2013-JONE AGIRRE-Alfontso XII.a Espainiakoa

Alfontso XII.a Espainiakoa
Alfontso XII.a Espainiakoa
Fernando VII.a. Francisco Goyaren margolana.


Jaiotza 1857ko azaroaren 28a
Madrilgo Errege Jauregia Madril, Espainia
Heriotza 1885eko azaroaren 25a
El Pardoko Errege Jauregia Madril, Espainia
Ezkontidea
Senideak Aita: Frantzisko Asiskoa Borboikoa
Ama: Elisabet II.a Espainiakoa
Seme-alabak * Maria de las Mercedes Borboikoa eta Habsburgo-Lorenakoa

Erlijioa Katolikoa
Sinadura Alfontso XII.a Espainiakoa-ren sinadura

Alfontso XII.a Borboikoa, Baketzailea, (Madrilgo Errege Jauregia (Madril), 1857ko azaroaren 28aEl Pardo, 1885eko azaroaren 25a) Espainiako errege izan zen 1875etik 1885era bitartean. Elisabet II.a Espainiakoaren eta honen senarra zen Frantzisko Asiskoa Borboikoaren semea izan zen. Alfonso Francisco Fernando Pío Juan de Maria de la Concepcion Gregorio Pelayo de Borbon y Borbon izena ezarri zioten. Borboien berrezarkuntzaren lehen erregea izan zen, 27 urterekin tuberkulosiak hil zuen arte. Bere semea zen Alfontso XIII.a Espainiakoak hartu zuen orduan tronua, hasiera batean Alfontsoren alarguna zen Maria Kristina Austriakoak agindu bazuen ere.

Alfontso XII.a Espainiakoa

Biografia

Alfontso Madrilgo Errege Jauregian jaio zen 1857ko azaroaren 28an.

Gurasoak Elisabet II.a Borboikoaren eta Frantzisko Asisko eta Borboikoa printzea izan zituen. Egia esateko, garaiko zurrumurruek Frantzisko homosexuala zela zioten eta benetako aita Enrique Puig i Moltó kapitaina edo Francisco Serrano jenerala jotzen dira, biak erreginaren maitale ezagunak[1].

Jaio bezain pronto, Alfontsok Asturiasko printzearen titulua jaso zuen eta lau arreba izan zituen:

  • Isabel infanta, Gingentiko kondesa (1851-1931)
  • Maria del Pilar infanta (1861-1879)
  • Maria de la Paz, Bavariako printzesa (1862-1946)
  • Maria Eulalia infanta, Gallierako dukesa (1864-1958).

Jose Isidro y Silva-Bazan eta Burgosko artzapezpikua irakasle izan zituen, azken hau, Pio IX.a Aita Santuaren aholkua jarraituz, erreginak berak aukeratua.

1868an, oraindik haurra zelarik, bere ama 1868ko Iraultzaren ondorioz destronatua izan zen (La Gloriosa deitua) eta, horrela, errege familia erbestera joan beharrean izan zen. Aspaldi bananduta zeuden zurrumurrua baieztatuz, errege-erreginak bakoitza bere aldetik bizitzen jarri ziren Parisen.

Europara irtetean, printze honek esperientzia berriak bizi izan zituen, hala frantsesa, austriarra edo ingelesa bezalako sistema politikoekin topo eginez. Gainera, Alfontso izan zen Asturiasko lehen printzea hezkuntza zentru eta militarretan hezi izan zena. Hauetako lehena Stanislas eskola izan zen, Parisen.

1869ko irailaren 29an, errege familia Genevara joan zen; bertan, banakako klaseak jaso zituen eta Akademia Publikora ere joan zen. Bere hezkuntzari jarraipena emanez, Errege Akademia Inperial Teresiarrera joan zen, Vienan.

Azkenik, Sandhursteko akademia militarrera ere joan zen, Ingalaterran. Herrialde honetan ezagutu zuen printzeak ingeles konstituzionalismoa.

Alfontso eta Erreginaren arteko gutunen bidez jakin daiteke Errege Familia garai haietan jasaten ari zen egoera ekonomiko estuaren berri.

1870eko ekainaren 25ean Elisabet II.ak bere eskubide dinastikoak aldarrikatu zituen Parisen, bere seme Alfontsoren alde eginez.

Bitartean, Borboi leinua kanporatuta, Espainian, Seiurteko demokratikoan, gobernu forma ezberdinak ematen ari ziren:

Azken hau urtarrilean amaitu zen Pavia jeneralaren estatu kolpearen ondorioz eta, berriro ere, behin-behineko gobernuetako aroa hasi zen. Etapa historiko honetan zehar (Seiurteko Demokratikoa), Alfontsoren kausa Antonio Canovas del Castillok ordezkatu zuen gorteetan.

Espainiako errege

1874ko abenduaren 1ean, Alfontsok Sandhursteko manifestua kaleratu zuen, espainiar estatuko kideen aurrean bere burua printze katoliko, espainiar, konstituzionalista, liberal eta nazioaren zerbitzura dagoenatzat joz.

1874ko abenduaren 29an, Martinez-Campos segoviar jeneralak monarkia berrezarri zuen Sagunton (Valencia) eta Alfontso printzearen tronuaren alde egin zuen. 1875ean, printzea Espainiara itzuli eta errege izendatu zuten Gorteen aurrean.

Bere erregealdian, monarkia egonkortzen eta oreka instituzionala lortzen saiatu zen, horretarako Seiurteko Demokratikoak utzitako kalteak konponduz; hala, “bakezale” ezizena hartu zuen.

1883an, Alfontso XII.ak bisita ofizial bat egin zuen Belgika, Austria, Alemania eta Frantziara. Alemanian, Alsaziako erregimenaren ohorezko koronelaren titulua onartu zuen; lurralde hau alemanek konkistatua zen eta Frantziak erreklamatzen zuen. Ekintza honen ondorioz, espainiar monarkak, Frantziara bisitan joan zenean, paristarren aldetik ongietorri hotza jaso zuen.

Alemania Karolina uharteak okupatzen saiatu zen, garai hartan espainiarren esku zeudenak eta, hala, bi herrialdeen arteko gatazka bat sortu zen; Espainia, azkenik, irabazten atera zen, hispanoalemaniar akordioa sinatuz 1885ean.

Urte hartan bertan, Valentzian kolera epidemia zabaldu zen, ondoren herrialdearen barnealdera hedatzen joan zena. Gaixotasuna Aranjuezera heldu zen eta, Alfontsok kaltetuak bisitatzeko nahia erakutsi arren, Canovas del Castilloren gobernuak, arriskutsua zela-eta, ez zion utzi. Erregeak, orduan, aurrez abisatu gabe, hirira joan eta Errege Jauregia irekitzeko agindua eman zuen tropak bertan sartzeko. Behin han zegoela, gaixoak bisitatu eta laguntza eskaini zuen. Gobernuak honen berri izatean, Grazia eta Justiziaren Ministroa, Kapitain generala eta Gobernadore Zibila bidali zituen hara erregea Madrilera bueltan eraman zezaten. Iristean, herriak ongietorria eman zion erregeari.

Handik denbora gutxira, azaroaren 25ean, tuberkulosiak hil zuen Alfontso XII.a El Pardo Jauregian, Madrilen.

Mª Mercedes Orleanskoa, Alfontsoren lehen emaztea

File:Elena Sanz.jpg
Elena Sanz, Alfontso XII.aren amorantea

Ezkontzak eta seme-alabak

Alfontso XII.a bi aldiz ezkondu zen:

  • Maria de las Mercedes Orleansekoa[2].
  • Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa

Lehenengo emaztea bere lehengusina Maria de las Mercedes Orleansekoarekin, Montpensierko dukeen alaba, izan zen. 1878ko urtarrilaren 23an ezkondu ziren; zoritxarrez, bost hilabete geroago, tifusak hil zuen erregina gaztea.

Bigarren emaztea Maria Kristina Habsburgo-Lorenakoa izan zen. 1879ko azaroaren 29an, Frantzisko Josef I.a Austriakoaren bigarren lehengusinarekin ezkondu zen eta biharren emazte honekin hiru seme-alaba izan zituen:

  • Maria de las Mercedes (1880-1904), Espainiako infanta eta Asturiasko printzesa.
  • Maria Teresa (1882-1912), Espainiako infanta.
  • Alfontso XIII.a (1886-1941). Jaio zen momentutik, Espainiako errege izan zen, aita hil ondoren jaio baitzen.

Seme-alaba legitimoez gain, Alfontso XII.ak gutxienez bi seme ilegitimo ere izan zituen, Elena Sanz kontraltoarekin[3][4]. Bi haur hauek ez zuten tronurako inolako eskubiderik:

  • Alfontso (1880-1970).
  • Fernando (1881-1922).

Maria Kristina, Alfontsoren alarguna, Donostian

Heriotza

1885eko azaroaren 25ean hil zen erregea El Pardon.

Alfontsoren emaztea, Maria Kristina Espainiako erreginaorde izango zen Alfontso XIII.a semea adin nagusikoa egin zen arte, 1902an.

Alfontso XII.a fikzioan

  • ¿Dónde vas, Alfonso XII? (filma). Erregea Vicente Parra aktoreak interpretatzen du.
  • ¿Dónde vas, triste de ti? (filma). Erregea Vicente Parra aktoreak interpretatzen du.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Escudo de Juan Carlos I de España.svg izkutatuEspainiako errege-erreginak Escudo de Juan Carlos I de España.svg
Fernando II.a eta Elisabet I.a | Joana eta Filipe I.a | Joana eta Karlos I.a | Filipe II.a | Filipe III.a | Filipe IV.a | Karlos II.a | Filipe V.a | Luis I.a | Fernando VI.a | Karlos III.a | Karlos IV.a | Josef I.a | Fernando VII.a | Elisabet II.a | Amadeo I.a | Alfontso XII.a | Alfontso XIII.aEgungoa: Joan Karlos I.a
Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif