2013-AINHOA BARANDIARAN- Karlos IV.a Espainiakoa

 
Karlos IV.a Espainiakoa
Karlos IV.a Espainiakoa
Karlos IV.a. Francisco Goyaren margolana.

1788ko abenduak 14 – 1808ko martxoak 19
Aurrekoa Karlos III.a Espainiakoa
Ondorengoa Fernando VII.a Espainiakoa

Jaiotza 1748ko azaroaren 11
PorticiNapoli
Heriotza 1819ko urtarrilaren 20a
ErromaAita Santuen Lurraldea
Ezkontidea Maria Luisa Parmakoa
Senideak AitaKarlos III.a Espainiakoa
Ama: Maria Amalia Saxoniakoa
Erlijioa Katolikoa
Sinadura Karlos IV.a Espainiakoa-ren sinadura
Escudo de Carlos III de España Toisón y su Orden variante leones de gules.svg

Karlos IV.a Borboikoa (Portici (Napoli), 1748ko azaroaren 11 – Erroma1819kourtarrilaren 20a), izengoitiz Ehiztaria deitua, 1788ko abenduaren 14tik 1808komartxoaren 19ra arte Espainiako erregea izan zen.

Biografia

Karlos IV.a Borboikoa Porticin jaio zen, (Napolin1748ko azaroaren 11n. Aita Karlos III.a izan zuen eta ama, berriz, Maria Amalia Saxoniakoa.

1765ean, Karlos Maria Luisa Parmakoa bere lehengusuarekin ezkondu zen eta,1788an, berriz, Espainiako errege bilakatu zen. Bere erreinaldian, gobernatzeko jarrera pasiboa hartu zuen eta emaztearen eragin handia izan zuen. HasieranArandako kondea ordezkari izan bazuen ere, Frantziako Iraultzaren ondoren, Manuel Godoy izendatu zuen Lehen Ministro. 1797an Espainiak Trinidad galdu zuenIngalaterraren mesedetan[1]1800an, berriz, Frantzia Luisianaz jabetu zen[2].1805eanEspainiako ontzidiak Trafalgarko gudua galdu zuen.

Aranjuezko matxinadaren ondoren, Godoyk dimisioa eman eta erbesteratu behar izan zuen, eta Karlos IV.ak Fernando VII.a bere semearen alde abdikatu zuenBaionan,1808ko maiatzaren 5eanNapoleonek Jose Bonaparte bere anaiaren alde abdikatzera behartu zituen aita-semeak.

Karlosek gaztetatik izan zuen interesa artean. Bibolina jotzen zuen eta, 1775ean, gaur Madrilgo Errege Jauregian dagoen Stradivarius tresnak erosi zituen gorterako, inguru musikal pribilegiatu hura Gaetano Brunetti bibolinjole eta konpositoreak zuzenduko zuelarik.

Pintura ere bere zaletasunetako bat zen eta Luis Meléndez, Claude Joseph Verneteta Luis Pareten lanak enkargatu zituen, 1789anFrancisco de Goya kamara margolari egin zuelarik.

Bere erregealdian, hainbat noblezia titulu berri eskaini zituen -179-, horietatik 33 Espainiako Handiak izan zirelarik.

Maria Luisa Parmakoa

Karlos IV.a eta bere sendia

Seme-alabak

1765ean, Karlos IV.a bere lehengusuarekin ezkondu zen, Filipe, Parmako dukearen alaba zen Maria Luisa ParmakoarekinMaria Luisa Parmakoa 24 alditan egon zen haurdun, baina 14 seme-alaba izan zituen, haietatik 7 besterik ez zirelarik heldu arora iritsi:

Erregealdia

Karlos bere aita Karlos III.aren oinordekoa izan zen eta, tronua eskuratu zuenean, ezagutza zabalak zituen Estatua zuzentzerako garaian. Halere, 1789an Frantzian gertatutako gertaerek gainditu egin zuten. Gobernatzerako garaian, energia pertsonala falta izan zitzaiola esaten da eta, ondorioz, Maria Luisa Parmakoa bere emaztearen eskuetan egon zela denbora batez Estatuaren ardura.

Godoy Lehen Ministroak ere garrantzi handia izan zuen Karlosen erregealdian. Godoy Erreginaren maitale zela esaten zen, baina historialariek ez dute informazio hori frogatu. Hala ere, egorea honek, Erregea ahuldu egin zuen eta hasierako indarra galdu zuen. Bitartean, Frantziar Iraultza gertatzen ari zen eta antzinako erregimenari bukaera hurbiltzen ari zitzaion.

Floridablancako kondearen gobernua

Karlos IV.aren lehen erabakiek argi eta garbi utzi zuten asmo erreformatzaileak zituela. Floridablancako kondea izendatu zuen Lehen Ministro, ilustratua, eta kudeaketa kontribuzioen atzerapenak barkatuz, ogiaren prezioa mugatuz, maiorazkoa ezabatuz… hasi zuen bere agintaldia. Bestalde, Erregeak berak indargabetu zuen Lege Salikoa, bere arbasoetako Filipe V.ak jarri zuen legea.

1789ko Frantziar Iraultzak espaniar politika goitik behera aldatu zuen. Frantziatik albisteak iristen ziren heinean, espainiar koroaren beldurra areagotu egiten zen eta, azkenik, Gorteak istea erabaki zuten. Bien bitartean, bildu egin ziren Asturiasko Printzea onartua izateko. Isolatzeak bide egokia zirudien Frantziako ideaia iraultzaileak Espainian heda ez zitezen. Floridablancako kondeak Luis XVI.aren alde egin zuen, horrez gain, mugan kontrolguneak jarri zituen iraultza gelditu ahal izateko eta Familiako Itunak, denbora batez, (Frantzia eta Espainiaren artekoak) alboratu zituen. Karlos IV.ak aurreko erregealdiko erreforma batzuk bertan behera utzi zituen, kontserbadorismo eta errepresioaz ordezkatu zituelarik eta Inkisizioaren eragina zabaldu zuelarik.

Floridablancako kondea

Arandako kondearen gobernua

1792anFloridablanca Arandako kondeak ordezkatu zuen, Voltaire eta beste frantses iraultzaile batzuen laguna zenak.

Erregeak eginkizun zail bat agindu zion, bere lehengusua zuen Luis XVI.aren bizitza salbatzea -1791ko konstituzioa onartu beharrean izan zen-.

Lan zaila, 1792tik aurrera, iraultza gogortu egin baitzen eta, Luis XVI.a tronua uztera behartu zutenez, Arandako kondearen erorketa etorri zen, horrela, 1792ko azaroaren 15eanManuel Godoy jarri zutelarik boterean.

Arandako kondea

Manuel Godoyren lehen gobernua

Manuel Godoy goardia xume bat izatetik berehala gorantz igo zen pertsonaia dugu. Kapare izatetik Alcudia eta Suecako duke bilakatu zen, kapitain general eta, 1792an, Karlos IV.aren balido ahaltsua. Pentsaera ilustratua, erreforma asko jarri zituen martxan, zientzia aplikatuen irakaskuntza sustatuz, Herriaren Adiskideen Elkarte Ekonomikoak eta Godoyk erlijio komunitateen esku zeuden ospitale, miserikordi eta umezurztegiei eginiko desamortizazioak.

Frantses iraultzak espainiar politika baldintzatu zuen. Lehen neurriak Luis XVI.aren bizitza salbatzera zuzendu bazituzten ere, 1793kourtarrilean, Frantziako erregea gilotinan hil zen. Horrela, europar potentziek Frantzia iraultzaileari Konbentzio gerra egin zioten etaEspainia ere bertan sartu zen. Frantzia errepublikarrak garaitu zuen, ordea, material falta, armadaren prestakuntza eza eta sans culottes kementsuen aurrean moral jaitsia arrazoi. 25.000 gizonez osaturiko armada, Ricardos jeneralen agindupean, Rosellonen sartu ziren eta arrakastaren bat lortu zuen.

1794tik aurrera, espainiar tropek atzera egin behar izan zuten eta frantsesek FigueresIrunDonostiaBilboGasteiz eta Miranda de Ebro okupatu zituzten.

1795eanGodoyk Basileako bakea sinatu zuen FrantziarekinFrantziako errepublikak Espainiari itzuli zizkion aurrez hartutako lekuak eta, ordainez, La Española lortu zuen.

1796an, Iraultzaren aldi erradikalena bukatuta zegoen, jada eta Godoyk San Ildefonsoko ituna sinatu zuen, Espainia Frantziaren aliatu bilakatu zelarik. Aldaketa honek Britainia Handiarekin harremanak haustea ekarriko zion, Frantziaren betiko arerio zena etaEspainiarena ere bai, nagusitasuna itsasoan eta Amerikarekiko merkataritza baitzuten sesio. 1797an, espainiar ontzidiak porrota jasan zuen San Bizente muturrean, baina Cádiz eta Santa Cruz Tenerifekoak ehutsi egin zien Nelson almirantearen erasoei. Ameriketan, britainiarrek Trinidad uhartea okupatu zuten eta porrota izan zuten Puerto Ricon. Honek denak Godoyren erorketa ekarriko zuen,1798ko maiatzean.

Manuel Godoy

Saavedra eta Urquijoren gobernuak

Bi ilustratu, Francisco de Saavedra eta Mariano Luis de Urquijo izan ziren ondorengo gobernuburuak 1798 eta 1800ean.

Manuel Godoyren bigarren gobernua

1799anNapoleon agintera heldu zenean eta, 1804an, Enperadore bilakatu zenean, nazioarteko harremanak aldatu egin ziren.Napoleonek Espainiaren beharra zuen britainiarren aurkako borrokan eta horregatik presionatu zuen Karlos IV.a Godoy berriro bere karguan jartzeko. 1800ean gertatu zen hori eta, 1801ean, Aranjuezko hitzarmena sinatu zuten, espainiar armada Napoleonen eskutan jarriz eta, bide batez, Britainia Handiaren aurka.

1801eanGodoyk gerra adierazpena egin zion Portugali, britainiarrek kontinentean zuten aliatu nagusia

1805ean, espainiar ontzitediak porrota izan zuen Trafalgarko gudan armada britainiarraren aurka eta, ondorioz, egoera guztiz aldatu zen. Britainiarrek itsasoan zuten nagusigoaren aurrean, Napoleonek blokeo kontinentala burutu zuen, Espainia ere batu zitzaiolarik.1807an sinatu zuten Fontainebleauko ituna Portugal FrantziaEspainia eta Godoyren artean banatuz eta, Portugaleko bidean, armada frantsesak Espainia zeharkatzeko eskubidea bermatuz.

Gainbehera

Hainbeste gerra eta borrokek krisi larria eragin zuten Ogasunean eta Karlos IV.aren ministroek ezer gutxi egin zezaketeen konpontzeko. Iraultza baten beldurrak ez zien behar ziren erreformak egiteko kemenik eman eta ez ziren estamentu pribilegiatuak ukitzera ausartu.

Hori gutxi balitz, frantses soldaduen presentziak Godoyrenganako aurkakotasuna areagotu zuen eta, 1807anEl Escorialeko konjuraprestatzen hasi ziren, Fernando Asturiasko printzea buru, aita tronutik bota nahian. Ez zen ondo atera eta Fernandok berak eman zituen bere kideen izenak.

1808ko martxoan, frantsesen okupazioa nabarmena zen, jada, eta Godoyk Espainiatik alde egiteko aholkua eman zien errege-erreginari. Orduan izan zen Aranjuezko altxamendua, errege familiaren aurkako istilua Aranjuezen zeudela aprobetxatuz. Altxatu zirenek Godoy harrapatu zuten eta Karlos IV.ak, egoera ikusita, abdikatu egin zuen, bere semea Fernando VII.ari koroa utziz.

Une hartan, Napoleon sartu zen, Espainiako errege familia Baionara konbokatuz. Enperadorea eta bere gurasoen presiopean,maiatzaren 6anFernando VII.ak koroa itzuli zion Karlos IV.ari, honek, bezperan, Napoleoni emateko tratua egin zuela jakin gabe, anaia Jose jarri nahi baitzuen Espainiako errege.

Karlos Napoleonen preso izan zen Marsellan1814ko porrotera arte. Une hartan, Fernando VII.a Espainiako tronora itzuliko zen, baina honek aita erbestean mantendu zuen, agintea kentzeko aukerarik gabe. Bai Karlos eta baita emaztea ere, aitasantuaren Borghese jauregian hilko ziren, erbestean.

Familia

Aitona
Filipe V.a Espainiakoa
Amona
Isabel Farnesiokoa
Aitona
Augusto III.a Poloniakoa
Amona
Maria Josefa Austriakoa
Aita
Karlos III.a Espainiakoa
Ama
Maria Amalia Saxoniakoa
Karlos IV.a Espainiakoa

Oinordekotza

Aurrekoa
Karlos III.a Espainiakoa
Espainiako erregeak
17881808
Ondorengoa
Fernando VII.a Espainiakoa

Erreferentziak

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Karlos IV.a Espainiakoa Aldatu lotura Wikidatan
  1.  Enrique GIMENEZ LOPEZ: La guerra con Inglaterra Artehistoria.jcyl.es
  2.  Luisiana Artehistoria.jcyl.es
Escudo de Juan Carlos I de España.svg Espainiako errege-erreginak Escudo de Juan Carlos I de España.svg
Fernando II.a eta Elisabet I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Elisabet II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.a

EgungoaJoan Karlos I.a

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif