

Lehen Mundu Gerra garaian, von Richthofen zalditeriatik (Burdinazko Gurutzearen kondekorazioa lortu zuen han) infanteriara aldatu zen eta, gero, hegazkingintzara. Ez zen beste munduko gauzan izan akademian, baina gaitasun handia erakutsi zuen borrokan eta, hasieran ekialdeko frontean behaketa eta argazkietara bakarrik dedikatu bazen ere, berak abentura zen nahi zuena.

Luftstreitkräften, beste hegazkinlari handi bat ezagutzeko aukera izan zuen, Oswald Boelcke[2]. Honek aukeratu zuen Jagdsstaffel ehiza-eskuadroirako eta, bere lehen borrokan, garaipena lortu zuen, jada. 1916ko irailaren 17an izan zen, Cambrain, Frantzian. Hasiera-hasieratik nabarmendu ziren bere ikusmen zorrotza eta arriskuari aurre egiteko berezko gaitasuna eta kideek, abioi baten mandoak eskuan hartzen zituenean, haren nortasun sendoa goraipatzen zuten. Etorri ziren 20 hilabeteetan, Lehen Mundu Gerran alemaniar abiazioan izan zen piloturik nabarmenena izan zen von Richthofen eta Boelcke berak baino garaipen gehiago lortu zuen, 40. Garaipen handiak lortu zituen eta guztiz ospetsu bihurtu zen bere Fokker Dr.I gorrian eginiko balentriengatik. 80 hegazkin britaniar eraistea lortu zuen[3]. 11. garaipenean, Lanoe Hawker britainiarraren biplanoa eraitsi zuen eta, 1917ko urtarrilean, Pour le Mérite Gurutzea jaso zuen.

Jasta 11.a Zirko Hegalaria

1917an, Zirko Hegalaria deituriko Jasta 11.aren agintea eman zioten; izen hori eman zien osatzen zuten 14 hegazkinen kolore biziei erreparatuz, behar zen lekuraino, zirkoa bailitz, trenez garraiatzen zituztenak. Baroi Gorria deitu zioten, bere abioiak kolore hori zuelako[4]. Arerioak urrutitik ezagutzen zuten eta beldurra zioten, miresmenaren pareko. 58 bat misio gidatu zituen, denak arrakastaz, eta 80 bat abioi eraitsi, sekula inork lortu gabeko markak. Apirilean, berak bakarrik, 20 bat bota zituen lurrera eta, bere pean zeudenek liderrak portaera suizida zuela zioten.

Handik gutxira, Jasta 4, 6, 10 eta 11.az osatuta zegoen JG 1 lideratzeko enkargua eman zioten. Unitate honek 644 bat abioi eraitsi zituela pentsatzen da, beraien artean, 56 besterik erori ez ziren bitartean. Anaia Lothar ere ez zen makal ibili, 40 garaipen izan zituen-eta, Kurt Wolffek 33 eta Karl Allmenroderrek 30. Denei eman zieten Pour le Mérite Gurutzea.

Larri zauritua

1917ko uztailaren 6an, bala batek eman zion garezurrean eta zerebroan zauri larria eragin zion.

Susperraldiko egunetan, idazteari eman zion eta Abioi Gorria idatzi zuen.

Buruan benda luzez eraman bazuen ere, lortu zuen hegan jarraitzea, baina ez zuen lehengo trebezia. Heriotzaren arriskuak ez zuen atzararazten eta, bere manualean idatzita utzi zituenaren arabera, kontu handiz jarraitu beharreko arauak hausten zituen behin eta berriro. Buruko min handiak izango zituen betirako[5].

Pozik hartu zuen Fokker Dr.I triplanoa eta gorriz margotu zuen hura ere.

Heriotza

Grab von Manfred von Richthofen - geo.hlipp.de - 35631.jpg

 Richthofenen hiletak

Iturri batzuen arabera, Roy Brown kanadiarrak hil zuen alemaniar pilotua[6], baina, beste batzuen arabera, William John “Snowy” Evans australiar infanteria soldaduak egin zion tiro lurretik eta horrela hil zen Baroi Gorria[7]. Bala bularraren eskuinaldetik sartu zitzaion eta biriketan, gibelean, bihotzean, aortan eta abar egin zizkion kalteak bere bidean. Berehala hil zen.

Arerioen artean ere, ofizial gehienek zioten errespetu handia Richthofeni eta, hiletetan, ohore militar handiak egin zizkioten. 1918ko apirilaren 22an, Amienstik gertu zegoen Bertanglesko hilerrian eman zioten lur. 209. eskuadroiko Baroi Gorriaren gradu bereko 6 kideen artean eraman zuten hilkutxa eta australiar soldaduek armak aurkeztu zizkioten.

20ko hamarkadan, Frantzian hilerri militarra eraiki zuten Fricourten eta alemaniar militar asko eraman zituzten hara, Richthofen tartean. 1925ean, ordea, honen anaia gaztea zen Bolkok Alemaniara eraman zuen, Schweidnitzeko hilerrira, aita eta anaia Lothar zeuden tokira, baina alemaniar gobernuak Berlingo Invalidenfriedhof hilerrian uzteko eskatu zioten, han baitzeuden militar heroi asko, eta familiak ez zuen ezezkorik esan.

Geroago, naziek hilobi honen inguruko zeremonia handi bat antolatu zuen eta hilarri berria jarri zioten: Richthofen jartzen zuena[8].

Gerra Hotzaren garaian, Invalidenfriedhof Berlinen sobietar aldearen mugan zegoen eta iheslariei zuzenduriko tiro ugari jaso zituen Baroiaren hilarriak.

Azkenean, 1975ean, Manfred von Richthofenen hondakinak Wiesbadeneko Südfriedhofera eraman zituzten, bere familiaren ondora. Bere hilarrian epitafioa irakur daiteke:

« Hemen datza adore handiko gizona, arerio noblea eta ohore handikoa. Bakean deskantsa dezala.[9]  »

Baroiaren heriotzaren ondoren, Wilhelm Reinhardtek hartu zuen Jasta 11.aren agintea, 1918ko uztailean hil zen arte. Hurrengo agintaria, berriz, Hermann Göring izango zen, garaiko hegazkinlari nabarmenetakoa, 22 garaipen lortuta zituena.

Iruditegia

Erreferentziak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Manfred von Richthofen Aldatu lotura Wikidatan

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif